Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 iraila, 2024 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Teknologia txirrindularien zerbitzura jartzen du Zuma Innovationek

Enpresak bizikletentzako soluzio berritzaileak eskaintzen ditu, robotikan eta ingeniaritza mekanikoan duen esperientzia zabala konbinatuz
ZUMA Innovation

Zuma Innovation bizikletentzako soluzio mekatroniko berriak garatzera bideratutako enpresa teknologikoa da. Robotikan eta ingeniaritza mekanikoan duen esperientzia zabalari esker, bere taldeak bizikletentzako osagai berritzaileak garatzen ditu, txirrindularitza-esperientzia ahalik eta gehien hobetzeko. Konpainiak balio diferentzial bat eskaintzen du, punta-puntako teknologiak, material aurreratuak eta osagai arinagoak eta sendoagoak erabiliz.

Karbono-zuntzez egindako elementuetatik hasita eta doitasunezko transmisioen garapeneraino, gure produktuak errendimenduan eta fidagarritasunean emaitz hoberenak emateko diseinatuta daude”, nabamentzen dute bere arduradunek.

Bere jarduera-ildo nagusia doitasunezko transmisioak garatzea da. “Beste eremu batzuetako teknologiak aplikatuz eta modelaketa eta ordenagailu bidezko simulazio aurreratuak erabiliz, pinoi, kate eta beste osagai batzuen diseinua optimiza dezakegu ahalik eta eraginkortasun eta etekin handiena lortzeko“, goraipatzen dute. Lortutako emaitza ez da soilik “transmisio fidagarriagoetan” islatzen, baita “leunagoetan eta eraginkorragoetan ere”, gaineratzen dutenez.

Bere zerbitzuei dagokienez, enpresak e-Biketarako soluzio espezifikoak ditu, bizikleta elektrikoaren erabilera hobetzen dutenak, aldaketa automatikoko sistema baten bidez. Berrikuntza horrekin batera, transmisio elektronikoa bizikleta elektrikoaren motorrarekin integratzen da, eta txirrindularien hanken eta errepidearen arteko lotura zuzena eskaintzen du. Era berean, bizikleta elektrikoa eta txirrindularia monitorizatzen dituzten sentsore batzuk eskaintzen ditu enpresak, martxa automatikoki aldatzeko aukera emanez. “Txirrindulariak bere entrenamendua hobeto aprobetxa dezake eta ibilbide kontrolatuago bat ere eran dezake”, azaltzen dute.

Enpresak eskaintzen duen beste erakargarrietako bat mendian, bidezidorretan eta asfaltatu gabeko bideetan pedalei eragiteko eskaintzen dituen irtenbideak daude. Horretarako, beste berrikuntzen artean, pedalei leun eragiteko pentsatutako martxen aldaketa automatikoak eta baita funtzio anitzeko aginte berriak diseinatu dituzte. “Malda aldapatsuetan zein lur lauetan, gure sistemak optimizatuta daude erosotasun eta errendimendu handiko azken aukera eskaintzeko, adierazten dutenez“.

Gailu eskaintza horri errepideko ibilbidera egokitutako teknologia gehitzen diote. “Gure errepide-soluzioa txirrindulari zorrotzenentzat diseinatuta dago; igoera aldapatsu bati aurre egin, bihurgune itxiak marraztu edo helmugarantz esprintatzen ari badira ere, gure martxa-aldaketak puntu gehigarri hori emango die”, azpimarratzen dute.

ZUMA Innovation

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak