Bi proiektu sortu dituzte, batetik, GarbiNOx, industria-gasak murrizteko dorrea eta, bestetik, GarbiAir, isuriak murrizteko hiri-inguruneetan iragazki biologiko gisa jarduten duten hiri-zuhaitzak.
Startup berritzaileak bizkortzea xede duen BBK Arin programak saritu du, gizartean eta ingurumenean eragin handia duten proiektuengatik.
Bromalgae Ezkerraldea-Barakaldoko BIC Bizkaian dago. Han instalatu zuten 40 edo 50 zuhaitz naturalek ezabatu dezaketen berotegi-efektuko gas-kantitatea ezabatzeko gai den hiri-zuhaitzaren lehen prototipoa. Halaber, Spriren Pilotu programak, euskal enpresei nazioarteko inbertsio publikoko proiektu pilotuak diseinatzen eta garatzen laguntzen dienak, lagundu egin du burdinazko zuhaitzaren proiektu horrek jauzia eman zezan eta Ipar Euskal Herrian jarri zezaten. 2023ko amaieran, Baionan hiri-zuhaitz jasangarri hori jartzeko behar ziren pieza guztiak lekualdatu zituzten, hain zuzen ere, Communauté d’agglomération du Pays Basque, Akitania Berriko 10 lurraldetako 158 udalerrik osatutako Pirinio Atlantikoetako departamentu arteko lankidetzarako erakunde publikoarentzat.
Gainera, 2018an sortutako ekimen ekintzaile hori, BBK Arin bizkortze-programa pertsonalizatuan sartu dute beste lau startup-ekin batera. Programa horrek, gizartean eta ingurumenean eragin handia duten proiektu berritzaileak bultzatzen ditu.
Bromalgae enpresak garatutako GarbiAir proiektu berritzailearen helburua atmosferako CO2 (karbono dioxidoa) eta NOX (nitrogeno oxidoa) gasak murriztea da. Batez ere hiri-inguruneetan, natura-ingurune urriko espazioetan eta ibilgailu-trafiko handiko eremuetan aplikatzen da.
Mikroalgen eraginkortasuna burdinazko zuhaitz jasangarri batean zuhaitz natural batean baino 50 aldiz handiagoa eta eraginkorragoa da
Zuhaitz berezi hori 4 eta 5 metro arteko altuerara iristen da, eta goiko aldean kono alderantzikatuaren itxurako tanga garden bat du. Tangak likido berde bat du eta 300 litro mikroalga har ditzake. Mikroorganismo horiek, zuhaitzek eta landareek bezala, fotosintesia egiteko gaitasuna dute. Prozesu horren bidez, eguzki-energia aprobetxatzen da, airearen CO2 jasotzen da eta oxigenoa askatzen da. Gauez, argi naturalik gabe ere, mikroalgek fotosintesia egiten dute sistemaren berezko argiekin. Horrela, mikroalgek prozesu metabolikoa eguneko 24 orduetan egitea lortzen da. Mikroalgak mantentzeko, 20 egunean behin, gutxi gorabehera, hainbat mantenugai eman behar zaizkie.
Datu aipagarri gisa, Amazonaseko oihanak 2,4 tona CO2 atzitzen ditu urtean, eta mikroalgek, berriz, 30 eta 50 tona artean. Burdinazko zuhaitz honen gakoa fotosintesia eguneko 24 orduetan egitean datza, argi naturalaren eta LEDen bidez.
Bromalgae enpresak ingurumen-erronka handietarako soluzioak eskaintzen ditu, ingeniaritza eta biologia uztartuz, industria-sektoreari nahiz gizarte-sektoreari zuzenduta. Honako hauek dira bere bi proiektuak: GarbiNOx, industria-gasak murrizteko dorrea eta, bestetik, GarbiAir, isuriak murrizteko hiri-inguruneetan iragazki biologiko gisa jarduten duten hiri-zuhaitzak. Sistema horiek ekonomia zirkularraren ikuspegi argiarekin garatzen dira; izan ere, berotegi-efektuko emisioak murrizteaz gain, mikroalgen biomasa ere sortzen dute, bioongarri bihur daitekeena.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?