Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 uztaila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna

Industria deskarbonizatzeko foroaren hirugarren topaketa, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenaren barruan

Aurreko edizioetako harrera onarekin jarraituz, industriaren deskarbonizaziorako soluzio teknologikoen eskaintzaren eta eskariaren arteko topagune gisa antolatutako topaketak 95 erakundetako 150 pertsona baino gehiago bildu ditu

SPRIk eta DCARTECH Aliantzako klusterrek, Alcimak, AFVk, Energiaren Klusterrak, Paperaren Klusterrak eta Siderexek industriaren deskarbonizaziorako Foroaren hirugarren topaketa antolatu dute, oraingo honetan industriak egiten duen energia-kontsumoaren elektrifikazioan oinarrituta.

Aurreko edizioetako harrera onarekin jarraituz, industriaren deskarbonizaziorako soluzio teknologikoen eskaintzaren eta eskariaren arteko topagune gisa antolatutako topaketak 95 erakundetako 150 pertsona baino gehiago bildu ditu, alde batetik, energia-eskatzaileak, siderurgia, pasta eta papera, zementua, fintzea, galdaketa, eta bestetik, energia-trantsiziorako irtenbideen eskaintzaile gisa.

SPRIko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik egindako topaketari ongietorria eman ondoren, SPRIko Teknologia, Berrikuntza eta Iraunkortasuneko zuzendari Cristina Oionek Net-Zero Basque Industrial Super Clusterren aurrerapenak eta gaurkotasuna jakinarazi ditu. Ekimen hori Sprik koordinatzen du, Euskadin industria-jardueraren deskarbonizazio-estrategia hedatzeko. Zehazki, Cristina Oionek Eusko Jaurlaritzak deskarbonizazio-arloan dituen laguntza-programen egoeraren errepasoa egin du, bai inbertsioari dagokionez, bai I+G+b-ri dagokionez, eta ekimenaren hurrengo urratsak azaldu ditu. Gainera, erabilgarri dauden laguntza-mekanismoen berrikuspena osatzeko, Foroak Industria eta Turismo Ministerioaren aurkezpen bat ere izan du. Aurkezpen horretan, PERTEren 1. lerroaren lehen deialdiaren balantzea egin dute eta instalazio berrietara edo ekoizpen-lerro berri oso eraginkor eta deskarbonizatuetara bideratutako PERTEren 4. lerroaren gakoak aurkeztu dituzte.

Oraingo honetan, aurkezpen teknikoen fokua elektrifikazioan jarri da. Horrela, Iberdrolak, Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimeneko bazkideak, industrian energia-kontsumoaren elektrifikazioan aurrera egiteko jarraitzen ari diren estrategiaren eta ikuspegiaren berri eman du. Gainera, Iberdrolak euskal industriaren deskarbonizaziorako sare elektrikoan egin beharreko inbertsioei buruz ere hitz egin du, eta gai hori oso gertutik jarraitzen ari dira bai enpresak, bai Eusko Jaurlaritza.

Ondoren, topaketak denbora tarte bat eskaini die soluzioak eskaintzen dituzten enpresen aurkezpenei. Bertan, SEDICAL, GIROA-VEOLIA eta EDISON NEXT enpresek elektrifikazio-soluzioak aurkeztu dituzte. Elektrifikazio-teknologietan lankidetzan diharduten I+G arloko bi proiektu ere aurkeztu dira, TAMOINek eta TECNALIAk gidatuta, beste enpresa batzuek trantsizio energetiko-klimatiko honetan aurrera egiteko egiten dituzten ahaleginak bidera ditzaten.

Azkenik, eta aurreko topaketekin alderatuta, Foroak parte-hartzaileei B2B aldebiko bilerak egiteko aukera eman die.

Beste behin ere, industriaren deskarbonizazio-foroak izan duen harrera onak agerian utzi du industria-enpresek deskarbonizazioak planteatzen dizkigun erronkei aurre egiteko duten interesa eta ahalegina, jakitun izanik deskarbonizazioak aukerak ere eskaintzen dituela, eta horiek aprobetxatu behar ditugula sektore, erakunde eta administrazioek etorkizuneko industrian lehiakorrak izaten jarraitzeko.

Alde horretatik, Net-Zero Basque Industrial Super Clúster klusterraren helburua da Euskadiko industrian isuri garbietarako trantsizioa bizkortzea, industria arloan kontsumo eta eraginkortasun energetikoaren deskarbonizazioa bultzatuz eta, aldi berean, garapen teknologikoan eta berrikuntzan oinarritutako merkatu-aukerak sortuz.

Ekimena Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak bultzatu du SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) bidez eta Euskadiko bi energia-enpresa nagusiek hartu dute bertan parte: Iberdrolak eta Petronor Repsolek. Gainera, negutegi-efektuko gasen isuri handienak dituzten Euskadiko industriak biltzen dituzten kluster industrialen (Aclima, Siderex, AFV, paperaren klusterra) eta deskarbonizaziorako konponbideak eskain ditzaketen balio-katea ordezkatzen duen Energia Klusterraren babesa jaso du.

Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenarekin lotutako aurrerapen nagusiak dokumentu honetan daude ikusgai

Lotutako albisteak

Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Vascolacek bigarren bizitza ematen dio gatzurari
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Jauregik i-DE enpresaren egoitza nagusia bisitatu du, bertako profesionalei GOIDI Valentziatik igaro ondoren hornidura berrezartzeko emandako laguntza eskertzeko
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Energia Klusterrak aurreikusten du Euskadin 6.000 enplegu baino gehiago sortuko direla 2040an sektore eoliko flotatzailean
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Jauregi sailburuak ITP Aero bisitatu du, motor aeronautiko efizienteagoen eta jasangarriagoen fabrikazioan nazioarteko liderra den euskal enpresa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak