Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 uztaila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Albiste dira gaur Talentatu proiektua, Adimen Artifiziala, WhatsApp marketing eta Talde urdin.

Irudi berria estreinatuz, Kuku-Mikuz datorkigu Garileko lehen IndeusBerri. Hasteko datorren asteazkeneko WhatsApp marketing tailerra gogoratu nahi dugu; jarraitu Talentatu proiektuari buruzko informazioa zabalduz jarraituko dugu, amaitu berri den ikasturteko emaitzak helarazi dizkigute eta. Adimen Artifiziala ere albiste dugu, BAIC zentroak ekimen interesgarria izan duelako: uda honetarako irakurketen gomendioa. Eta amaitzeko, hiztegiko kontzeptu berri bat: Talde urdin.

AAri buruz ikasteko irakurgaiak uda honetan, BAIC zentroaren eskutik.Adimen Artifizialaren Euskadiko zentroak uda honetarako zenbait irakurketa proposatzen dizkigu. AA ez da bakarrik gorabidean dagoen teknologia bat, aurrekaririk gabeko iraultza industrial baten motorra ere bada. Gure industria indartzea, bizi-kalitatea hobetzea eta gure baliabideen iraunkortasuna bermatzea ahalbidetzen du. Ulertzea eta ezagutzea ezinbestekoa da, nola aplikatu jakiteko. AA ezagutzak badituzu edo ulertzen hasi nahi baduzu, hemen ezinbesteko irakurketa zerrenda, ezagutza mailaren arabera sailkatuta.

Datorren asteazkenean egingo da WhatsApp Marketini buruzko tailerra.Whatsapp plataforma digital bat da eta 1.350 milioi erabiltzaile konektatzen ditu norabide anitzetan eta talderen bitartez. Gainera, zenbait formatutako edukiak partekatzeko aukera ematen du: testua, argazkia, bideoa edo audioa. Erabilera soziala alde batera utzita, bitarteko egokia da zure marka edo promozioak bezeroengana hurbiltzeko. Eta ezin hobea da bezeroari arreta egiteko tresna moduan, salmenta osteko zerbitzuak eskaintzeko, bezeroak fidelizatzeko, erreserbak konfirmatzeko, promozio-kupoiak bidaltzeko…; horrek guztiak oso kostu txikia du.

TALENTATU proiektuak ia 3.400 ikasle, enpresa eta erakunde bildu ditu ikasturte osoan zehar.TALENTATU proiektua Lea-Artibaiko Kooperatiben Mahaia Elkarteak (Burdinola, Cikautxo, Eika, Fagor Arrasate, Kide, Laboral Kutxa eta Maier) jarri zuen martxan 2018-2019 ikasturtean, Leartibai Fundazioarekin elkarlanean eta Lea-Artibai eta Busturialdeako ikastetxeen laguntzarekin. Ikasleen artean STEAM (Science, Technology, Engineering, Art, Mathematics) ikasgaiak sustatu, eskualdea ezagutarazi, nortasun sentimendua landu, eskualdeko industria nolakoa den erakutsi eta etorkizunean bertako enpresak beharko dituzten langile-profilak ezagutzera ematea izan da Talentaturen helburua sortu zenetik.

“Talde urdin” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Sistema informatiko bat erasoetatik modu proaktiboan defenditzen duen taldea. Talde urdinaren egiteko nagusietako bat gotortze-lanak egitea da, hau da, sistema informatikoaren segurtasuna bermatzea, segurtasun-akatsak identifikatzea, segurtasun-neurri bakoitzaren eraginkortasuna egiaztatzea eta ezarritako segurtasun-neurriek eraginkorrak izaten jarraitzen dutela ziurtatzea. Gainera, sarearen perimetroari adi egon behar du beti, baimenik gabe sartzeko saiakerak detektatzeko.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak