Bagila/Ekainari agur esateko honako albiste hauek batu ditugu gaurko IndeusBerrin: Enpresa Digitaleko lankideek uztailaren 10ean egingo duten tailerra, WhatsApp marketini buruzkoa, oraindik izena emateko aukera zabalik dago. Enpresak eta Giza Eskubideak EHUren Udako Ikastaroen eskaintzaren barruan, uztailaren 18an eta 19an egingo da. HiTZ Zentroa ere albiste dugu, bi demo jarri baititu sarean euskarazko puntako teknologia probatzeko, Sustatuk argitaratu duen berria. Amaitzeko, industria berriaren hiztegitik gaur aukeratutako kontzeptua: Teknologia disruptibo
HiTZ zentroaren bi demo sarean euskarazko puntako teknologia probatzeko.Sustatun irakurritako albiste hau ekarri dugu gurera oso interesgarria iruditu zaigulako. HiTZ Zentroak, EHUko hizkuntza teknologien ikertegi eta Latxa adimen artifizialaren sortzaileak, bi demo edo probatzeko tresna jarri ditu sarean berriki, Hugging Face sistemaren bidez. Batak euskarazko ahotsa transkribatzen du; eta besteak erabakitzen du ea testu bat euskarazko C1 maila erdiesteko balio duen. ASR tresna bi modutan erabil daiteke, zuzenean norberaren gailuko mikrofonoaren bidez zerbait grabatuz, ala WAV formatuan dagoen audio fitxategi bat igota.
Enpresak eta Giza Eskubideak: Nazioarteko Zuzenbidetik Estatuko planetara.EHUren Udako Ikastaroen eskaintzaren barruan, uztailaren 18an eta 19an egingo da Enpresak eta Giza Eskubideak izeneko hau. Nazio Batuen Printzipio Gidarien onarpenaren ondorioz, legegintza-ekimen, ekintza eta ekintza-plan ugari garatu dira, bai nazio mailan bai Europa mailan, eta negozioen eraginak neurtu eta prebenitzera zuzendutako due diligence kontzeptua pixkanaka txertatu dute. Giza Eskubideei buruzko jarduerak; Enpresa guztien jokabideetan Giza Eskubideen errespetua txertatzeko helburuarekin, beren jarduera nondik ere egiten duten.
WhatsApp Marketini buruzko tailerra uztailaren 10ean, Enpresa Digitalaren eskutik.Whatsapp plataforma digital bat da eta 1.350 milioi erabiltzaile konektatzen ditu norabide anitzetan eta talderen bitartez. Gainera, zenbait formatutako edukiak partekatzeko aukera ematen du: testua, argazkia, bideoa edo audioa. Erabilera soziala alde batera utzita, bitarteko egokia da zure marka edo promozioak bezeroengana hurbiltzeko. Eta ezin hobea da bezeroari arreta egiteko tresna moduan, salmenta osteko zerbitzuak eskaintzeko, bezeroak fidelizatzeko, erreserbak konfirmatzeko, promozio-kupoiak bidaltzeko…; horrek guztiak oso kostu txikia du.
“Teknologia disruptibo” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Finkatuta dagoen teknologia bat ordezkatzen duen teknologia berria, merkatua aldatzen duena edo merkatu berri bat sortzen duena. Teknologia ordezkatuaren zaharkitze teknologikoa ekarri ohi dute. Teknologia disruptiboek prestazio gutxi izaten dituzte hasieran, eta hain zorrotzak ez diren eta erosahalmen txikia duten kontsumitzaileei zuzentzen zaizkie. Pixkanaka, hobetuz joaten dira, eta ohiko teknologiek bazter utzitako merkatu-hobiak hartzen dituzte; batzuetan, merkatuko kuotarik handiena izatea ere lortzen dute, eta aurretik finkaturik zegoen teknologia ordeztea.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?