Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak eta Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak 2024ko urtarrilerako antolatutako Languages Lanean. Hizkuntzen kudeaketaren erronkak jarduera ekonomikoan kongresuak lan munduan hizkuntza-kudeaketak duen garrantzia azpimarratzea eta eremu sozioekonomikoan hizkuntza-kudeaketa aurreratua duten praktika onak zabaltzea du jomuga.
Kongresuaren lehen edizio honetan, erakunde publiko-pribatuetako arduradunak izango dira protagonista. Tokiko zein nazioarteko entitateetako ordezkariak elkartuko dira, baita kulturaren alorreko adituak ere. Eremu publikoari eta pribatuari eragiten dieten aztergaiak eta sektoreen araberako mahai-inguruak ere programatu dira, besteak beste Pertsonak, Hizkuntzen kudeaketarako baliabideak, ETEak, Sektore Publikoa, Hizkuntza teknologiak edota Nazioartekotzea. Azken honen moderatzaile izango da Spri, nazioartekotzeak berak hizkuntzen kudeaketan duen eragina aztertzeko eta bertan parte hartuko duten enpresen esperientzia partekatzeko.
Bi eguneko topaketa izango da Languages Lanean, eta Bilbo izango du egoitza, urtarrilaren 18an Euskalduna Jauregian eta 19an Guggenheim Museoan. Arestian aipatutako helburuekin batera, etorkizunari begiratzen dio kongresuak, sektore sozioekonomiko globalizatu bati, non hizkuntza-kudeaketa beharrezkoa den kalitatezko zerbitzua eskaintzeko eta merkatuan lehiatzeko.
Kongresua doakoa da, baina bertaratzeko beharrezkoa da izena ematea webgunearen bidez: https://languageslanean.euskadi.eus
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?