Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 19 abendua, 2023 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordeak Euskadiren sendotasuna berretsi du; mila enpresa emergentetik gora ditu eta 130 inbertitzaile aktibo baino gehiago

Euskal startupen balioa, guztira, 1.500 M€ baino handiagoa dela kalkulatzen da. Funts aktiboen kopurua nabarmen hazi da, eta 130 inbertitzaile publiko-pribatu baino gehiago dituzte.
Arantxa tapia Hernáez Laviña

Euskadik 1.000 enpresa emergente baino gehiago ditu, 8.000 langile baino gehiagok lan egiten dute horietan, eta biziraupen-tasa % 80 baino handiagoa da.

Gaur goizean Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordearen laugarren bilera egin da, eta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua izan du buru. Ekintzailetzaren Euskal Aholkularitza Batzordea 2021ean eratu zen, 2024 Ekintzailetzako Erakunde Arteko Planak eskatuta. Foro publiko-pribatua da, Euskadin ekintzailetza-ekosistemaren egoeraren eta ikusmoldeen inguruan hausnartzeko. Eusko Jaurlaritza da ekimenaren buru.

Hainbat eragilek hartzen dute parte Batzordean: Ekonomiaren Garapeneko Sailak, SPRIk, Aldundiek, BEAZek, Enpresa eta Berrikuntza Zentroek, merkataritza-ganberek, unibertsitateek, zentro teknologikoek, azeleratzaileek edo inbertitzaileek.

Gaurko saioan 2023 urteko berritasun nagusiak azaldu dira. Hala, Ekintzailetzako Euskal Ekosistemaren egoerari buruzko lehenengo txostena berraztertu da. Txostena –Euskal Autonomia Erkidegoko startupen ekosistema xehe azaltzen du– proiektu kolaboratiboa ere bada, eta Euskadiko Enpresa eta Berrikuntza Zentroen babesa jaso du. Datuen artean honako hauek dira azpimarratzekoak:

  • Euskadik 1.000 enpresa emergente baino gehiago ditu –8.000 langilek baino gehiagok egiten dute lan horietan, eta biziraupen-tasa % 80 baino handiagoa da.
  • Euskal startupen balioa, guztira, 1.500 M€ baino handiagoa dela kalkulatzen da.
  • Ekosistema hori ekoizpen-ehunari oso lotuta dago: 10 startupetik 7k Euskadiren sektore estrategikoentzako soluzioak garatzen ditu.
  • Inbertsioari dagokionez, nabarmen hazi da lurraldean funts aktiboen kopurua, eta 130 inbertitzaile baino gehiago ditu, publikoak zein pribatuak.
  • Era berean, etengabe hazi da inbertsio-erronden kopurua eta erronda horien zenbatekoa azken urteotan. Azken bi urteetan, 198 M€ baino gehiago mobilizatu dira inbertsio-errondetan; % 70 eskualdeko/estatuko inbertsio-funtsetatik etorri da eta % 30 Europako inbertsio-funtsetatik.

 

Txostenak argitara eman duenez, laguntza publiko berezia jasotzen du ekosistema horrek; 100 eragile publiko eta pribatuk sarean egiten dugu lan enpresa berritzaileak edota oinarriko teknologikoko enpresak eratu, garatu eta hazteko ahalik eta inguru onena sortzeko.

Hala, 2022an, euskal eragile publiko eta pribatuek 800 programa, ekimen eta tresna inguru jarri genituen kolektiboen esku, ekintzailetza etapa eta tipologia guztietan laguntzea helburu; 96 milioi euro baino gehiagoko aurrekontua exekutatu da.

Gainera, gaurko bileran aurkeztu da, lehenbiziko aldiz, “Ekintzailetzaren Barometroa”ren aurrerapen bat.

  • Adierazle sintetiko horren bidez, ekintzailetzaren euskal ekosistemaren egoera eta bilakaera neurtu, ebaluatu eta partekatu ahalko da urtero. Helburua da zenbakizko balio bakarrean laburtzea zein den ekintzailetza-ekosistemaren sasoia.
  • Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk garatu dute adierazle sintetiko berri hau –hori egiten duen lehenengo autonomia-erkidegoa da eta nazioartean ere erreferentzia espezifiko gutxi daude–, eta gure ekosistemaren irudia eta posizionamendua indartzen ditu. Aldi berean, informazio hori eragileei eta gizarteari helaraziko zaie, modu erraz, bisual eta zuzenean.
  • 2013-2022 hamarkadako Barometroaren datuen arabera, ekintzailetzaren euskal ekosistema garatu eta indartu egin dela baieztatzen da, ekintzailetza laguntzeko politika publikoen bultzadari, kapital pribatuaren hazkundeari eta eragile-sarea indartzeari esker, baita laguntzarako zerbitzu eta azpiegiturei esker ere.
  • Barometroa 109,1 puntutan kokatu zen 2022an, eta aldeko erritmo dinamikoari eutsi dio.
  • 2012-2022 aldi osoari dagokionez, 2013az geroztik goranzko jarduera azaleratzen du Barometroak; 2020an pandemiagatik eten zen joera hori. 2021 eta 2022 urteetan, hazkunde-joera berreskuratu zen, eta pandemia aurreko balioak gainditu ziren.
  • “Ekintzailetzaren Barometroa” urtero argitaratzen den datua da eta ekintzailetza-jarduera eta -testuinguruarekin lotutako 67 adierazle batu eta laburtzen ditu. Prozesu metodologiko zorrotz eta garden bidez egin da.
  • Eustatek eta Ekintzailetzaren Euskal Behatokiak bermatuta, ELGA-OCDEren Handbook on Constructing Composite Indicators gida metodologikoa eta Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia eta Ogasun Sailaren “EAEko ekonomiaren termometroa” esperientzia izan ditu oinarri.
  • Barometroak itxura bisual eta intuitiboa du eta gure ekintzailetza-ekosistemaren hiru emaitza-maila, hiru bilakaera- eta garapen-maila bereizten ditu:
  • 50-90 puntu, erritmo leuna
  • 90-120 puntu, erritmo dinamikoa
  • 120-150 puntu, erritmo azeleratua
  • Ekintzailetza hedatu eta sustatzeko erreferentziazko tresna izan nahi du Barometroak eta, aldi berean, ekintzailetza laguntzeko politika publikoak analizatu eta ebaluatzeko tresna.
  • “Ekintzailetzaren Barometroa” osagarritzeko adierazle sintetikoak ere egin dira, hainbat gogoeta kontuan hartuta:
  • Tech Ekintzailetzaren Barometroa: oinarri teknologikoko ekintzailetzaren adierazle sintetikoa; horretarako 67 adierazletatik 25 erabili dira, Barometroaren pisuaren % 40.
  • Ekintzailetzaren Barometroa generoaren arabera (egiteke).
  • Ekintzailetzaren Barometroa EEP (2024 Ekintzailetzaren Erakunde arteko Plana): EEPren adierazle berrien parte diren 25 adierazleen emaitza, Barometroaren pisuaren % 55.
  • Azpian dagoen Ekintzailetzaren Barometroaren helburua da Barometroa mugitzen duen “atzeko korrontea” ezagutzea, aldagai adierazgarriak eta haien bilakaera kontuan hartuta, efektu koiunturaletatik kanpo; horretarako, 11 adierazle erabili dira, Barometroaren pisuaren % 20 baino gehixeago.

 

Adierazle osagarri horiek 2013-2022 aldian zehar aztertzen baditugu, azpian dagoen ekintzailetza ez da barometroari dagokionez hain oszilatzailea, eta Tech adierazle sintetikoek joera hobea dute. Azken horren adibide da Euskadin oinarri teknologiko eta berritzaileko ekintzailetzaren hazkundea, kualifikazio altuko lanpostuetan eta jarduera ekonomiko berrien sorreran nabari daitekeena. Horrez gain, ekintzailetza mota horri laguntza publiko eta pribatuan espezializatutako eragileak pixkanaka garatzen joan dira euskal ekosisteman.

  • Beste lurralde, herrialde, Europako edo ELGAren batez bestekoekin alderatu ezin bada ere, gure ekintzailetza-ekosistemaren egoera eta bilakaera euskal ekonomiaren egoera eta bilakaerarekin alderatu daiteke, BPGaren bidez neurtuta.

 

“Ekintzailetzaren Barometroa”ren eta Tech adierazle sintetikoaren bilakaerak gure BPGaren bilakaera gainditzen du eta, beraz, bilakaerari dagokionez, ekosistemaren portaera hobetu dela, BPGaren bilakaerari dagokionez jarduera ekonomikoa eraldatzeko ahalmenean.

  • Datozen hilabeteetan argitaratuko dira:
    • Barometro berriaren eta adierazle sintetiko osagarrien 2023ko datua, berau osatzen duten 67 adierazleen urteko datuak jaso eta aztertu ondoren.
    • Barometro berria sortu, baliozkotu eta hedatzeko prozesu metodologikoaren nondik norakoak, lan horren zorroztasuna eta gardentasuna erakusteko.

 

Consejo Vasco de Emprendimiento

Lotutako albisteak

Coyuntura Emprendimiento 2024 19 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Euskal ekosistema ekintzaileak eskualdeko ekonomia sustatzen du 7.100 enplegu baino gehiagorekin eta 828 milioiko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
Silver Economy 12 otsaila, 2024 Ekintzailetza
Nagusi Intelligence Centerrek Startup eta Enpresen Gidaren hirugarren edizioa abiarazi du sektoreko 63 erakunderekin
Irakurri gehiago
4 urria, 2023 Ekintzailetza
Euskadi erreferentziazko ekosistema ekintzailea da, eta kultura ekintzailea sustatzeko erronka garrantzitsuak ditu
Irakurri gehiago
2 iraila, 2023 Ekintzailetza
Euskal Ekintzailetza Ekosistemaren egoerari buruzko lehenengo txostena
Irakurri gehiago
7 ekaina, 2023 Ekintzailetza
Euskadi Teknologian Ekiteko Hub gisa indartu da, 2022an 1.000 startup baino gehiago izatera eta 100 milioi euro inbertitzera iritsi baita
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak