Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 Marzo, 2024 Nazioartekotzea

Alberdik % 40 handitu du fakturazioa 2020tik

Mecanizados Gurrutxaga erosi eta hiru urtera, Azkoitiko enpresak 40 langile gehiago ditu, eta bezero handien bidelagun da horien nazioartekotze prozesuan.

Alberdi Mekanizatuak familia enpresa txiki bat bezala jaio zen Gipuzkoako bihotzean, Azkoitian, duela 60 urte baino gehiago. Harrezkero, mekanizazioan eta horren inguruko guztian aritu da, hala nola stockaren kontrolean, galdaragintzan eta hainbat muntaketa lanetan; lehenik, enpresa sortu zen baserriaren ondoko pabiloi batean, eta, 2017tik aurrera, Azkoitian dituen 2.000 m2 eta 1.000 m2-ko bi pabiloietan. 

Tokiz aldatu eta hiru urtera, eta merkatuan hazten jarraitzeko asmoz, 2020an ondoko herriko, Azpeitiako, Mecanizados Gurrutxagaren negozio-unitatea erostearen aldeko apustua egin zuen. Harrezkero, konpainiak % 40 handitu du fakturazioa, bakarrik saltzen zituen 3,5 milioietatik 2023an egin zituen 4,9 milioietara. Emaitza hori aurten eta datozen urteetan gainditzea espero du; izan ere, 2023-2025 Plan Estrategikoaren arabera, urteko % 5 inguruko hazkunde iraunkorra planteatzen du. 

Fakturazioak gora egin duen bezala, fabrikazio-gaitasunak ere hala egin du. Izan ere, Gurrutxaga erosi arte, Aitzol Alberdi enpresako koordinatzaile nagusiak dioenez, “300/400 mm-ko diametroko piezak fabrikatzera iristen ginen. Apustu honekin jauzi bat egin dugu dimentsioari eta gaitasun ugaritzeari dagokionez, eta gaur egun gure gama 1.400 mm-ko diametroko piezetaraino zabaldu da eta bost ejeko fresaketa lanetan ere adituak bihurtu gara“. 

Azken urteotan “gure nazioartekotzea sustatu baino gehiago, maila globalean merkatu-kuota handia duten Euskadiko enpresak bilatzearen aldeko apustua egiten dugu”, zehaztu du Alberdik. Horrela, konpainiak % 5 Suitzara eta % 3 Frantziara esportatzen du, eta bere bezeroen artean konpainia handiak ditu, hala nola, Liebherr, Sarralle, Ulma Packaging, Siemens Gamesa, Danobat, Aitek-Juaristi, Fagor, Biele, Hine, Glual, Arcelor edo Celsa Jaso. Hala eta guztiz ere, koordinatzaile nagusiak azpimarratu duenez, “harreman estua dugu Gipuzkoako Ganberarekin eta bertatik, pixkanaka, nazioartekotzea bultzatzeko hainbat ekintzetan parte hartzen dugu”. 

Bere azken apustuetako hiru digitalizazioa, iraunkortasuna eta euskara dira. Alderdi horiek aspalditik badatoz ere, orain aktiboki bultzatzen ari dira martxan dauden hainbat proiekturekin. Batetik, makinerian, instalazioetan eta digitalizazioan inbertitzen ari da. Teknologia maila altua duen arren, aurtengo helburua “enpresa erabat konektatuta egotea da. Iaz eman genituen lehen urratsak MES sistema ezartzeko, eta ildo horretan jarraituko dugu”. 

Iraunkortasunari dagokionez, Alberdik azaldu duenez, “iaz ekonomia zirkularreko proiektu batean lan egin genuen Iraurgi berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziarekin batera eta emaitzetako bat eguzki-plakak instalatzea izan zen. Gure asmoa proiektuan landutako ekintzekin aurrera jarraitzea da”. Horrez gain, bere kudeaketa-sistema guztia prestatzen ari da ISO14001 ziurtagiria betetzeko. Ziurtagiri horrek enpresa-jardueraren garapenetik sor daitezkeen ingurumen-arriskuak kudeatzeko sistema bat ezartzea du helburu. Eta, azkenik, BIKAIN euskara-ziurtagiria lortzeko eta “gure balioekin jarraitzeko” helburua finkatu du Alberdik. 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak. 

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Irundingo botilaratzeko makinak, munduko edozein txokotan
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
20 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Arpisak bere nazioarteko merkatua sendotu du Hazinnovaren eskutik
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak