Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 otsaila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira Egunean Behin, Emakumeak Zientzian, Soziolinguistika aldizkaria eta Atzeko ate.
2024ko otsaileko bannerra

Egunean Behin galdera-erantzunen jokoa ekarri dugu gaur IndeusBerriren plazara, otsailaren 5etik 11ra bitarteko astea INDEUSek babestu duelako eta datu interesgarriak eskuratu ditugulako. Emakumeak Zientzian ekimena ere nabarmendu nahi izan dugu, gaur otsailak 16 bukatzen baita 8.edizioa. Eta nabarmentzekoa iruditu zaigu baita BAT, Soziolinguistika aldizkaria ere, bere azken zenbakian Hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientzia batzuk bildu dituelako. Amaitzeko, Atzeko Ate da industria berriaren hiztegian aukeratu dugun kontzeptua.

Hizkuntza indigenak biziberritzeko esperientzia batzuk bildu ditu Bat Soziolinguistika Aldizkariak.Bat Soziolinguistika Aldizkariaren 129. zenbakia Garabide elkartearekin landu da eta hainbat komunitate indigenatan euren jatorrizko hizkuntzak biziberritzeko garatzen ari diren ekimenen gaineko artikuluekin osatu da. Hizkuntza gutxituak globalizazio testuinguruan; Andeetako ahots eta arbasoen jakintzetara itzul gaitezen, elkarrizketaren metodología erabiliz; eta datutik kontakizunera, autodiagnostikorako prozesu komunitarioak, diskurtso berriak eta tokiko ekintza dira, besteak beste, ale honetan jasotako artikuluak. Garabide elkarteko presidente Iñaki Martinez de Lunak egin du hitzaurrea,

Gaur amaituko da EMAKUMEAK ZIENTZIAN ekimenaren aurtengo edizioa.Otsailaren 8an abiatu zen Emakumeak Zientzian ekimenaren zortzigarren edizioa, 60tik gora ekintzako egitarau zabal eta askotarikoarekin. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan adin guztietako jendearentzako jarduerak egin dira, batzuetan euskal emakume ikerlarien ibilbidea ezagutzea izan da helburu, beste batzuetan historiako emakume zientzialari batzuk omentzea edota ikerketa-zentroak bertatik bertara ikustea. Tailerrak, jardunaldiak eta mahai inguruak ere izan dira. Aurtengoari amaiera emateko hiru hiriburuetan egingo dira ekitaldiak arratsaldeko 6etan: Zalburua zentro zibikoa (Gasteiz), Carlos Santamaria liburutegia (Donostia) eta Bidebarrietako liburutegia (Bilbo).

Egunean behin irudia tx

243 milatik gora partida jokatu dira EGUNEAN BEHIN INDEUSek babestu duen astean.Otsailaren 5etik 11ra bitarteko astean Industriaren Euskal Plataforma izan da Egunean Behin jokoaren babesle eta datu interesgarriak eman ditu aste horretako jardunak: 43.931 jokalarik hartu dute parte eta 243.607 partida jokatu dituzte. Egindako galderen artean INDEUSi buruzko lau galdera txertatu ziren: zenbat enpresa eta erakundek hartzen duen parte ekimenean, nori dagoen zuzenduta, zein den helburua eta landutako azken proiektua. INDEUS ezagutzera emateko aparteko euskarria bihurtu da Egunean Behin galdera-erantzunen euskarazko jokoa, honezkero 14.denboraldira iritsi dena.

Hiztegiaren irudia

“ATZEKO ATE” Industria Berriaren Spri Hiztegian. Programa edo sistema baten edozein ahulgune, zeinaren bidez baimenik gabeko pertsona batek haren segurtasun-murrizketak eta -neurriak saihestu ditzakeen eta hara sartzeko aukera izan dezakeen. Aplikazio baten hasierako diseinuan aurreikusitako mekanismo bat izan daiteke, haren mantentze-lanak egiteko pentsatua dagoena, edo aplikazioaren diseinatzaileek aurreikusi gabeko ahultasun ezezagun bat izan daiteke. Kasu batean zein bestean, hirugarren pertsonek aurkitutakoan legez kontrako helburuetarako erabil daitezke.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak