Atzo bere hamargarren bilera egin zuen Arabako Enpresen Foroa ekarri dugu IndeusBerriren erakusleihora, hogeitamarretik gora enpresa bertaratu ziren eta INDEUS Plataforma aurkezteko aukera izan genuen. Ekonomisten Euskal Elkargoa ere nabarmendu nahi dugu, datorren asterako antolatu duten jardunaldia ezagutzera emateko eta honekin batera Elkarrengandik ikasiz solasaldien barruan ziklo honetako azkena, Talentuari buruzkoa. Amaitzeko, beti bezala, industria berriaren hiztegitik hartutako kontzeptu berri bat: zer ote da Talde Gorri?
“Zertaz ari gara talentuari buruz ari garenean?” Elkarrengandik Ikasiz solasaldia ikusteko aukera Bai Euskarari elkartearen eskutik.Mondragon Unibertsitateko Edurne Ruiz Arregi, ULMA Packaging enpresako Ainhoa Fernandez Ortiz eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jon Gurrutxaga Mongelos bildu ditu Bai Euskarari elkarteak Talentuari buruzko solasaldi honetan, izenburuan egindako galderari erantzuna bilatzeko asmoarekin. SPRIk gidatutako solasaldian talentua hitza bera definitzea izan da solaskideen lehen betebeharra. Hortik aurrera, talentudun pertsonak hizpide hartuta, gaur egun eta etorkizunera begira gaitasunak dituzten pertsonak enpresetara, lantokietara nola erakarri aztertu dute. Dagoeneko ikusgai dago solasaldi osoa.
“Enpresetan euskararen erabileran aurrera pausuak: Urteko kontuen aurkezpena euskaraz: Elayren praktika onak” jardunaldia egingo da maiatzaren 29an Donostian.Iaz pauso esanguratsua eman zuen Elay-k merkataritza-erregistroan kontuak euskara hutsean egin eta erregistratu ostean. Lehen enpresa da hori egiten. Hainbat urte iraun duen prozesu baten emaitza izan da. Aspalditik Deloitterekin egiten dute kontu ikuskaritza eta prozesu guzti honetan hartu du parte. Ekonomisten Euskal Elkargoak Elayren praktika on hau zuengan gerturatu nahi du euskalduntze planetan ari diren enpresek edo horiek ezartzeko asmoa dutenek prozesua bera eta ekarritako onurak ezagutzeko. Jardunaldia online jarraitzeko aukera ere eskaintzen du Ekonomisten Euskal Elkargoak.
INDEUS Industriaren Euskal Plataforma aurkeztu du Sprik Arabako Enpresen X. Foroan.Arabako alor sozioekonomikoan euskararen erabilera hobetzen laguntzea du helburu Arabako Enpresen Foroak eta bertan biltzen dira lurralde historikoan kokatuta egon eta hizkuntza kudeaketarekin kezka duten enpresak. Atzo, maiatzak 23, bere hamargarren bilera egin zuen Europako Biltzar jauregian eta INDEUS, Industriaren Euskal Plataforma ardatz hartuta, euskara lehiakor izateko tresna bezala aurkeztu zuen SPRIk, ekimenak 5 urte bete dituen honetan, egindako ibilbidea, egungo erronkak eta etorkizuneko asmoak azpimarratuz. Arabako arlo sozioekonomikoko hogeitamar enpresatik gora bildu ziren ekitaldian.
“TALDE GORRI” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Sistema informatiko baten segurtasuna probatzen duen kanpo-taldea. Erasotzaile baten rola hartzen du, eta enpresa edo erakunde baten sistema jo dezaketen mundu errealeko erasoak imitatzen ditu, erasotzaileek erabiliko lituzketen teknikak erabiliz. Helburua da zibersegurtasunerako mehatxua diren sistemaren ahultasunak detektatzea eta erakundearen talde urdinari jakinaraztea.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?