Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 apirila, 2024 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

CIDEcellek bezeoaren eskarira fabrikatzen ditu bateriak

Cidetec-en spin-offak baterien eta teknologoen fabrikatzaileen behar zorrotzenetara pertsonalizatutak dauen elektrodoak eta gelaxkak sortzen ditu
CIDECELL

Europan dagoen baterien eskaera gero eta handiagoaz jabetuta, Cidetec enpresa gipuzkoarrak CIDEcell spin-off sortu zuen 2023an, bere baterien ekoizpena materialen fabrikatzaileei, teknologoei eta baterien fabrikatzaileei bideratzeko. Bere teknologiari esker, ekoizpen arinak sor ditzake materialen teknologia berriak baliozkotzeko eta nitxo aplikazio espezifikoetarako produktu finala sortzeko.

Gure portafolio teknologiko zabalak bateria aurreratuak ditu. Era berean, ingurumen-inpaktu txikiko elektrodoak egiteko aukera eskaintzen dugu, konposatu organikorik gabeko ur-oinarriko prozesuen bidez“, azaldu dute proiektuaren sustatzaileek.

Enpresak elektrodo eta gelaxka pertsonalizatuak egiten ditu enpresa bakoitzaren beharretara egokituak, zerbitzu “dinamiko eta malgua” eskainiz. Bere katalogo teknologikoan litio ioizko bateria aurreratuak, elektrolito solidoa, litio sufrea eta ultrakondentsadoreak nabarmentzen dira. “Europako baterietako I+G zentro nagusietako baten babesa dugu, Cidetecena, hain zuzen ere, eta horri esker, hainbat merkatu-nitxori zuzendutako zerbitzua eskaintzen dugu“, nabarmentezn dute enpresatik.

Spin-off honen teknologia berritzaileak hainbat aplikazio ditu, hala nola espazio arloan, defentsa militarra, osasun-produktuak, ibilgailu elektrikoak, energia berriztagarriak eta dronak, besteak beste. “Bezeroaren baldintzen araberako elektrodoak eman ditzakegu, edo azken erabilera desberdinetarako irtenbide pertsonalizatuak garatu“, diote.

Bere produktuak material berritzaileak erabiltzeagatik nabarmentzen dira, nikel eta kobalto eduki handiko silizio anodoak edo katodo libreak barne. Konpainiaren aurreikuspenen arabera, bere ekoizpena 10 MWh/urtera iritsiko da, eta 1-100 Ah-ko gelaxka ahalmena izango du. “Hasiera batean, gelaxkak tamainu desberdinetako ‘pouch’ formatuan eta bezeroaren neurrira ekoiztuko dira“.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak