Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 Azaroa, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak jardunaldi bat antolatu dute datorren abenduaren 4an: “Futbolaren berrikuntza: Etorkizunera begira”

Berrikuntzen gainean eztabaidatzeko LaLigak, futbol-klubek eta sektoreko entitate eta enpresa berritzaileek hartuko dute parte
BIC Gipuzkoa eibar FUTBOL

Eibarko Udalak eta BIC Gipuzkoak, Eibar Kirol Elkartearekin eta Sportek HUBekin elkarlanean, futbolaren ekosistemari zuzendutako topaketa bat antolatu dute abenduaren 4rako. Enpresek, startupek, ekintzaileek, I+G+Bko eragileek, kirol-entitate eta- eragileek eta inbertsioetatakoek, guztiek ere sektorean gertatzen ari diren aldaketei buruz eta teknologia berriek futbolaren industrian duten zereginari buruz eztabaidatuko dute.

Jardunaldi hauek Eibarko hiriak kirol-sektorean duen garapen estrategikoko planaren barruan kokatzen dira, eta beste eragile publiko-pribatu batzuekin batera Sportek HUB ekimenean duen parte-hartzean. Ekimen horrek kirol-industriako eragile guztiak lotzen ditu, ekintzailetza teknologikoa eta berrikuntza sustatzeko xedez.

Horren harira, Jon Iraola alkateak sektore publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren garrantzia nabarmendu du.  Eta zera gehitu du: “Gure Udalaren barruan beti gaude irekita garapena sustatzen duten elkarteetara. Gure asmoa da Eibar erreferente bat izatea arlo honetan”. Gainera, gogorarazi du Sportek Hub Eibarko Udalaren bultzadarekin sortu zela, eta izaera desberdineko erakundeek parte hartzen dutela bertan, Gipuzkoan industria lehiakorra bultzatzeko helburuarekin. Adierazi duenez, berak zuzentzen duen Udalak ikuspegi hori garapen ekonomikorako udal estrategian sartu du, Eibarren ekosistema erakargarri bat garatzen lagunduko duten azpiegiturak, dirulaguntzak eta programak bideratuz.

Jardunaldiaren irekiera-ekitaldia Jon Iraola Eibarko alkateak, Marisa Arriola BIC Gipuzkoako zuzendari kudeatzaileak eta SD Eibar elkarteko gerente den Ainhoa Otaeguik egingo dute.

Ondoren, goizeko lehen partean, honako ponentziak izango dira: “Berrikuntza eta teknologia LaLigan” eta “Osasuna & One Fan: digitalizazioa eta Fan Experience” Minerva Santana LaLigako Garapeneko zuzendariaren eskutik, eta Santiago Zuza, CA Osasuna Komunikazioko zuzendariaren eta João Pedro Castilhos, One Faneko Nazioarteko Negozioko zuzendariaren eskutik.

Kafearen ostean, bi aurkezpen egingo dira arrakasta izan duten kasuen adibideak azaltzeko.

Lehenengoa, osasunaren, errendimenduaren eta datuen kudeaketa adimendunaren arloetako berrikuntza-kasuetan zentratzen da korporazio- eta kirol-esparruan, eta bigarrena, berriz, kategoria desberdinetako futbol-taldeei zuzendutako aplikazio teknologikoen kasuetan.

Aurkezpenen lehen txandan, klubetako berrikuntza estrategikoari buruz arituko dira SD Eibar, Real Sociedad SAD, RC Celta de Vigo eta Bartzelonako Clínic Ospitalea, FC Bartzelonarekin lankidetzan.

Bigarren aurkezpen-txanda startupek egingo dute –Astarna Sports, Clupik eta Yndia–, eta hainbat kategoriatako taldeetan inplementatutako produktuak eta zerbitzuak aurkeztuko dituzte, hala nola futbolariak ingurune birtualean prestatzea, kudeaketa-sistema aurreratuak edo kirol-errendimendua hobetzeko nutrizio-plan pertsonalizatuak. Gainera, aukera egongo da Eusko Jaurlaritzak adingabea babesteko erabiltzen dituen monitorizazio-sistema aurreratuetan egindako apustua ezagutzeko.

“Futbolaren berrikuntza: Etorkizunera begira” izeneko jardunaldia eguerdian amaituko da, konklusioen aurkezpenarekin. Amaieran, bertaratzen direnek aukera izango dute futbol-ekosistemako eragileak ezagutzeko eta haiekin hitz egiteko networking saio batean.

Jardunaldia SD Eibar elkartearen instalazioetan izango da 9:30etik 14:30era. Informazio gehiago nahi izanez gero, honako estekara jo: www.sportekhub.eus. Bertaratzeko interesa duten pertsonek izena eman ahal dute, esteka horretan dagoen formularioaren bidez

BIC Gipuzkoa EIBAR

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Biribil Ecolabek erabilitako materialei bigarren bizitza bat ematen laguntzen du
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak