Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 uztaila, 2024 Ekintzailetza Up Euskadi Start up Zutaz mintzo (gara)

Salupequesek osasun-profesionalen laguntza pertsonalizatua eskaintzen du

Arabako enpresak sare bat garatu du familiek informazioa jaso dezaten eta klinika txikiek edo osasun-autonomoek haien negozioak edo zerbitzuak posizionatu ditzaten.

Elena Jurado haur-fisioterapeutak antzeman zuenez, “merkatuan ez zegoen familientzako haurren osasunari eta prebentzioari buruzko informazio profesionalizatua aurkitzeko erreferentziazko gunerik, ezta haurren osasunean espezializatutako osasun-profesionalen direktoriorik ere”. Inkesta batzuk egin zituen profesional eta familien artean, eta bi kasuetan, zerbitzu horrekiko interesa agerian utzi zuen. Horregatik, 2023ko abuztuan, Salupeques proiektua garatzeari ekin zitzaion. 

Arabako enpresak plataforma bat eskaintzen du profesionalek etxez etxe eta online informazioa eta aholku pertsonalizatuak emateko. Horrela, laguntza osagarria ematen die osasun-zerbitzu publikoei eta osasun-aseguruei, ama haurdun geratzen denetik nerabezaroaurrera arte. 

Klinika txikientzako eta osasun-profesional autonomoentzako bilatzaileetan SEO posizionamendu-zerbitzuak eskaintzen ditugu, ikusgarritasun handiagoa eta salmenta gehiago emateko”, azaldu du Elena Jurado Salupequeseko CEOak. Hau da, bezeroen etxetik gertu, balidatutako profesional sanitarioak bilatzeko, haien profil profesionalak, lan egiten duten eremuak, tarifak eta abar kontsultatzeko plataforma bat. “Marketineko eta salmentetako zerbitzu eta tresnen plataforma baterantz ari gara eboluzionatzen”. 

Gaur egun, Espainiako lurralde osoan jarduten du, baina enpresako CEOak antzeman du “Espainiatik kanpo ezer berdina ez dagoela”; horregatik, plataforma nazioartera zabaldu nahi du. Salupeques-ek proiektuaren benetako trakzioa probatu nahi du, hau da, profesionalak haien zerbitzuengatik ordaintzeko prest daudela baieztatzeko gura du. Beraz, “bigarren merkatu batean probatuko dugu, ziurrenik Mexikokoan“. 

Gaur egungo helburua familientzako osasun-hezkuntza beharrari erantzuna ematea da. Hori dela eta, familientzako prestakuntza-plataforma bat ezartzen ari da, osasun-langileek irakatsia; izan ere, “guraso asko nahiko galduta daude gaixotasun jakin batzuei aurre egiten dietenean edo, besterik gabe, osasun-profesional baten eskutik prebentzioari buruzko informazioa jakin behar dutenean”, dio Elena Juradok. 

Datorren urtean, haurren patologietarako IAn oinarritutako autodiagnostiko-sistema bat garatuko du, “familiek haien seme-alabek izan dezaketen edozein nahasmenduren lehen aurrediagnostikoa izan dezaten”, argitu du Salupequeseko CEOak. 

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. 

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak