Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 otsaila, 2024 Ekintzailetza Up Euskadi Start up Zutaz mintzo (gara)

‘Euskelelea’ eta beste harizko musika tresnak Gasteizen sotzen dira

Musika tresna hauek merkatuan banatzen dira ‘Erlea’-ren bidez, euskal musika eta kultura zabaltzeko argitalpen gunea
Euskelele Ukelele Jundiz

Jundizko Enpresa Zentroan, bere jarduera ekintzailea musika-tresnak sortzea helburu duen enpresa-proiektu bat dago. Lehenengo fabrikazio etapan, Ukeleleak egin ditu, eta, urte honetatik aurrera, hari igurtzizko kitarrak eta instrumentuak, bioloiak, biolontxeloak eta biolontxeloak ekoizten jarraituko du. Musika tresna guzti hauek ERLEAren bidez eskuratu ahal izango dira.

Euskal Barrokensemblerekin batera, eta Enrike Solinis interprete birtuosoa buru dela, Euskelelea egiten da, bere fabrikazio eta egokitzapen akustikoaren ezaugarriak etengabe hobetuz. Musik atresna hauek Euskadiko eskenatoki nagusietan aurkeztu dira iadanik, hara nola Kursaal, Arriaga Antzokia, Vital Fundazioa, Euskal Autonomia Erkidegoko eta Iparraldeko hainbat kultur etxetan aurkeztu dira, baita Durangoko Azokan ere.

Musika tresna horiek ‘Erlea’-ren bidez banatzen dira merkatuan, euskal musika eta kultura zabaltzen laguntzen duen argitalpen gunea. Euskelelearen ibilbidea hasi berri da; laster, hari igurtzizko beste instrumentu batzuk gehituko zaizkio.

Ekoizpena zenbait osagairen fabrikazio mekanizatura egokitutako artisau-printzipioetan oinarritzen da: CNCren erabilera, diseinu grafikoa, analisi elektroakustikoa lehen fase batean, mihiztadura bernizatua eta doikuntza azkenengo fasean. Osagarri horiek guztiak, produktu bakoitza bakarra izatea lortzen dute. Teknologia, informatika eta artisautza bezalako faktoreen konbinazioak nortasun eta nortasun eta pertsonalitate paregabeak ematen ditu.

Epe ertain eta luzerako helburuen artean, piezen diseinu parametrikoa lortzea dute (tapak, fondoak, zubiak eta sokak) mugimendua duten simulazioak sortzeko. Horrela, maiztasunak sor daitezke osagai horien portaera akustikoa aurreikusteko, eta era honetan, produktuen kalitatea kontrolatzeko. Puntu horretara iristeta bakarrik posible izango da, fabrikazio-prozesuan erabiltzen den lehengaiaren (zura) aldagai guztiak (gogortasuna, hezetasuna, espeziea, etab.) erregistratu ondoren.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak