Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 ekaina, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Gaur albiste dira: BAI EUSKARARI sariak, UEU ikastaroa, Enpresa Digitala tailerra eta Babeskopia

Hilabetea estreinatzearekin batera, IndeusBerriren irudia ere aldatu dugu, hilero bezala: LEGEZ eta BIDEZ izango da gure ikurra ekainean zehar. Irudi berriarekin batera honako albiste hauek jaso ditugu: BAI EUSKARARI sariak ekainaren 20an banatuko dira Donostian, Txinparta bizia euskararentzat lelopean. UEUren aurtengo ikastaro eskaintzaren barruan ekainaren 13an egingo den hau azpimarratu nahi dugu: Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik. Ikastaro batetik tailer batera jauzi egingo dugu Enpresa Digitalak uztailaren 10erako antolatu duena aipatzeko: WhatsApp marketingari buruzkoa. Eta amaitzeko, Babeskopia da Industria berriaren hiztegitik hartu dugun berba.

WhatsApp Marketini buruzko tailerra uztailaren 10ean, Enpresa Digitalaren eskutik.Whatsapp plataforma digital bat da eta 1.350 milioi erabiltzaile konektatzen ditu norabide anitzetan eta talderen bitartez. Gainera, zenbait formatutako edukiak partekatzeko aukera ematen du: testua, argazkia, bideoa edo audioa. Erabilera soziala alde batera utzita, bitarteko egokia da zure marka edo promozioak bezeroengana hurbiltzeko. Eta ezin hobea da bezeroari arreta egiteko tresna moduan, salmenta osteko zerbitzuak eskaintzeko, bezeroak fidelizatzeko, erreserbak konfirmatzeko, promozio-kupoiak bidaltzeko…; horrek guztiak oso kostu txikia du.

“Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik” ikastaroa ekainaren 13an.Euskararen normalizazioaren ikuspegitik, eremu sozioekonomikoaren eragina eta izaera egituratzailea agerikoa da. Gure bizitzaren parte handi bat lanean ematen dugu eta beste parte handi bat inoren lanaz baliatzen. Hala ere, jakin badakigu, hizkuntzaren aldetik harreman sozioekonomikoak ez direla neutroak: merkatuaren indarrek hizkuntza batzuk bultzatzen eta indartzen dituzte, eta beste batzuk zokoratu eta ahuldu. UEUren ikastaro honek plaza eskaini nahi du eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia, diskurtso eta lan-ildo berriak elkarrekin pentsatzeko.

Bai Euskarari elkartaren irudia

Bai Euskarari Sariak, ekainaren 20an banatuko dira Donostian.Txinparta bizia euskararentzat da aurtengo sari banaketako leloa, euskara lan munduan biziarazten duten txinpartak baitira Bai Euskarari Saria jasoko dutenak. Hiru ziurtagiridun saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu Bai Euskarari sarien bidez. Lan munduan euskararen erabilera areagotzeko eragiten ari diren hiru entitateri aitorpena egitearekin batera Bai Euskarari komunitatea osatzen dugunon elkargune ere izan ohi da urteroko zita. Aurten ere, ekitaldi berezia izatea espero dugu. Ekitaldiaren ondoren mokadutxoa izango dugu, ohi bezala.

“BABESKOPIA” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Aurretik gordetako informazioaren kopia, beste euskarri batean gordetzen dena eta jatorrizkoa galdu edo hondatuz gero haren ordez erabiltzen dena. Babeskopiari esker, ezbehar batengatik galdutako informazioaren azken bertsio gordea berreskura daiteke; azken babeskopia soilik gordetzen ez bada, aurreko bertsioak ere berreskura daitezke. Babeskopia egiteko euskarri ohikoenak dira ordenagailu bateko disko gogorra eta euskarri optikoak (CDa, DVDa). Fitxategiak automatikoki aldizka gordetzeko agindua eman daiteke.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak