Optidel disolbagarritasun eta egonkortasun baxuko aktibo naturalak emateko erabiltzen diren liberazio-sistemetarako alternatiba da eta eraginkortasuna handitzea du xede. Patentatutako teknologia horren bidez, aktibo berritzaileekin eta kontzentratuekin erabilera topikoko produktuak formula daitezke.
Teknologiaren moldakortasuna (kargarekin eta kargarik gabe egindako aktiboak onartzen ditu), aktiboen bioeskuragarritasun handiagoa, egonkortasuna eta kostu baxuak dira Optidelen abantaila bereziak.
OPTIDEL produktuak dermatologiaren eta elikaduraren industriara bideratuta daude. Bezero potentzialak dira polifenoletan eta/edo teknologia propiodun produktuetan oinarritutako formulazioekiko interesa duten kosmetikako azken produktuak eta osagaiak, eta elikagai funtzionalak saltzeaz/banatzeaz arduratzen diren enpresak.
Eman izena hemen zure hautagaitza bidaltzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?