Innobasque, Berrikuntzaren Euskal Agentzia, berritasunekin dator; webgune berrituarekin, hain zuzen. Eraldaketak helburu nagusi bat du: Innobasqueren ziberespazioa topagune bihurtzea, euskal I+G+b arloko azken berriei buruz egunera egoteko eta kontsulta egiteko interesa duten guztien topagune.
Berritasunik nagusiena, hasieratik webguneak berak egiten duen bereizketa da; hala, erabiltzaile bakoitzak, bere profila eta izaera zein den, intereseko gaiak eta edukiak aurkituko ditu. Erabiltzailea zein den aintzat hartuta (erakunde bazkidea, enpresa, berrikuntza babesten duen eragilea, sozietate publikoa edo ikastetxea), webguneak menu desberdina hedatuko du, bakoitzak izan ditzakeen bilaketa ohikoenetara bideratzeko.
Nolanahi ere, iradokitako bilaketez gain, erabiltzaile guztiek aukera dute webgunean eskura dagoen informazio guztia kontsultatzeko. Berritzen hasi eta lehen urratsetan formakuntza edo norbait ondoan izatea behar duten ETE-entzako eskuragarri dauden tresnak; I+G+b arlorako Europak eskaintzen duen finantzaketari buruzko informazioa; berrikuntzako liderrek idatzitako iritzi-artikuluak; baliabide didaktikoak ikastetxeek ikasleen artean espiritu berritzailea sustatu dezaten… asko eta askotarikoak dira edukiak.
Gainera, webgune berrituan askoz erosoagoa da gure hainbat baliabide kontsultatzea eta haiek erabiltzea; hala nola, enpresa edo entitate berritzaileekin lankidetzan egindako podcastak, ekitaldien agenda, joeren buletina, azken berriak edota euskal I+G+b arloaren bilakaerari eta helburuei buruzko argitalpen teknikoagoak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?