Dirulaguntzak eskatzeko epea maiatzaren 21ean hasi eta urriaren 15ean amaituko da.
2020ko lehen ediziotik, BDIH Konexioa dirulaguntzen programak enpresa gehiago erakarri ditu urtetik urtera eta deialdi honetako aurrekontua 1,4 milioi eurokoa izango da. Hala, eskaera guztiei erantzutea espero da. Euskal industriak apustu argia egiten du berrikuntzaren alde eta SPRI Taldeak enpresei laguntzen die Industria Adimendunaren bide horretan.
Prozesu hori sustatzeko, Euskadiko enpresa industrialek 20.000 euro izango dituzte beren proiektuak finantzatzeko, hainbat sektoretan adituak diren aktiboen laguntzarekin. Programa honen helburua argia da: euskal enpresen lehiakortasuna handitzea teknologiaren bidez, produktuak eta ekoizpen-prozesuak hobetu ahal izateko.
Enpresa askok diote BDIH Konexioaren dirulaguntzei esker beren produktuetan bilakaera izatea lortu dutela eta merkatu global lehiakorrean indartsu bihurtu direla. Hainbat sektoretako enpresak dira: osasunarekin lotutakoak, medikuntzako ikerketakoak, automobilgintzakoak, diseinu industrialekoak, tresnen fabrikaziokoak, fluxuen ingeniaritzakoak, piezen fabrikaziokoak… Berrikuntzan ibilbide luzea duten enpresak zein urte gutxiko esperientzia duten startupak dira.
HRE Hidraulic-en adibidea da berrikuntzarekiko konpromiso luzea duten enpresetako bat. Enpresa ingeniaritzako proiektuetan dago espezializatuta, industriako fluxuen arloan. Sektore asko hartzen ditu barne eta BDIH Konexioaren laguntzari esker, proiektu bat sustatu ahal izan du mekanizazioko tresnak hozteko hozte kriogenikoa aplikatzeko eta bere bizia luzatzeko.
Waixo enpresak 6 urte daramatza ehunetako inprimatzeen sektorean. Une honetan 50 ehun pertsonalizagarri eskaintzen dituzte gainean inprimatzeko eta BDIH Konexioari esker proiektu bati ekin diote ehun horiei hirugarren dimentsioa emateko 3D inprimagailuarekin. Ziur daude I+G ezinbestekoa dela beraien enpresa-proiektuan.
Bi adibide baino ez dira, baina euskal industriak berrikuntzaren eta lankidetzaren alde egiten duen apustua erakusten dute, horiek baitira garapen teknologiko handiko sektoreetan lehiakortasuna mantentzeko bide nagusiak.
2023ko deialdiak euskal enpresen 125 eskaera jaso zituen eta milioi bat euro ingururekin 86 proiektu finantzatu dira, 11.539 euroko batez bestekoarekin bakoitza. 2020an lehen deialdia egin zenetik, igo egin da urtero eskaeren kopurua, hortaz, aurten, deialdiak aurrekontu handiagoa izango du: 1,4 milioi euro.
Hirugarren urtez jarraian, aurreko deialdian Material aurreratuen nodoa izan zen proiektu gehien bildu zituena: 29. Makina adimendunekin eta konektatuekin lotutako proiektuak hirukoiztu egin dira ia bi urtetan, eta aurreko edizioan 21 proiektutara iritsi ziren. Datu horiek argi eta garbi erakusten dute euskal industriak apustu handia egin duela industriako prozesuen digitalizazioaren alde.
Lehen urratsa da zure enpresak BDIHk ase ditzakeen zer behar teknologiko dituen hautematea.
BDIHk 8 nodo ditu, bere teknologiaren eta gaitasunen bitartez euskal enpresak eraldatzeko:
Teknologiaren laguntzarekin jauzi garrantzitsua egin dezakezun arloa identifikatutakoan, BDIHren aktiboen bidez teknologia probatu ahal izango duzu inbertitu aurretik. Zure prozesu eta produktuak hobetzeko eskain diezazukeena ezagutu eta egiaztatu dezakezu.
BDIH Konexioaren bidez proiektuak finantzatu dituzten 300 enpresa baino gehiagoren esperientziak oso desberdinak izan dira, baina ia denek dute zerbait komunean: prozesuei ekiteko hasierako finantzaketaren bultzada izan dute eta BDIHren laguntza integrala jaso dute, bestela ez luke emaitza hori lortuko. Aholkularitza pertsonalizatua izatea eta probak egiteko eta teknologia baliozkotzeko aktiboen azpiegiturak erabiltzeko aukera izatea dira Industria Adimendunaren erronkei aurre egiteko enpresak urrats sendoak egitera bultzatzen dituzten elementuak.
Euskadiko industria-enpresa bat baldin bada zurea, eta jauzi berritzailea egin ahal izateko teknologia digital eta jasangarriak ezagutu, probatu edo garatu nahi badituzu, aprobetxa ezazu BDIH Konexioaren bidez proiektua finantzatzeko aukera eta eska ezazu dirulaguntza urriaren 15a baino lehen.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?