Hobycasa Gasteizko enpresa bat da eta liderra da Europa hegoaldean aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen salmentan. Urtero 25 eta 60 metro karratu inguruko 2.000 etxe inguru banatzen ditu eta Internet bidez gauzatzen du negozioa. Enpresak SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza jaso du. Zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak Cloud eremuetara migratzen laguntzen die programak EAEko enpresei. SPRI Taldeak EAEko enpresei beren proiektuak ezagutarazteko aukera eskaintzen die “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.
Familia-enpresa hau 1940an sortu zen eta Gasteizko etxeetarako ikatza saltzen hasi zen. Gerora, zerrategi bihurtu zen. “Altzariak eta makina-erremintentzako heldulekuak egiteko egurra saltzen zuten”, adierazi du Garbiñe Chasco zuzendari komertzial eta bazkideak.
Bigarren belaunaldiak zerrategiaren negozioa itxi zuen 90eko hamarkadan eta Eskandinaviako egurrekin hasi ziren lanean, “eraikuntza mailan hobea zela jabetu ginelako. “Egur-biltegi gisa jarraitu genuen, eta eraikuntza-enpresei, bilgarrien enpresei eta automobilgintzakoei hornitzen genien”.
2005ean, enpresa egurrezko etxeen sektorean sartzen hasi zen: hala nola elkarri atxikitako etxeetarako lorategiko etxetxoak egiten. Urte gutxi batzuk geroago, aurrez fabrikatutako egurrezko etxeen merkatuan sartu ziren eta “eskari handia hauteman” zuten.
2014an, konturatu ziren banaketa-bide tradizionalak ez zuela balio, ez zielako bezeroei aholkularitzarik eskaintzen, eta “Interneten mundura eta amaierako bezeroaren zuzeneko salmentara egin genuen jauzi”. “Egurrezko etxeetan espezializatutako enpresa oso gutxik eskaintzen dute aholkularitza Internet bidez, eta sektorean joera bat sortu duen marka sortu genuen: www.hobycasa.com. Webgunean bertan etxea pertsonalizatzeko aukera ematen dio bezeroari”.
Enpresaren eredua da bezeroarengana iristea eta “gu ezagutzea, gurekin harremanetan jartzea eta aholkatu ahal izatea”. Aholkulari komertzialen talde bat dute: “kontsultak iristen zaizkigunean, bezeroarekin zuzenean jartzen dira harremanetan eta saldu egiten dute”.
Negozioa asko aldatu da. Hobycasaren ekoizpenaren % 10-15 inguru hartzen zuten egurrezko etxetxo horiek aurrez fabrikatutako etxe bihurtu dira eta Internetetik saltzen dituzte. Negozioaren % 90 da egun hori.
2015etik, “behin betiko” webgunea dute, eta horrek aukera eman die urtero bi digitu handitzeko. “Pandemiak asko lagundu zigun, bezero askok Internet bidez erosteko beldurra galdu zutelako eta landa-eremuan bizitzeko leku bat izateko eskaria asko handitu zelako”.
Aurrez fabrikatutako eta neurrira egindako etxeak, pergolak eta portxeak saltzen dituzte lorategietarako, baita eraikuntzarako eta partikularrentzako egur-biltegiak ere. “% 90 etxeak dira”. Bezero gehienak partikularrak dira, baina kanpineko sektoreari, udako alokairuen negozio txikiei, akanpalekuei eta ostatu desberdinak bilatzen dituzten hotelei ere saltzen diete.
Hobycasak 25 eta 60 metro karratu bitarteko 2.000 etxe inguru fabrikatzen ditu urtean, hori baita haien “merkatu nagusia”. Etxe horiek landa-eremuko etxeak, gonbidatuen etxeak eta askaldegiak izaten dira batik bat. “Bi egunetan muntatuta izan dezake bezeroak, are, bezeroen % 80k bakarrik muntatzen du”. Prezioak eskuragarriak dira: 35 metro karratuko etxe batek 12.000 euro balio ditzake, muntatuta eta bizitzeko prest.
“Horregatik, hornitzaileak izan gara hondamendi handietan. Palmako sumendiarena gertatu zenean, 60 bat etxe bidali genituen eta Marokoko lurrikararen kasuan ere hainbat talde jarri ziren gurekin harremanetan”.
Enpresak astero egiten ditu entregak Katalunian, Valentzian Andaluzian, eta erdi-iparraldeko eremuan, Galiziaraino. “Portugalen eta Frantzia hegoaldean saltzen ari gara dagoeneko”. Garraioa doan da bezeroentzat.
Salmenta gehien dituzten sasoia Aste Santu aurreko 15 egunetatik urria bitartekoa da. “Orduan hasten dira kanpinen eskariak. Kanpinek itxi egiten dute eta hurrengo denboraldia prestatzen hasten dira”.
11 langile gara guztira eta urteko fakturazioa 7 milioi euro ingurukoa da. I+Ga presente dago haien negozioan, etxeen eredu berrien hiru dimentsioko diseinuan eta portxe eta pergoletan.
SPRI taldearen Kloud programaren dirulaguntza urruneko lanera bideratu dute. “Herbehereetako talde baten barruan sartu gara, gestio guztia iClouden izan dadin, behar dugulako. Guztia hodeira eramateko prozesuan gaude”.
Erronka nagusia da aldaketa horrekin Espainiako eta Portugalgo etxe-salmenten liderra bihurtzea. “Beste helburuetako bat da egurrezko etxeak hornitzen dituzten eta fabrikatzaileak ez diren enpresa txikien hornitzaile nagusi bihurtzea”.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?