Filtra tu búsqueda

Beint bekak

Eskuratu kanpo-merkataritzari buruzko nazioarteko esperientzia atzerrian praktikak eginez

BEINT bekak 2024

Itzuli beharrik gabeko 75.000 €-ra arteko dirulaguntzak, atzerrian trebatzeko eta nazioarteko merkataritzako profesional gisa itzultzeko

Nazioartekotzearen arloko titulazioa duten gazteak prestatzea du helburu BEINT nazioarteko beken programak. Horretarako, unibertsitateko prestakuntza eta atzerriko esperientzia praktikoa konbinatzen dituen programa misto bat bultzatzen du, nazioartekotutako euskal erakunde eta enpresen bidez.

Zure ibilbide profesionalari bultzada bat eman nahi badiozu, aprobetxatu nazioarteko merkatu berrietara sartzea ahalbidetuko dizuten ezagutzak eta trebetasunak eskuratzeko aukera. Hala, zure esperientziarekin, Euskadiko enpresa-ehuna indartzen lagunduko duzu.

BEINT programak 2 urteko iraupena du, 3 fasetan banatuta, eta goi mailako unibertsitate-titulua (gradua) duten Euskadiko 30 urtez azpiko gazteei zuzenduta dago. Pertsona bakoitzeko 30.000 € eta 75.000 € arteko diru kopurua ematen du, nazioarteko helmugako bizi mailaren arabera.


Zure prestakuntza akademikorako pauso bat, nazioarteko merkatuetan esperientzia praktikoa emango dizuna

2 urteko nazioarteko prestakuntza 3 fasetan banatuta:

1_

Graduondoko prestakuntza:

Nazioartekotzean espezializatutako graduondoko prestakuntza.

Iraupena: 4 hilabete
Noiz: 2024ko uztailaren eta abenduaren artean

2_

Praktikak erakundeetan:

Praktikak nazioartekotzea sustatzeko erakunde publikoetan.

Iraupena: 12 hilabete
Noiz: 2025eko urtarrilaren eta abenduaren artean

3_

Praktikak enpresetan:

Praktika profesionalak nazioartekotutako enpresetan edo beste erakunde multilateral batzuetan.

Iraupena: 8 hilabete
Noiz: 2026ko urtarrilaren eta abuztuaren artean

Gure BEINT beka-programei esker:

0 edizio

Nazioarteko prestigio handia duen programa batenak

+ 0 gazte

Nazioartekotzearen arloan trebatuak

+ 0% enplegua

% 90eko baino gehiago enpleagarritasuna parte-hartzaileen artean

+ 0 herrialde

Praktikak Afrikako, Amerikako, Asiako eta Europako herrialdeetan

Duela 30 urte baino lehenagotik, BEINT bekek nazioarteko ospe handia eskuratu dute eta aukeraz betetako mundu baterako ate ireki bat bilakatu dira, talentua duten 2.000 euskal gazte baino gehiagorentzat. Gazte horietako asko, gaur egun, euskal enpresen nazioarteko ezagutzarako pertsona giltzarriak dira mundu osoan zehar.

Zer eskaintzen du?

Nazioartekotzearen arloko prestakuntza eta 20 hilabeteko atzerriko praktikak eskaintzen dizkizu BEINTek

Erakundeetan 12 hilabeteko praktikak egiteko gutizko zuzkidura 18.000 eta 45.000 euro artekoa da, helmugarekin lotutako kostuen arabera.

Enpresetan 8 hilabeteko praktikak egiteko guztizko zuzkidura 12.000 eta 30.000 euro artekoa da.

Graduondokoa Euskal Herriko Unibertsitatean, Mondragon Unibertsitatean edo Deustuko Unibertsitatean, hurrengo faseetarako behar dituzun trebetasunak eskuratzeko.

Ikasi nazioarteko merkataritzaren oinarriak, aztertu mundu mailako merkatuak, interpretatu legedia, ulertu alderdi logistikoak eta nazioarteko garraioaren alderdiak, eta ulertu nazioarteko negozioen kultura.

Ia bi urte, nazioartekotutako erakunde batean eskuratutako ezagutzak praktikan jartzeko eta kultura berri bat ezagutzearen esperientzia paregabea bizitzeko.

Zabaldu zure kontaktuen sare globala, eskuratu mentoretza baliotsuak eta ireki ateak etorkizuneko lankidetza eta lan-aukerei, mundu osoan zehar.

Zalantzarik gabe, badakigu esperientzia honek betiko aldatuko dizula bizitza. Kultura berriak ezagutzeak pentsatzeko, erlazionatzeko eta negozioak egiteko modu berrietara irekiko zaitu.

20 hilabeteko praktiken ondoren, nazioarteko bokazioa duen edozein enpresarentzat askoz balio handiagoa duen profil batekin itzuliko zara etxera.

Ezagutu xehetasunez programa hau

2024 Araudia
Norentzat da?

Ikasleentzat

Kanpo-merkataritzan trebatu eta esperientzia profesionala irabazi nahi duzu?

  • 30 urte baino gutxiago badituzu, goi mailako unibertsitate-titulu bat (gradua) baduzu eta ingelesa menderatzen baduzu, BEINT zuretzat da.
  • Nazioartekotzearen arloan duzun esperientzia profesionalari bultzada bat eman nahi badiozu, kultura berriak ezagutuz esperientzia pertsonal paregabea bizi nahi baduzu eta etorkizunerako harreman profesionalak landu nahi badituzu, BEINT zuretzat da.

Enpreseentzat

Talentua duten gazteak behar dituzten enpresa nazioartekotuak bilatzen ditugu

Eskakizunak egiaztatu

Hautaketa-prozesua

Batu zaitez gure hautaketa-prozesura, eta bihurtu errealitate atzerrian arakatzeko, ikasteko eta hazteko dituzun ametsak

Baldintzak betetzen dituzten eta eskaera epearen barruan egiten duten eskatzaile guztiak onartuko dira hautagai gisa, eta balorazio-probetara deituko ditugu.

Aurrez aurre, maiatzaren 4an, BECen. Honako probak egingo dira:

  • Gai sozioekonomikoei eta gai orokorrei buruzko ezagutza-proba.
  • Ingeleseko ahozko eta idatzizko proba. Hautagaia kanporatu egingo da gutxieneko B2 maila frogatu ezean.
  • Atzerriko bigarren hizkuntza bateko (zerrendan agertzen dena) ahozko eta idatzizko proba: alemana, arabiera, mandarin-txinera, koreera, frantsesa, italiera, portugesa, errusiera eta japoniera.
  • Euskarako ahozko eta idatzizko proba. Gutxienez B2 maila frogatu behar da.

Honakoak baloratuko dira: unibertsitateko goi mailako titulu ofiziala (gradua) izatea; kanpo-merkataritzako, enpresa-kudeaketako, marketineko, nazioarteko harremanetako edo nazioartekotzeko masterra izatea; eta lan-esperientzia. Kontsultatu balorazio-taula araudian.

Honakoak baloratuko dira: Beint programarekiko konpromisoa eta motibazioa; jarrera; komunikatzeko gaitasuna; eta bekaren fase bakoitzean hautagaiek garatu beharreko zereginetara egokitzeko gaitasuna.

Enpresa eta erakunde laguntzaileak

Lagundu euskal enpresa-ehuna indartuko duten eta hari balioa emango dioten gazteen prestakuntza praktikoan eta trebakuntza profesionalean

Aprobetxatu enpresari ideia berriak eta ikuspegi freskoa emango dioten gazteak eskura izateko aukera. Aberastu lantaldea titulatu berri diren eta haien ibilbide profesionalari bultzada bat emateko ilusio bizia duten pertsonekin.

  • Nazioartekotuta dauden eta enpresako prestakuntza-praktikak eskaintzen dituzten enpresa edo erakundeentzat.
  • Gutxienez merkataritza- edo ekoizpen-establezimendu bat izan behar dute kanpoan.

Bekadunentzako enpresako praktika profesionalak eskaintzen dituzten enpresek, erakundeek, enpresa-elkarketek eta klusterrek honako baldintza hauek bete behar dituzte:

  • Nazioartekotutako entitate bat izatea, eduki erabat enpresariala duten prestakuntza-praktikak eskaintzea, eta gutxienez merkataritza- edo ekoizpen-establezimendu bat izatea kanpoan; establezimendu horretan, bekaduna aurrez aurre egon ahal izango da enpresako langileekin.

  • Bekadunarentzako jarduera- eta prestakuntza-plan bat izatea, praktiken aldi osoa barne hartuko duena.

  • Bekadunaren prestakuntzaz arduratuko den tutore bat izatea.

  • Bekadunari ezarritako helmugako herrialderako joan-etorriko bidaia-txartela ordaintzeko prest egotea.

  • Bisa behar bada, herrialdearen baldintzak betetzen direla ziurtatzea eta horretan laguntzea.

  • Bekadunaren funtzionamendu-gastuak ordaintzea, hala nola ekipamendu informatikoekin, bulegoko materialarekin eta joan-etorrien dietekin lotutakoak.

  • Basque Trade & Investmenti eta/edo SPRIko Nazioartekotze Zuzendaritzari bekadunaren bilakaeraren eta ebaluazioaren berri ematea.

  • Bekadunak aurrez enpresan edo erakundean praktikak egin ez izana.

Gainerako baldintzetarako, kontsultatu araudi

  • Billete de ida y vuelta del avión de la persona becada.
  • Facilitar y asumir los gastos de la obtención del visado u otro trámite necesario.
  • Abonar los gastos de funcionamiento: equipamiento informático, material de oficina y dietas de desplazamientos fuera del domicilio habitual.

Zurearen gisako nazioartekotutako enpresak behar ditugu, talentudun gazteen bila ari direnak.

Bidali zure eskaintza

Ohiko galderak

Zalantzak argitu

2024ko martxoaren 19tik apirilaren 19ra.

Zehaztu gabe.

2024ko ekainaren erdialdean

2024ko uztailetik abendura.

Titulua edo ordezkagiria 2024ko maiatzaren 31 baino lehen eduki behar da.

Zalantzaren bat duzu?

Euskal enpresarentzako arreta zerbitzua.

Deitu 900 929 393-ra

Eskatu hemen

Enpresa edo ikaslea, zure zalantzak argituko ditugu!

Eskatu aurretik, laguntza programa honi buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, formulario honen bidez egin dezakezu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Laguntza eskatu nahi duzu orain?

Eskatu zure Beint 2024 beka eta itzuli etxera nazioarteko merkataritzako lehen mailako profesional gisa. 2024ko BEINT beka eskuratzeko, bete eskaera.

Lotutako laguntzak

Zure Internacionalización-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu