Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 maiatza, 2024 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea Mexiko

Basque Trade & Investment-ek osasun-produktuetarako marko mexikar berria aurkeztuko du

Euskal enpresek maiatzaaren 16aan ezagutu ahal izango dituzte webinar batean osasun-gailuetarako Mexikoko araudi-alderdaren esparru garrantzitsuenak baita horiek herrialdean erregistratzeko eta merkaturatzeko faseak eta prozesuak ere.
Mexico Catedral

Mexikok 130 milioi biztanle inguru ditu, eta erronka handiak ditu osasun publikoaren arloan gaixotasun kroniko ez-kutsakorren intzidentzia handiarekin,  hala nola gaixotasun kardiobaskularrak, diabetea, obesitatea eta minbizia. Agertoki horrek azpimarratzen du garrantzitsua dela osasun-produktuetarako Mexikoko arau-esparrua ulertzea, batez ere euskal enpresek sektore horretan gero eta interes handiagoa dutelako.

Egoera horri aurre egiteko, SPRI Taldean sartuta dagoen euskal enpresak nazioartekotzeko elkartea den  Basque Trade & Investment-ek (BT&I) webinar bat antolatu du maiatzaren 16an, 17:00etan, osasun-produktuetarako Mexikoko araudi-esparruaren alderdi garrantzitsuenak aztertzeok. Gainera, egunean zehar, gailu horiek Amerikako herrialdean arrakastaz erregistratzeko eta merkaturatzeko behar diren faseak eta prozesuak azalduko dira.

Osasun-produktuak garatzen ari diren eta Mexikoko merkatuan merkaturatu nahi duten euskal enpresen kalitate eta erregulazio arduradunei zuzenduta dago webinarra, eta Heriberto Martínez Márquez, Mexikoko Osasun Arriskuen aurkako Babeserako Batzorde Federaleko (COFEPRIS) gailu medikoetan aditua, eta Martha Márquez, EAEk Mexikon duen Ordezkaritzako Enpresa Arloko zuzendaria izango dira bertan.

Jardunaldi horri esker, osasun-produktuen merkatu mexikarrera hedatu nahi duten euskal enpresek hobeto ulertu ahal izango dituzte erregulazio-baldintzak, eta merkatu dinamiko batean sartzeko estrategiak indartu ahal izango dituzte.

Izen-ematea zabalik dago eta esteka honen bidez egin daiteke:

 

Lotutako albisteak

18 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
82 gazte abiatuko dira urtarrilean beren atzerriko lanpostura, Eusko Jaurlaritzaren BEINT nazioartekotze-bekei esker
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Euskadik eta Alemaniako hegoaldeak adimen artifizialean eta fabrikazio aurreratuan duten harremana indartu dute
Irakurri gehiago
BasqueTrade Japón Euskadi Webinar 5 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Automozioko euskal enpresek beraien berrikuntzak aurkeztu dizkiete Japoniako 30 enpresa baino gehiagori
Irakurri gehiago
China Euskadi 4 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Txinan kokatutako berrogeita bost euskal enpresek Asiako merkatuaren joerak eta erronkak aztertu dituzte
Irakurri gehiago
3 abendua, 2024 Basque Trade & Investment
Nagore Bonilla Gabarain, Basque Trade & Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziako zuzendari nagusi berria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak