Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 apirila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

GKN, Larraioz, Basque Automation eta Soziolinguistika Klusterrak bat egin dute INDEUSekin

Honenbestez 40 kide ditu Industriaren Euskal Plataformak bere 5. urteurrena bete duenean.

INDEUS Industriaren Euskal Plataformak urteko bigarren bilera egin du gaur Durangon, joan den otsailean egindako Batzar Orokorrean hartutako erabaki eta konpromisoen nondik norakoak aztertzeko.

Enpresa berriak erakartzearen konpromisoari erantzunez, azken asteotan hiru enpresa egin dira Indeus kide: GKN, Larraioz eta Basque Automation.

GKN Automotive Zumaian eta Legazpin kokatutako enpresa da, GKN Multinazionalarena, eta  automobilgintzarako transmisioko piezak fabrikatzen dituena. 1940.urtean sortu zen.

Larraioz Elektronika Industrial 1988.urtean sortu zen. Automatizazioan, mekatronikan eta robotikako lanik konplexuenak egitea da euren espezializazioa.

Basque Automation Larraiozen barruan sortutako enpresa da, makina eta prozesuen kontrolerako elektronika diseinatu, fabrikatu eta euskarria ematen du.

Halaber, Lankidetza Sarea sortzeko konpromisoa ere mahai gainean zegoen eta dagoeneko Sare horrek badu lehen kidea, Soziolinguistika Klusterra hain zuzen ere, euskara biziberritzeko prozesuaren beharrei erantzuteko ezagutza soziolinguistikoa sortzea eta kudeatzea xede duen erakundea.

Gaurko bilerari dagokionez, Sprik zibersegurtasun industrialaren arloan dituen laguntzen berri emanaz hasi da batzarra. Ondoren GISLAN enpresak bere jarduna aurkeztu du eta jarraian praktika onen atalari ekin zaio EIKA, BRTA eta Energiaren Euskal Erakundearen eskutik. Amaitzeko lantaldekako ariketak egin dituzte bertaratutakoek.

Industria Berriaren Hiztegia

INDEUSen sorrerarekin batera abiarazi zuen Sprik industria sektorearen alderdirik aurreratuenari dagokion hiztegi espezializatua egitea, etengabe kontzeptu berriak sortu eta zaharrak eguneratzen ari den sektorea delako. Helburua, Industria berriari buruzko oinarrizko terminologia fidagarri, landu eta eguneratua eskaintzea izan da, modu zehatz eta argian.

Hiztegiak bere lehen kontzeptuak argitaratu zituenetik hona bost urte pasa direnean, 918 kontzeptu biltzen ditu hiztegiak, kontzeptu guztiek euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko ordainak dituzte, guztira 3.814 termino.

Bosgarren urteurrena baliatuz, Industria Berriaren Hiztegiak diseinu berria estreinatu du.

Zer da Indeus?

INDEUS Industriaren Euskal Plataforma Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen duten ekimena da. Euskaraz lan egitea erabaki duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Eta ibilbide honetan, INDEUSek euskararen presentzia txikia duten enpresei ere ireki dizkio ateak, aurrekoen eskarmentua besteen eredu izango delakoan.

Partaideak

39 dira Industriaren Euskal Plataforman parte hartzen ari diren enpresak eta elkarteak: AMPO, BASQUE AUTOMATION, BATZ, BIELE GROUP, BRTA, CAF, CEIT, CIKAUTXO, COPRECI, DANOBATGROUP, EGA MASTER, EGA SOLUTIONS, EGOIN, EIKA, EKIN, ELAY, ENERGIA KLUSTERRA, ESLE ELKARTEA, EUSKADIKO ITSAS KLUSTERRA, FAGOR, GAIA KLUSTERRA, GISLAN, GKN, GOIZPER, IKERLAN, I+MED, INNOBASQUE, LARRAIOZ, LEYCOLAN, MAIER, METAPOSTA, OREKA IT, ORKLI, ORONA, PETRONOR, SISTEPLANT, TECNALIA, ULMA CONSTRUCCIÓN eta VICOMTECH.

Erakunde publikoak, berriz, sei: Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikako Sailburuordetza, Spri-Enpresen Garapenerako Agentzia, Energiaren Euskal Erakundea eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru aldundiak.

Lotutako albisteak

13 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
29 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak