Automach Ingeniaritza enpresak makina bereziak eta automatismoak diseinatzen eta fabrikatzen ditu Gasteizen, eta 16 urte baino gehiago daramatza merkatuan mota guztietako industrietako ekipo-ondasunen beharrei erantzuten. Automobilgintza, sektore elektrikoa, abiazioa eta medikuntza-sektorea dira lan gehien egiten duten sektoreak, eta Aernnova, Ormazabal, AJL Ophtalmic eta Fagor Arrasate dira bere bezero nagusiak. Nazionalez gain, Bruss Hoisdorf edo Mubea Automotive Slovakia bezalako bezero europarrak ditu.
Urte hauetan, Automachek hainbat proiektu handitan parte hartzeko aukera izan du, adibidez, Aernnovarekin edo Mubearekin batera. Gaur egun, Aerobotics izeneko ekimen batean murgilduta dago, Aernnova buru duela, eta Sisteplant, Mecanizados Vitoria, Kendu, Tecanalia eta Teknikerrekin batera. Proiektuaren helburua garapen aeronautiko robotizatuei lotutako teknologia berriak ikertzea da, ekoizpen iraunkorrean oinarrituta.
“Gure eginkizun nagusia da zulaketa adimenduneko buru bat garatzea, modu anitzeko stacketan erabiltzeko gai dena. Proiektu hau urrats kualitatiboa da, eta erronka konplexu eta ilusionagarria da”, nabarmendu du Martin Ferreyra Actisek, Automacheko zuzendari komertzialak.
Enpresak I+G+B arloan berrikuntzaren eta garapenaren alde egin duen apustua garatu egin da azken urteotan, eta SPRI Taldearen laguntza izan du, Innobideak programaren bidez. Gainera, Robotekin bazkide sortzaileetako bat da, Euskal Robotika eta Automatizazio Elkartea.
Gaur egun, enpresa merkatu berrietara sartzen saiatzen ari da. “Trenbide-sektorearekin lanean hasi nahi dugu, eta uste dugu 2024an gure lehen kontratuak itxi ahal izango ditugula. Beste asmo bat elikagaien sektorean lanean hastea da”, azaldu du Martin Ferreyrak.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?