Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 maiatza, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna Net-Zero Basque

Euskadiko deskarbonizazio-proiektuen kopurua handitzea eta haien nazioarteko posizionamendua hobetzea da Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren helburua

Industria Deskarbonizatzeko Foroaren bigarren edizioa, SPRIk koordinatuta; Iberdrolak eta Petronorrek parte hartzen dute, eta honakoek antolatzen dute: Energiaren Klusterra, Aclima, AFV, Siderex eta Paperaren Klusterra

Industria Deskarbonizatzeko Foroak beste topaketa bat egin du aste honetan Energy Intelligence Centerren. Bertan, eraginkortasun energetikoaren eta deskarbonizazioaren arloko eskaintza eta eskaria bildu dira, arlo horretan elkarlanean aritzeko aukerak bilatzeko eta garatzeko. Energiaren Klusterrak, Aclimak, AFVk, Siderexek eta Paperaren Klusterrak antolatzen dute foroa, eta SPRI Taldeak koordinatzen du, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster egitasmoaren bultzatzaile gisa, egitasmo horren barruan kokatzen baita foroa.

175 pertsonak baino gehiagok eman dute izena topaketan, eta euskal industriak trantsizio energetiko-klimatikoan aurrera egiten jarraitzeko eta deskarbonizazioaren erronkei aurre egiteko interesa duela erakusten du horrek. Hain zuzen ere, Euskadiko industrian isurpenen murrizketa bultzatzea eta Euskadiko enpresentzat teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen garapenetik eratorritako aukera berriak sustatzea xede duen egitasmoa da Net-Zero Basque. Eusko Jaurlaritzak, Iberdrolak eta Petronorrek bultzatzen dute, eta industria-klusterrek babestu dute. World Economic Forumen (WEF) Transitioning Industrial Clusters towards Net Zero programaren parte da egitasmoa.

Aitor Urzelai SPRIko zuzendari nagusiak irekiera-ekitaldian nabarmendu duen moduan, ezinbestekoa da erronkak aukera bilakatzea eta askotariko sektore, erakunde eta administrazioek aukera horiek aprobetxatzea, etorkizuneko industrian lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Zehazki, jardunaldian parte hartu duten pertsonek honako aurkezpenak ikusteko aukera izan dute:

  • Cristina Oyón SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasun arloko zuzendariak Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren (NZBISC) jarduera errepasatu du, eta aliantza berriak aurkeztu ditu: All4Zero – REPSOL-PETRONORek sustatuta, beste batzuen artean – eta Q-Cero – IBERDROLAk bultzatzen duena.
  • Euskadiko industria deskarbonizatzeko berrikuntza hub berriaren (BIH4C) aurkezpena; sinbiosi industrialerako IS2H4C Europako proiektutik jaio zen, eta lankidetza-proiektu berriak dinamizatzeko Lantalde irekia da.
  • Jardunaldiaren azken blokean, industria deskarbonizatzeko eskuragarri dauden askotariko laguntza-mekanismoen xehetasunak; adibidez, Energia Aurrezpenaren Ziurtagirien sistema berria, industriak deskarbonizatzeko inbertsioak egiteko SPRI-Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programa, Teknologia Garbien Euskal Zerrenda eta EBren kanpotik inportatutako ondasunei ezarritako CBAM karbono-zerga berriaren ondorioak.

Foro honetako bilerek eta Eusko Jaurlaritzak Trantsizio Energetikoaren, Aldaketa Klimatikoaren eta Deskarbonizazioaren arloan garatutako gainerako neurri eta estrategiek lanerako eta lankidetzarako espazio bat eskaintzen diote industriari, erronkak aukera bilakatzen laguntzeko eta, hala, industriaren lehiakortasuna mantentzeko eta handitzeko.

Zehazki, Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren lehenengo lan-fasea 2022 eta 2023an zehar garatu zuten. Fase horretan, honakoetan zentratu ziren: isurpen handiena zuten sektoreetako kontsumoak eta isurpenak aztertzea; sektore horiek deskarbonizatzeko bide-orriak prestatzea; identifikatutako teknologiak eta neurriak garatzeko eta eskaintzeko Euskadin une honetan dauden edo egon daitezkeen balio-kateak ebaluatzea; eta aztertutako prozesu industrialetan soluzio teknologikoak aplikatzeko proiektu pilotu eta proiektu erakusgarri posibleak identifikatzea. Halaber, nazioartean komunikatu eta posizionatu dute egitasmoa, ekitaldietan parte hartuz eta aliantzak eginez.

Egitasmoari jarraipena emateko, Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren hurrengo etapan garatu beharreko lanen helburua Euskadi deskarbonizatzeko Tek Radar bat garatzea izango da, ezagutzan eta txosten tekniko eta ekonomikoetako datuetan oinarrituta, eta Euskadiko industria deskarbonizatzeko prozesuaren aurrerapena jarraituta. Euskadiko industria deskarbonizatzeko proiektu kopurua handitzea da helburua, balio-kate industrialen lehiakortasuna eta nazioarteko posizionamendua hobetzen diren aldi berean.

 

 

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Jauregi sailburuak ITP Aero bisitatu du, motor aeronautiko efizienteagoen eta jasangarriagoen fabrikazioan nazioarteko liderra den euskal enpresa
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Artechek eta Bilboko Portuak bat egin dute Basque Ecodesign Centerrekin Euskadin ekonomia zirkularra bultzatzeko
Irakurri gehiago
12 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Cocoon Bioscience, proteina birkonbinatzaileen ekoizpenean aditua
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
EDE Ingenieros, hiru hamarkada energia aurreztuz eta eraginkortasun energetikoa lortuz bere DNAn
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Agaleus eta Aludium aluminioaren ke-hautsen balorizazioa ikertzen ari dira, industria kimikorako eta eraikuntzarako karbono-aztarna txikiko materiala lortzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak