Languages Lanean Kongresua nori zuzenduta dagoen nabarmendu nahi izan du gaur IndeusBerrik; honekin batera Euskaraldia 2025.urtean itzuliko dela baina udaberrian, maiatzean hain zuzen ere; Artizarra, euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesionalak 5 urte betetzen dituela; eta EnpresaBIDEAtik hartu dugun albistea Ziur zentroak antolatutako jardunaldiari buruzkoa ere jaso ditu. Industria berriaren hiztegiari gaurkoan hartu dion kontzeptuak aktiboen sarera garamatza: BDIH
UEUren Artizarra.eus plataformak 5 urte bete ditu.Euskaldunen sare sozial tekniko-zientifiko-profesional hau ikerlari eta profesionalen arteko harremanak errazteko sortu zen eta gaur gaurkoz 1.000 kide baino gehiago biltzen ditu. Komunitatearen saretzea helburu, plataformak hainbat funtzio ditu: adituekin harremanetan jartzeko aukera, eztabaidak sortzeko tresnak, adituak bilatzeko, norberaren ekoizpena eta curriculum vitae zabaltzeko… Gauza xumeak dira, baina era berean garrantzitsuak. Azken batean, ikertzaile, aditu eta profesional euskaldunei ikusgarritasuna ematen zaielako.
2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da hurrengo Euskaraldia.Euskaraldiaren hiru edizio egin dira jada, eta laugarrenaren prestaketa lanak abian dira. Etortzear dagoen edizioaren inguruko xehetasunak emateko bildu ziren, joan den astean, Donostiako Tabakaleran, Euskaraldiko koordinazio mahaiko kideak: Irati Iciar, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakaria; Javier Arakama, Nafarroako Gobernuko Euskarabideako zuzendari kudeatzailea; Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua; eta Goiatz Urkijo, Euskaraldiko koordinatzailea.
Norentzat da Languages Lanean Kongresua?Enpresari eta langile, bezero eta hornitzaile … Hizkuntzaren erabilerari lotutako kezkak dituen lan-eremuko pertsona orok topatuko du ezagutza interesgarria kongresuan; besteak beste, nola eman bere lekua hizkuntza bakoitzari; nola zehaztu elkarren arteko bizikidetza egokia, nola neurtu hizkuntzan duten balio ekonomikoa edota neurtezinak diren balio erantsiak. 2024ko urtarrilaren 18n eta 19an egingo da Languages Lanean kongresua Bilbon, jarduera ekonomikoaren baitan, hizkuntza kudeaketaren erronken inguruan esperientziak eta ezagutza partekatzeko eta eztabaidatzeko.
“BDIH” Industria Berriaren Spri Hiztegian. I+G azpiegiturek, lantegi pilotuek eta fabrikazio aurreratuaren hainbat arlotan espezializatutako ezagutza teknikoek osatutako sarea, SPRI Taldeak kudeatua. Digitalki lotuta dago, eta I+G zentroen, lanbide-heziketako zentroen eta unibertsitateen jabetzakoa da, eta erakunde publikoen babesa jaso du. I+G proiektuen garapenerako, industria-proiektuen eskalatzea egiteko, abangoardiako teknologien erakusketarako eta startup delakoen gaikuntza eta azeleraziorako erabiltzen da.
EnpresaBIDEA: Industria arloko zibersegurtasuna izan dute hizpide Ziur zentroak antolatutako topaketan.Ziur, Gipuzkoako Zibersegurtasun industrialeko zentroak topaketa antolatu zuen abenduaren 19an, eta lurraldeko 30 enpresetako 35 zibersegurtasun arduradun elkartu ziren bertan. Industria enpresetako zibersegurtasuna kudeatzeaz arduratzen direnek beren informazioa eta esperientziak partekatzeko parada izan zuten. Zibererasoak kudeatu eta horiek prebenitzeko gakoak partekatzeko aukera izan dute bertaratutakoek.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?