Energia berriztagarrien Australiako merkatua helmuga estrategikoa da euskal enpresen hedapenerako. Erakargarritasun honen oinarrian daude herrialdean dauden askotariko baliabide naturalak, gobernuaren babesa, gizarteak energia garbia erabiltzearen alde egindako eskari gero eta handiagoa, eta arau-esparru egonkorra.
Testuinguru hau oinarritzat hartuta, Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), Australian kokatuko duen hurrengo bulegoaren irekieraren harira, informazio-jardunaldia antolatuko du martxoaren 18an Australiako enbaxadarekin batera Bilboko YIMBY Sotan, Australiako merkatuak energia berriztagarrien sektorean eskaintzen dituen aukerak euskal enpresen artean ezagutzera emateko.
Ekitaldia energiaren sektoreko konpainientzako aukeratzat aurkeztu da, eta Australiako merkatuan sartu nahian dabiltzan azpisektore jakin batzuei buruzko ikuspegi espezifikoa eskainiko du, Sare Adimendunak, Eguzki Energia, Energia Biltegiratzea eta Energia Eolikoa tarteko direla.
Australia dauden negozio eta lankidetza arloetako aukerak zehatz-mehatz aztertzeaz gain, jardunaldi honek informazio estrategikoa eskainiko du herrialdean eragiketak ezartzen laguntzeko. Era berean, energia berriztagarrien sektoreko herrialde hartako agintari eta eragile nagusiekin zuzeneko loturak ezartzeko aukera emango die enpresei.
Hasierako oztopoak eta etorkizuneko erronkak
Ekitaldiaren barruan, solasaldi bat antolatuko da energiaren sektoreko euskal enpresek Australiako merkatuan sartzeko gainditu beharreko erronkei aurre egiten lagunduko dieten estrategia espezifikoak luze eta zabal aztertzeko. Adituak buru izango dituen ekimen honen bidez, hasieran egon daitezkeen erregulazio zein merkaritza arloetako oztopoak azaldu eta tresna praktikoak eskainiko dituzte, konpainiak herrialdearen eskakizunetan barna gidatzeko asmoz.
Era berean, solasaldiak berariazko estrategiak aztertuko ditu Australian egindako epe luzeko eragiketen hazkunde iraunkorra bermatu ahal izateko. Horien artean daude hasierako erronkak gainditzea eta dagoeneko bertan lanean diharduten euskal enpresei aholkularitza ematea, ekimenak mantendu eta indartzeko aukera izan dezaten.
Irekita dago jadanik izena emateko epea, eta interesatuta dauden enpresek
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?