Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 uztaila, 2024 Euskara industrian Indeusberri

IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea

Albiste dira gaur UIK ikastaroak, Euskararen Gogoetagunea, Naukas eta Spoofing.

Garila_Uztailaren hamabigarren egunera iritsi gara, IndeusBerriren gaurko agerraldirako honako albiste hauek aukeratuta: alde batetik Euskaltzaindiak aurkeztu berri duen Euskararen Gogoetagunea: euskararen etorkizunari begira; beste alde batetik, EHUren udako ikastaroen eskaintzaren barruan, Adimen artifiziala Gizarte Berrikuntzarako? galderari erantzuten saiatuko den ikastaroa, irailean egingo dena; eta azkenik NAUKAS, zientzia dibulgazioko ekitaldirik handiena, irailean itzuliko baita Bilbora. Amaitzeko, beti bezala, hiztegiko berba berri bat: Spoofing.

Adimen Artifiziala Gizarte Berrikuntzarako? (AI4SI) ikastaroa irailaren 2 eta 3an UIKren eskutik.Gaur egun gizarteek, AA eta blockchain teknologia berrien jabetza eta gobernantzari buruz hartzen dituzten erabakiek hurrengo mendearen norabidea ezarri dezakete. Algoritmoen aurrerapen azkartuaren aroan, Adimen Artifiziala (AA) errealitate eraldatzaile gisa agertzen da (a). Erronka garrantzitsua dugu aurrean: gizarte berrikuntza, teknologiarekin integratzea, aldaketa sozial esanguratsuak eta etikoak eragiteko, humanismo teknologiko gisa ezagutzen dena, alegia. Testuinguru honetan, Udako Ikastaro honek galdera hau irekitzen du eztabaidarako: Nola gauzatu dezakegu gizarte berrikuntzaren prozesuak, teknologia eta AA ez soilik hartuz, baina baita gizarte aldaketa justu eta etikoa sustatuz ere? Laburbilduz, nola probes dezakegu gizarte zibila teknologiarekin, eta ez alderantziz?

EUSKARAREN GOGOETAGUNEA: euskararen etorkizunari begira.Euskararen Gogoetagunea proiektua 2022an aurkeztu zuen Euskararen Akademiak. Ordutik, Euskaltzaindiaren Jagon saila arduratu da egitasmoaz, eta hizkuntza komunitatearen diagnostikorik finenak eta pentsabiderik onenak arrago batera biltzea du xede, ikuspegi desberdinak elkarrizketan jartzeko moduko sinesgarritasunez. Honela, argitalpen berrian Gogoetagunearen ezaugarriak azaltzen dira, orain arte egitasmoak emandako emaitzekin batera, hain zuzen: Olatz Altunak eta Jon Aizpuruak paratutako Euskararen egoera soziolinguistikoa: ikuspegi orokorra ponentzia, eta Jon Sarasuak ondutako Euskararen etorkizun-ikuspegia (euskararen egoeraren diagnostikoaren sintesia) ponentzia.

NAUKAS irailaren 19tik 22ra itzuliko da Bilbora.Zientzia dibulgazioaren ekitaldi handiena Bilbora itzuliko da aurten. Naukas Bilbaoren hamalaugarren edizioa irailaren 19, 20, 21 eta 22an egingo da Euskalduna Jauregian eta Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn. Egun horretarako behin-behineko programa ere prest dugu. Aurreko urteetan bezala, publiko anitz bati zientzia dibulgazioa eskaintzeko asmoarekin, programa zabal prestatu dugu. Hasteko, ostegunean Naukas PROren edizio berri bat egingo da. Aurten itsasoaz hitz egingo da eta horretarako Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), AZTIko, CSICeko edota Tecnaliako adituak gonbidatu ditugu. Ostiralean eta larunbatean Naukas Bilbaon hitzaldi zientifiko laburrak entzuteko aukera egongo da eta igandean, berriz, Naukas Kidsen txanda izango da Bizkaia Aretoa-UPV/EHUn.

“Spoofing” Industria Berriaren Spri Hiztegian.Interneteko datu-multzo baten benetako jatorria aldatzeko teknika, zeinaren bidez posible baita baliabide batera sartzea horretarako baimenik izan gabe. Normalean, ikerketa-prozesu baten bidez egiten da, edo malware bat erabiliz. Horrelako erasoek arriskuan jartzen dute erabiltzaileen pribatutasuna, baita haien datuen osotasuna ere. Identitatea faltsutzeko, hainbat bide erabil daitezke: posta elektronikoa, webgunea, IP helbidea, domeinu-izenen zerbitzaria (DNS), helbideak ebazteko protokoloa (ARP) eta kokapen-sistema globala (GPS), besteak beste.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Euskara industrian
Urteko azken batzarra egin du INDEUSek gaur Gasteizen KIMUA GROUP, EUSKALIT, LABORAL KUTXA eta LANGUNEri ongietorria emanaz
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Euskara industrian
‘Hizkuntzen irabazia’ kongresuak hizkuntza gutxituek ekonomiari egiten dioten ekarpenari buruz hitz egingo du
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Euskara industrian
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak