Kataileko IndeusBerriren lehen agerraldirako aukeratutako albiste-sortak Gipuzkoara garamatza lehenbizi: Gipuzkoa Berdinago ekimenaren batzarrean parte hartzera gonbidatu gaituzte eta han izan gara INDEUS aurkezteko. EHUko Hitz zentroak aurkeztu berri duen Latxa nabarmendu nahi izan dugu hemen, euskararentzat inoiz eraikitako hizkuntza eredurik handiena da eta. Rober Gutierrez ere ekarri dugu gurera, agur esan baitio hainbeste urtez zuzendu duen Bai Euskarari elkarteari. Amaitzeko Industria Berriaren Hiztegitik aukeratutako kontzeptu berri bat: Troiako zaldi.
Rober Gutierrezen agurra: Bai Euskarari Elkarteari agur esan dio, 18 urtez Zuzendari izan ondoren.25 urteren ostean, Bai Euskarari proiektua utziko du Rober Gutiérrezek. Bai Euskarari Elkartearen zuzendari izan da elkartea sortu zenetik -18 urtez- eta etapa berri bati ekingo dio orain. Dena dela, euskararekin lotuta ikusten du bere burua etorkizunean ere. Elkartean egin duen ibilbideaz, lorpenez eta arantzez aritu gara Gutiérrezekin. Elkarrizketa elkartearen web gunean irakur dezakezue osorik. Guk aukera hau baliatu nahi dugu Roberri eskerrak emateko urte hauetako lankidetzagatik eta zorterik onena hasiko duen ibilbide berri horretan.
Latxa – euskararentzat inoiz eraikitako hizkuntza eredurik handiena.Latxa Hizkuntza Eredu Handien (HEH) familia da, Meta-ren LLaMA ereduetan oinarritutakoa eta 7-70 mila miloi parametro arteko ereduak biltzen dituena. Gaur egungo HEHek errendimendu harrigarria dute baliabide ugariko hizkuntzetan, adibidez ingeleserako ChatGPT edo Bard-ek dituztenak. Euskara eta baliabide urriko beste hizkuntzen kasuan, ordea, haien errendimendua ausazko asmatzetik hurbil dago. Honek baliabide ugariko eta urriko hizkuntzen arteko arrakala teknologikoa handitu egiten du, tresna digitalei dagokionez behinik behin.
INDEUS Industriaren Euskal Plataforma aurkeztu dugu Gipuzkoa Berdinago ekimenaren batzarrean.Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta, Gipuzkoa Berdinago ekimeneko batzarrean hartu du parte SPRIk Industriaren Euskal Plataforma aurkezteko. 19 eragilek osatzen dute Gipuzkoa Berdinago, izaera oso desberdinetako erakundeak, besteak beste Adegi, Basque Culinary Center, Bera Bera, Caf edota Euskal Herriko, Deustuko eta Mondragon Unibertsitateek. 2017.urtean sortuta, hizkuntza jokabide aktibo bat euskararen aldeko manifestua sinatu zuten eragileok, euskarari lehentasuna ematen dion jokamolde orekatzailea lortze aldera. Gaurko bileran parte hartu duten eragileek INDEUS bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute.
“TROIAKO ZALDI” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Programa gaiztoa, itxuraz erabilgarria den funtzio bat izateaz gain ezkutuko beste funtzio batzuk ere badituena, sistema batera baimenik gabe sartzeko aukera ematen dutenak eta sistema hori zaurgarri bihurtzen dutenak. Ez dute beren burua erreplikatzeko gaitasunik, eta, beraz, gizarte-ingeniaritzaren beharra dute hedatzeko. Troiatar bat exekutatzen denean, ez da igartzen sistema txarto funtzionatzen ari den seinalerik. Halere, erabiltzaileak bere ekipoa normaltasunez darabilen bitartean, programak urruneko ekipo gaizto batekin komunikatzeko kanal batzuk ireki ditzake, sistemaren kontrola erasotzailearen eskuetan uzteko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?