Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 17 apirila, 2024 Eraldaketa digitala Financiación e inversiones Osasuna Start up

Trakek lidergoa indartu du fisioterapia digitalaren arloan, Adimen Artifizialari esker

Osasun digitalaren arloko startupak 1,3 milioi eurorekin itxi du inbertsioen bigarren txanda, nazioartekotzea sustatzeko.

Fisioterapiaren moduko arlo profesional bat eta Adimen Artifiziala uztartzeaz hitz egitean, Trak Health Solutions enpresan jarri behar da arreta Euskadin. Unibertsitatean elkar ezagutu zuten hiru bazkidek sustatu zuten pandemia betean eta aplikazio bat garatu zuten lesioen errehabilitazio-prozesuak etxetik atera beharrik gabe hobetzeko. Ordutik, plataforma hori etengabe hazi da.  Enpresak 16 pertsona ditu une honetan eta bigarren inbertsio-txanda amaitu berri du, 1,3 milioi euroko balioarekin. Bultzada horri esker, nazioartekotzeko prozesuari ekitea espero dute, Carlos Rodriguez sortzaileetako batek adierazi duenez. Jon Vitak eta Daniel Solerrekin batera sortu zuen enpresa.

 Nola doaz gauzak?

Oso ondo, oso pozik gaude. Egun osasun-arloan erreferente diren erakundeekin ari gara lanean, esaterako, Mapfrerekin, Sanitasekin edo Mutua Universalekin. Pilotuak egiteko fasetik gure soluzioa estatuan zabaltzera igaro gara, hainbat zentro medikotan eta errehabilitazio-zentrotan ezarri baitugu. Oso atsegina da sektore honetan lan egitea, astean fisioterapia digitaleko 2.000 saio egiten ari baikara eta hainbat pertsonari laguntzen ari gara errekuperazio-prozesuan, datu hori handitzen ari da astez aste gainera.

Nola definitu dezakegu Trak?

Tresna digital bat da eta osasuneko profesionalei aukera ematen die bezeroek egindako ariketen gainean errehabilitaziorako tratamendua berehala eskaintzeko, bai eta datu klinikoak jasotzeko ere, ondoren aztertu ahal izateko. Gainera, itxaron-zerrendetako denborak murrizten laguntzen du plataforma honek.

Bigarren inbertsio-txanda amaitu berri duzue 1,3 milioi euroko balioarekin. Zein da zuen helburua?

Kapitala handituta, negozioa mailaz igo nahi dugu fisioterapia digitalaren arloan liderrak izateko estatuan eta, ondoren, nazioartera egin nahi dugu jauzi. Asmoa da Herbehereetara zabaltzea merkatua, Europako proiektu baten laguntzarekin eta, ondoren, Kolonbiara, Txilera eta Mexikora, udatik aurrera.

Europako laguntza hori lotuta dago 2. motako osasun-produktua lortu izanarekin…

Produktu hori lortzeak aukera emango digu produktu are lehiakorrago bat komertzializatzeko, eta, alde horretatik, funtsak enpresaren eskalagarritasuna handitzera bideratuko ditugu, produktuaren, salmenten zein araudiaren arloan. Gainera, aipatu dudan moduan, EIT Healthek sustatzen duen dirulaguntza jaso duten Europako bi proiektuetatik bat izan da gurea, soluzioa Herbehereetako osasuneko diru-itzultze sisteman txertatzeko. Are, merkatu hori oso ohituta dago osasun digitaleko soluzioetara.

Zer ematen dio Adimen Artifizialak zuen plataformari?

AAk errehabilitazio-prozesuan laguntzen dio pazienteari, egin beharreko ariketen zuzenketak bidaltzen dizkiolako eta datuak biltzen dituelako, osasuneko profesionalak osatze-prozesuaren bilakaera monitorizatu ahal izateko.

Zuena bezalako ETE batek nola jorratzen du Osasuneko Araudia?

Osasun-sektorea geldoa da startup batentzat, soluzioaren ebidentzia klinikoa lortzeko eta arau guztiak betetzeko urrats sendoak egin behar baitira. Araudi guztiarekin lagundu diguten adituak ditugu inguruan eta aurtengo urtearen erdialdean 2. motako osasun-produktuaren CE marka lortuko dugu.

Enpresa teknologikoa izanik, enpresa nomada da zuena, eta telelana oso presente dago…

Enpresa pandemia betean sortu zen eta lehenengo egunetik lan egiteko eredu digitalera ohitu ginen. Enpresa gisa ditugun aktiboak software bat eta adimen artifizialeko algoritmoak dira, hots, aktibo digitalak. Horrek aukera ematen digu deszentralizatutako lantaldea izateko, eta, gaur egun, Espainia osoan zehar ditugu langileak. Hiru edo lau hilean behin ikusten dugu elkar aurrez aurre.

 

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Alex Rayón (Brain & Code): “Teknologia mugikorrekiko eta Adimen Artifizialarekiko elkarbizitza naturalizatu behar dugu”
Irakurri gehiago
8 urria, 2024 Eraldaketa digitala
Intralogistik: “Industria-sektoreko enpresei laguntzen diegu haien kudeaketa logistikoa eraginkorragoa eta merkeagoa izan dadin”
Irakurri gehiago
5 iraila, 2024 Eraldaketa digitala
NORAi: “Business Intelligence teknologia abantaila lehiakorra da enpresentzat”
Irakurri gehiago
23 abuztua, 2024 Azpiegiturak
Manex 4.0-HRE Automationek “Espezializazio estrategikoa” saria jaso du 2024 Toribio Echevarria sarietan
Irakurri gehiago
10 ekaina, 2024 Eraldaketa digitala
Worköholics: “Agenatzia gisa bereizten gaituena esperientzia digitalak sortzea da”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak