Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 18 apirila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna Net-Zero Basque

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenak EPRIren European Workshop Weeken hartuko du parte aste honetan

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren baitan bideratutako aurrerapenen eta berrikuntza bizkortzeko lankidetza-aukerak garatzen izandako esperientziaren berri eman du

SPRIk, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren erakunde koordinatzaileak, bigarren urtez jarraian, EPRIren European Workshop Week astean hartuko du parte aste honetan. Egitasmo horrek, apirilaren 16tik 18ra bitarte, nazioarteko energiaren sektoreko eragile nagusiak bildu ditu 2050era begirako energia-trantsizioan industriak aurre egin beharko dien berrikuntza arloko erronka nagusiekin lotutako aurrerabideak topatzeko asmoz.

SPRIk bi saiotan hartuko du parte. Horietan, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren baitan bideratutako aurrerapenen eta berrikuntza bizkortzeko lankidetza-aukerak garatzen izandako esperientziaren berri emango du.

Lehen saioan jorratutako gai nagusia berrikuntza bizkortzeko lankidetza-aukerak partekatzea izan da eta, bertan, Cristina Oyónek, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak, Euskadiri buruzko testuinguruko datu batzuk eman dizkie entzuleei lehenengo eta behin. Horrez gain, Euskadiren izaera industriala eta finantzaketa-mekanismoak eta politika industrialak definitzeko eta ezartzeko bidean lankidetza publiko-pribatuaren bidez enpresa industrialen lehiakortasuna sustatzen SPRIk betetzen duen rola nabarmendu ditu. Euskadiko I+G+b arloko politika RIS 3 Estrategian eta ZTBP 2030en txertatu ondoren, Cristinak lankidetza publiko-pribatuaren balioa azpimarratu nahi izan du. Horrekin lotuta, besteak beste, eragile batzuek (BRTAk, adibidez) eta klusterren politikak duten balioa nabarmendu du. Horrez gain, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak I+G industrialaren jarduera sustatzeko SPRIk eskaintzen dituen programa eta zerbitzu ugariak erakutsi dizkie entzuleei eta, ondoren, energia garbiagoekin lotutako estrategia izan du hizpide. Hori guztia Estrategiaren Pilotatze Taldearen bidez inguruko eragileekin egindako lankidetzaren eta abian dauden ekimen ugarien garapenaren adibide argia da eta, horien artean, azpimarratu beharrekoa da Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimena.

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren baitan aurrera eramandako lanak izango dira bigarren saioan SPRIk izango duen partaidetzaren gai nagusiak. Bertan, Cristina Oyónek energiaren kontsumoari dagokionez intentsiboak diren Euskadiko sektore industrialak deskarbonizatzeko ibilbide-orriak eta hidrogeno berdearekin lotuta identifikatutako erronka teknologikoak (horixe izango da, hain zuzen ere, saioaren gai nagusia) aurkeztuko ditu. Bestalde, hizpide izango ditu prozesuan identifikatutako deskarbonizazio-soluzioak hornitzeko identifikatutako balio-kateak ere.

Ekitaldi honetan Net-Zero Basque Industrial Super Clusterrek izandako partaidetza SPRIren eta EPRIren arteko lankidetzaren emaitza da. Elkarlana 2022ko abenduan adostu zuten NZBIS ekimenaren baitan Euskadiko industriaren deskarbonizazio-prozesua bizkortzeko helburuarekin. Elkarlan horri esker, EPRIk Estatu Batuetan eta Europan dituen langileen babesa eta esperientzia eskaintzen du deskarbonizazioko teknologiak elkarrekin identifikatzeko lanean eta, zehatzago esanda, honako hauekin lotutakoetan ikuspegi objektibotik eta independentetik abiatuta: hidrogeno bidezko teknologiak, energia-eraginkortasuna eta elektrifikazioa.

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster (NZBISC) Eusko Jaurlaritzak sustatutako ekimena da eta Euskadiko bi energia-enpresa handien (Petronor-Repsol eta Iberdrola) eta kluster industrialen laguntza jasotzen du. Ekimenaren helburua da Euskadin zero isurpen garbietarako bidea bizkortzea, industria sektoreetan energia-horniduraren deskarbonizazioa eta energia-eraginkortasuna sustatuz, eta teknologia berriak eta zerbitzu berritzaileak handitzeko helburuan oinarritutako merkatu-aukerak sortuz.

 

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Jauregi sailburuak ITP Aero bisitatu du, motor aeronautiko efizienteagoen eta jasangarriagoen fabrikazioan nazioarteko liderra den euskal enpresa
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Artechek eta Bilboko Portuak bat egin dute Basque Ecodesign Centerrekin Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko
Irakurri gehiago
12 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Cocoon Bioscience, proteina birkonbinatzaileen ekoizpenean aditua
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
EDE Ingenieros, hiru hamarkada energia aurreztuz eta eraginkortasun energetikoa lortuz bere DNAn
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Agaleus eta Aludium aluminioaren ke-hautsen balorizazioa ikertzen ari dira, industria kimikorako eta eraikuntzarako karbono-aztarna txikiko materiala lortzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak