Urtero egiten den Advanced Factories topaketan parte hartzen ari da SPRI. Automatizazio industrialaren, robotikaren eta fabrikazio digitalaren arloko enpresa berritzaileenak bildu ditu hitzordu honek, apirilaren 9tik 11ra, Bartzelonan. Bertan, enpresa industrialen berdintasun mailaren eta lehiakortasun mailaren arteko harremana aztertzen duen ikerlana aurkeztu dute. Honakoa frogatzen du ikerlanak: “gero eta aniztasun- eta berdintasun-indize handiagoa izan, orduan eta handiagoa da lehiakortasuna”.
Fabriken digitalizazioa, berrindustrializazioa eta lehiakortasun industrialaren hobekuntza bultzatzera bideratutako ekitaldi honen barruan, Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak azterlan hau aurkeztu du apirilaren 9an, ‘STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzen’ izeneko saioan. STEM inguruneetan genero-aniztasuna bultzatzera bideratutako esperientziak, gainditutako erronkak eta estrategiak partekatzea da saio horren helburua.
Women in Industry arloan garatutako lanetako bat da hitzaldian aipatutako SPRIren ikerlana. Zehazki, emakumeak industrian duen presentziaren gaineko datu kezkagarrien aurrean, lan honi ekitea erabaki zuen SPRIk, UNIDOk (United Nations Industrial Development Organization) 2019an nabarmendutako premisa bat frogatzeko helburuz: “Genero-berdintasuna giza baliabideekin lotura duen gaia izateaz gain, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia ere bada”.
Azterlanaren baitan, genero-berdintasunaren eta lehiakortasun industrialaren arteko korrelazioa aztertzeko aukera ematen duen metodologia bat garatu dute. Gainera, azterketa-kasu bat garatu dute; horretarako, inkesta bat bidali diete sektore industrialeko eta industriarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten SPRIren datu-baseko 2.500 euskal enpresari, eta 474 erantzunez osatutako lagina lortu dute. Laginaren analisiak agerian utzi duenez, Euskadiko industria arloko langileen % 21,7 baino ez dira emakumeak. Euskadiko lan-merkatuaren % 44 ordezkatzen dutela kontuan hartuta, datu kezkagarria da. Oro har, emakumeen presentzia txikiagoa da enpresetan, prestakuntza maila edo saila edozein izanda ere, baina nabarmen jaisten da lidergo-posizioetan. Izan ere, inkestan parte hartu duten konpainien % 13k bakarrik du emakume bat zuzendari.
Azterlanak frogatzen duenez, genero-berdintasuneko maila handiena duten enpresak lehiakorragoak dira, eta emaitza hobeak dituzte fakturazioari, enpleguari, I+G+b arloari eta nazioartekotzeari dagokienez. Gainera, enpresa lehiakorrenek genero-berdintasunaren maila altuagoa dute. Hortaz, honako giltzarriak identifika daitezke berdintasunean oinarrituta lehiakortasuna bultzatzeko:
Emaitza horiek potentzial handia dute enpresetan genero-berdintasuneko politikak ezartzeko garaian motibazioa sortzeko tresna gisa; izan ere, frogatuta geratu den moduan, “genero-berdintasuna giza baliabideekin lotura duen gaia izateaz gain, lehiakortasuna eta susperraldi ekonomikoa bermatzeko funtsezko gaia ere bada”.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?