Iktusa inpaktu handiko patologia da. Hartutako desgaitasunaren arrazoi nagusia da, eta urtean 32 bilioi dolarreko gastua eragiten du AEBn… eta gorantz doa. Iktusak paralisia eta/edo beste gabezia sentsoriomotor batzuk eragiten ditu. Errehabilitazio motorrerako egungo tratamenduek ez dute soluzio eraginkorrik eskaintzen, eta ez dute balio paziente larrientzat.
Garuna-makina interfaze hibrido batean oinarritutako neuroerrehabilitazio-terapia bat da NEWRO. Diseinu modularra du, eta aukera ematen du iktusa izan duten pazienteen desgaitasun eta behar maila guztiak estaltzeko, kasu arinetatik hasi eta larrienetara.
Pazientearen jarduera zerebrala eta muskularra dekodifikatu egiten da, exoeskeleto robotiko bat denbora errealean kontrolatzeko. 7 askatasun maila ditu eta besoaren eta eskuaren mugimendu konbinatuak entrenatzeko aukera ematen du. Prezio lehiakorra du.
Europan 4 milioi paziente daude, iktus kronikoa dutenak; eta urtean 680.000 paziente berri izaten dira. Garuna-makina interfazearen merkatua 2030erako 5.500 milioi eurora arte haztea aurreikusten da, % 14ko CAGR-rekin.
Klinikak, ospitaleak eta iktusaren errehabilitazio-zentroak dira bezero potentzialak; hasiera batean pribatuak, eta gero publikoak.
Eman izena hemen zure hautagaitza bidaltzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?