Astindu Koop ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko apustu bezala definitzen da, berrikuntza digitala balio ekonomiko eta soziala modu iraunkorrean sortzeko tresna gisa erabiltzen duena. Ildo horretan, kooperatibak sozietate kooperatiboen negozio prozesuak automatizatzen dituen plataforma digital bat garatu du.
“Tresna digital honen bidez, hazkunderako, enplegu kualifikaturako eta gizarte-ongizaterako aukera berriak ireki nahi ditugu sektore ekonomiko berri honentzat”.
Proiektu ekintzaile honen bultzatzaileak Dorleta Urrutia eta Antton Sagasta dira. Urrutia gaitasunen kudeaketarekin, enpresa-ikaskuntzarekin, kudeaketarekin eta talentua eskuratzearekin lotutako nazioarteko proiektu eta zerbitzuen kudeatzailea da. Antton Sagasta, aldiz, makina erreminta eta automobilgintza, aholkularitza – eta lege-zerbitzuen, retail, unibertsitate eta prestakuntza-zentroen arloko hainbat enpresa-taldetan lan esperientzia handia du. Ekintzaile hauekin batera Mikel Alonso dago, Ingurumen Zientzietan, Informatika Sistemen Administrazioan eta Euskal Filologian eta Hizkuntzalaritzan trebatutako profesionala.
Enpresa honen helburuen artean, merkatuko aplikazio komunen antzeko negozio-ereduak erabiltzen dituzten plataforma-kooperatibak sortzeari bultzada ematea dago, baina, aldi berean, horietan “jabetza partekatuko eta demokratikoko egitura” sustatzea ere bilatzen du. “Plataforma digital honen bidez, baldintza duinak dituzten lanak, erabakitzeko egitura horizontalak eta harreman sareak sortu nahi ditugu“, adierazten dute startupetik.
Horrekin batera, elkarlaneko ekonomiari eta enpresa-eredu honekin lotutako plataforma digitalei erantzun soziala eman nahi diote. “Digitalizazioa gizarte kontzeptuaren aldaketa bat bultzaten ari da; prekarietatea areagotu eta egoera ahulean dauden pertsonen gizarte eta lan-klase berri bat sortzearekin mehatxatzen duena“, ohartarazten dute Astinduko arduradunek. Hori dela eta, startupeko promotoreak ekonomia sozial eta solidarioaren aldeko apustua egiten dute.
Astindu 2021ean bere plataforma digital berritzaileagatik Bilbao Ekintzailetza Digitala lehiaketako hirugarren sariaren aintzespena jaso zuen. Sariaren dotazio batera, startupak aholkularitza eta prestakuntza izan zuen esparru teknologiko eta digitalean.
info+: astindukoop.eus
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?