Basque Trade & Investment-ek (BasqueTrade), SPRI Taldeko euskal enpresen nazioartekotzeko agentziak, B2B topaketa batzuk antolatu ditu Bizkaiko Parke Teknologikoan, Zamudion, Poloniako Espazio Agentziak (POLSA) Euskadira egin duen goi-mailako enpresa-misioa dela eta.
Datorren ostegunean, ekainaren 20an, 9: 50etik 14:00etara egingo diren bilerek plataforma ezin hobea eskainiko diete espazio-sektoreari lotutako euskal enpresei, Europa erdialdeko herrialdeko enpresa bisitarien eta POLSAren beraren jarduera-eremuak ezagutzeko, harremanak ezartzeko eta etorkizunean lankidetza-aukerak esploratzeko.
Topaketa horietan parte hartuko duten erakunde poloniarren artean honako hauek daude: POLSA, ITTI, Sieć Badawcza Łukasiewicz – Przemysłowy Instytut Automatyki i Pomiarów PIAP, SENER Poland, N7Space, KP LABS,Baltic Orbital, Scanway, Cloudferro, Enformatic Systems Sp. z o.o., Creotech eta GMV Innovating Solutions SP. Z O.O, espazio-sektoreko espezialitateen sorta zabala osatzen dutenak, ikerketa eta garapenetik hasi eta goi teknologiako manufakturara eta soluzio berritzaileetara arte.
Jardunaldiaren bidez, nazioarteko lankidetzak espazio-sektorean duen garrantzia azpimarratuko da, eta teknologia eta enpresa garatzeko bide berriak irekiko dira, Euskadiren eta Poloniaren arteko harremanak bultzatuz.
B2B topaketetan parte hartzeko izen-emateak zabalik daude eta lotura honen bidez egin daitezke.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?