Bide-azpiegituretako eragiketak eta mantentze-lanak kudeatzeko plataforma/software bat eskaintzea da BIDEROADen helburua. Barne hartzen du errepideen egoeraren bilakaera sentsorizatzea, ikusmen artifizialaren eta sentsore inertzialen bidez. Gainera, baliabide naturalak modu eraginkorragoan erabiltzea sustatuko du proiektu honek.
Aktiboak identifikatzen (seinaleak, semaforoak, zebra-bideak…), horiek monitorizatzen (asfaltoaren pitzadurak, pintura hondatua…) eta mantentze-lanak planifikatzen lagunduko du plataformak.
Une honetan bi udalek jarri dute martxan plataforma, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak baliozkotu du.
Erakunde publikoei (udalak, aldundiak…) zein enpresa pribatuei (errepideen mantentze-lanen esleipendunak, bideko azpiegituren kudeatzaileak…) zuzenduta dago BIDEROAD.
Eman izena hemen zure hautagaitza bidaltzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?