Horri esker, enpresak nazioarteko merkatuan presentzia handiagoa izango du
Sakondu programaren helburua da euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea nazioartekotzearen bidez. Aldi berean, gainera, negozio-ereduan eta hazkunde-estrategian jasangarritasuna barneratzen du. Ingurumen, ekonomia eta gizarte arloko jasangarritasunarekin lotutako erreferente gisa euskal ekonomiaren eta enpresen inguruko ezagutza handiagoa lortzeko beste aurrerapauso bat da.
Nazioartekotze maila altua duten eta haien fakturazioaren % 50 esportaziotik eratorria duten mikroenpresek, ETE-ek eta startupek gaurtik, maiatzaren 28tik, eskatu ahal izango dituzte 2024ko Sakondu programako laguntzak. Hala, orain arte % 25eko fakturazioa baino txikiagoa izan duten kanpo-merkatu berrietan duten presentzia indartu ahal izango dute. Oraindik zifra horretara iristen ez bazara, seguru Zabaldu laguntza-programa ezagutzea interesatuko zaizula. Dirulaguntza eskatzeko azken eguna uztailaren 15a da.
El programa Sakondu tiene el objetivo de mejorar la competitividad de las empresas vascas a través de la internacionalización, a la vez que integra la sostenibilidad en su modelo de negocio y en su estrategia de crecimiento. Se trata de un paso más para lograr un mayor conocimiento de la economía y empresas vascas como referentes en sostenibilidad ambiental, económica y social.
Zure enpresaren esportazioak oraindik fakturazioaren %50era iristen ez badira, ziur asko Zabaldu programako laguntzak ezagutzeko interesa izango zaizu.
Nazioartekotze-prozesuetan esperientzia baduzu eta zure esportazioak fakturazioaren % 50ekoak baino gehiagokoak badira, baliteke zure enpresak kanpo-merkatu berrietan duen presentzia handitzeko garaia iritsi izana.
Aurrerapauso hori ematera eraman zaitzaketen arrazoi estrategikoak eta ekonomikoak ugari dira:
Arrazoi horiez guztiez gain, une honetan Sakondu 2024 programaren laguntzak dituzu eskuragarri; nazioartekotzea bultzatzeko finantzaketa eskaintzen dizute laguntza horiek.
Intereseko merkatuetan sartzeko adituen aholkularitzako-gastuak eta pauso hori emateko enpresaren barne-antolaketa sustatzeko eta egokitzeko jarduerek sortutako gastuak:
Urteak dira euskal enpresek nazioartekotzeak lehiakortasunean eta berrikuntzan jauzia egiteko eskaintzen dituen aukerak antzeman zituztela. SPRI Taldeak hainbat laguntza-lerroren bidez bultzatu du bide hori azken urteotan. Uneotan, jasangarritasuna da enpresen hazkunde-prozesuetan txertatu beharreko oinarrizko elementuetako bat. Sakondu 2024 programak hazkunde jasangarriaren aldeko apustu horri balioa ematen dio, euskal enpresa bereizten duen elementuetako bat izan dadin.
Prozesu horretan beste pauso bat eman nahi baduzu, aprobetxatu gastuak finantzatzeko eskuragarri duzun aukera hau. Sakondu 2024 laguntza eskatzeko epea uztailaren 15era arte egongo da zabalik!
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?