Santurtziko San Jorge LHIIk (Bizkaia) telefonia mugikorreko eta mikro CPD berritzaile estazio bat du. Proiektua Sacen euskal enpresaren lehen kasu arrakastatsua bihurtu da eta Kabina adimendun horrek prebentziozko mantentze-lanen eta energia-kontsumoaren eraginkortasuna hobetzen ditu.
Telekomunikazioetan aditua den empresa honek duela urte batzuk muntatzeko erraza eta azkarra den, eta, ere berean, teknologiaren hedapenaren kostu operatiboetan nabarmen aurreztea lortzen duena azpiegitura garraiagarri eta autosostengarria hau asmatu zuen. Kabina adimendunak azpiegitura batek telefonia mugikorreko multioperadore eta CPD estazio baterako behar duen guztia barne hartzen du: ekipoak, elektronika, hozte sistemak, antenetarako mastak eta operadore guztien RRUak.
Sacenen lehen arrakasta-kasua Santurtziko San Jorge lanbide-heziketako zentroaren teknologia-sailan instalatu da, telekomunikazio-modulu bat eta energia berriztagarrien beste bat modulu bat dituena. Zentroak erabilera pertsonala emango dio, eta dagoeneko, bere komunikazio-sistema batzuekin ari da lanean, hala nola FMko irrati batekin, besteak beste.
Zentro teknologikoarekin lankidetzan, energia-eraginkortasunean plus bat eman diote proiektuari, instalazioa elikatzeko hidrogeno pila bat gehituz, instalazioa ingurumena errespetatzen duen telekomunikazio-estazioa bihurtuz. Horrez gain, kabinak eguzki-panelak eta ardatz bertikaleko aerosorgailu bat ditu.
“Espero dugu arrakasta izan duen lehen kasu honek onarpen handia izatea, aitzindariak gara % 100 berdea den horrelako instalazio batean”, azpimarratzen du” Mikel Centeno Sacenen bazkide fundatzaileak.
Sistema honek hainbat abantaila ditu: errendimendua hobetzen du, energia aurreztuz eta sistemen urrutiko kontrola erraztuz. Bere muntaketa azkarraz gain, 9 ordutan egiten dena, operadore guztiak leku berean bateratzeko gai da, erabilera anitzekoa da, garraiagarria da eta horrez gain, 4G eta 5G operadore mugikorren eta azpiegituren mantentze-lanetan eta etorkizuneko hedapenean aurreztea lortzen du.
“Santurtziko instalazioan, langile bakar batek altuerako edo erortzeko arriskurik gabe eta ekipamendurik eraman gabe, bi ordutan instalatu eta integratu dezake 5Ga, egiturazko egokitzapenik eta indargarririk gabe; ez du zerikusirik instalazio arrunt batean beharko litzatekeenarekin”, azaltzen du Centenok.
Sacenek, bere proiektu aitzindariarekin, telekomunikazio eta digitalizazioko AOTEC azokan parte hartuko maiatzean Bilbon, eta arrakasta kasuaren onarpen ona espero dute etorkizunerako inbertsioak bideratu ahal izateko. Kanpora joateko proiektuak izango duen eragin positiboan konfiantza dute; izan ere, uste dute hobeto baloratzen direla sareko energiarik gabe funtziona dezaketen horrelako soluzio mugikorrak.
Sacen 2013. urtean jaio zen, multioperadore azpiegitura autosostengagarriak diseinatu eta garatzeko helburuarekin. Enpresaren etengabeko berrikuntza bere jatorrizko proiektuaren lehenengo arrakasta-kasuarekin burutu da.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?