Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 apirila, 2024 I+G

3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko

CIDETEC Surface Engineering epoxy seguruagoa eta birziklagarriagoa garatzen ari da trenbide-sektorearentzat, Surpass Europako proiektuaren barruan.

Tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko, CIDETEC Surface Engineering epoxi bat garatzen ari da (egitura- edo ingeniaritza-eranskailuak), 3R teknologiaren bidez (konpongarria, birziklagarria eta birprozesagarria). Hala, epoxi konposatu birziklagarri eta iraunkor bat eratzen ari da, euskal zentro teknologikoak dioenez, “trenak egiteko erabiltzen diren pieza metaliko astunak ordezteko balioko duena, arinagoak izan daitezen eta, ondorioz, CO2 emisioak murrizteko”. 

CIDETEC Surface Engineeringek lan honen buru da, Surpass proiektuaren trenbidearen sektorerako erabileraren kasuan. Urte eta erdiko ibilbidea du proiektuak, eta, adierazi duenez, “material polimerikoen diseinu seguruago, jasangarriago eta birziklagarriago baterako trantsizioa gidatu nahi du, plastikoen erabilerak pertsonentzat zein ingurumenarentzat izan ditzakeen ondorio kaltegarriak erabat murriztuko dituena”. 

Gaur egun, zentro teknologikoko ikertzaile-talde bat, ICT Fraunhofer eta BASFko adituekin batera, lanean ari da material hori ere suarekiko erresistentea izan dadin eta trenbide-araudia bete dezan. “Helburua konposite jasangarri bat garatzea da (epoxi erretxina birziklagarria + zuntzak), tren-bagoi bateko egiturazko piezen fabrikazioan aplikatzeko”, zehaztu du. Epoxia garatzeko, “Talgo tren-enpresako kideak Aholku Batzordearen parte dira”, zehaztu du CIDETEC Surface Engineeringeko araduradunak.  

Europako proiektuan, zentro teknologikoa 2014tik patentatuta duen 3R teknologia trenbide-sektorearen beharretara egokitzen ari da. “Teknologia hau material konposatuak (aeronautikoa, automobilgintza, eolikoa, kirolak…) erabiltzen dituzten sektore guztietan erabili daiteke”, nabarmendu du. 

Eraikuntza- eta enbalaje-erabilerak

Energia atomikorako eta energia berriztagarrietarako komisarioak (CEA) koordinatutako Europako proiektuak ia 5 milioi euroko aurrekontua du, eta eraikuntza- eta bilgarri-sektoreetarako beste bi erabilera-kasu garatzen ditu aldi berean. Biek, garraio-sektorearekin batera, “Europako plastiko-eskariaren %70 sortzen dute, eta, beraz, funtsezkoa da kasu honetan lantzea, jasangarritasuna diseinutik bertatik sartzeko eta industrian joera-aldaketa bat sortzeko”, argitu du. 

Surpass proiektuaren helburua da “tresna digital bat garatzea, ETEei formulazio seguru eta jasangarria garatzeko beharrezkoak diren osagaiei buruzko laguntza emateko”, zehaztu du. 42 hilabete iraungo du, 2022ko ekainaren 1ean hasi eta 2025eko azaroaren 30ean bukatuko da. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak