Filtra tu búsqueda

Kluster Politika

Sektoreko enpresen arteko lankidetza teknikoa eta komertziala sustatuz

Kluster bateko kide izateak esan nahi du aukera dugula beste enpresa batzuekin koordinatzeko, sektorerako esanguratsua den informazioa eskuratzeko, ezagutza eta aukerak partekatzeko, beste kolaboratzaile batzuekin lan egiteko geure kabuz nekez gauzatuko genituzkeen proiektuetan, eta Estatu mailako zein nazioarteko ikusgarritasuna lortzeko. Esan nahi du aukera dugula berrikuntza teknologikoa eta enpresa arloko berrikuntza garatzeko, eta gure enpresak nazioartekotzeko.

Euskadin, kluster-sare handi bat sortu dugu, enpresen lehiakortasuna handitzeko euren arteko lankidetzaren bitartez eta erakundeen eta unibertsitateen laguntza baliatuz, eta horrela lortu dugu euskal industria-sarea sendotzea.

Kluster Politikako Administrazio Eraginkorrenaren Saria, Estatuko Kluster elkarteak ematen duena eta mundu osoan ezaguna dena.

Izan zaitez denon gaitasunak batzen dituen antolakunde bateko kide

Zer eskaintzen dizu

Berrikuntza Teknologikoa

01_

Klusterreko enpresen produktuen eduki teknologiko eta berritzailea handitu.

02_

Teknologia konbergenteak aplikatu kluster arteko lankidetzako ekimen eta proiektuak garatzeko.

03_

ZTBESren eta klusterreko enpresen arteko lankidetza erraztu teknologia garatzeko eta  transferitzeko proiektu bateratuetan.

04_

Ingurumen eta energia arloko sostengarritasuna handitu, klusterraren balio-kateko eraginkortasuna emendatuz eta baliabideak aurreztuz.

05_

Manufaktura aurreratuko prozesuak eraldaketa produktiboko kate-begietan txertatu.

06_

Teknologia bideratzaile berriak ekoizpen prozesuan eta produktu bukatuetan  txertatu: EIKTak, BIO, NANO, Energia sostengarria eta ekonomia berdea.

Nazioartekotzea

01_

Enpresei sarbidea emanez merkatu eta nitxo global berrietara eta enpresak balio-kate globaletan txertatuz.

02_

Lankidetzako ekimen eta proiektuak  garatu kluster arteko aukera-esparruetan, hala nola offshore, hiri adimentsuak, e.a., sarbidea izateko nitxo eta merkatu global berrietara.

03_

Laguntza eman kanpoko jarduera eta enpresak, bai eta kluster bakoitzaren balio-kateak osatzen lagunduko duten industria proiektu estrategikoak erakartzeko.

Berrikuntza Empresariala

01_

Jarduera-kate osoak sortzen lagundu, hasi I+G-tik eta merkaturaino.

02_

Barne ekintzailetzako ekimenak bultzatu klusterreko enpresetan.

03_

Enpresen dimentsionamendua eta konbergentzia.

04_

Erraztasunak eman pertsonek enpresan parte har dezaten.

05_

Negozio-eredu berriak garatu eta sarbidea eman kluster arteko aukera-esparru berrietara, elkarrekin konbinatuz lehendik dauden gaitasunak eta  teknologia konbergenteak.

06_

Finantzaketako tresna espezializatu berriak garatu.

07_

Kluster-ekintzak espezializazio adimentsuko estrategiarekin lerrokatu.

08_

Manufaktura Aurreratuari lotutako ekintzak berrikuntza ez-teknologikoaren arloan, enpresetarako TEIC tresnak inplementatzea barne.

¿Bazenekien Euskadiko kluster politika mundu mailako erreferentea dela, eta aztergai dutela Harvarden bere emaitza onengatik?

Euskadiko kluster sistemak -duela hogei urte baino gehiago abiarazi zenak- bere baitan kontzentratzen ditu sektore ekonomiko eta estrategiko zehatz batekiko interesa partekatzen duten enpresa txiki eta ertainak, erakundeak eta unibertsitateak. Kluster desberdinetan biltzen diren bazkideek lankidetzan lan egiten dute, Euskadin sinetsirik baikaude, isolatuki lan eginaz, ez dela posible lehiatzea eta globalizazioari, berrikuntzari edo jasangarritasunari aurre egitea.

Ereduaren bilakaeratik 22 enpresa-talde sortu dira, Euskadiko kluster eta aurreklusterren sarea osatzen dutenak.

Lankidetza-ekintzek iturburua dute Klusterraren Plan Estrategikoaren logikatik eratortzen den matrizean eta Eusko Jaurlaritzaren lehiakortasun eta ekonomia estrategian zehaztutako Ekintza Estrategikoko Guneetan: Industrializazio Plana, Nazioartekotzea, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza, Espezializazio Adimenduneko RIS3 Estrategia, e.a.

Deskargatu Plana

16 Kluster eta Klusterren Dinamizaziorako Erakunde (KDE)

SPRI Taldeak 10 pertsonako lantalde baten bidez koordinatzen du Euskadiko Klusterren Dinamizaziorako Erakundeei laguntzeko programa, eta komunikazio irekia mantentzen du eurekin beren ekintza-planen jarraipena egiteko.

Sortu zirenetik, Klusterren Dinamizazio Erakundeak hobekuntza-prozesu batean murgilduta egon dira, baina orain beren kudeaketa beste esparru batera dago bideratuta: beren ekintza-esparru estrategikoen gaineko ekintza-planak inplementatzeko lankidetza-piramidea pixkanaka garatzera.

Beren helburua da beren kideen arteko lankidetza sustatzea kluster bakoitzaren erronka estrategikoei aurre egiterakoan, ETEak indartzera bideratutako estrategia argi baten barruan.

Euskal ekonomiaren adimen estrategiko eta lehiakorraren arloko eragile aktibo, inplikatu eta trakziogileak dira.

Kluster/ Erreferentziazko Klusterren erakunde dinamizatzaileak:

Aeronautika eta Espazioa
HEGAN - Basque Aerospace Cluster


www.hegan.aero

Eraikuntza
ERAIKUNE


www.eraikune.com

Habitata, Zura, Bulegoa eta Contract
Habic


www.habic.eus

Produktu eta instalazio siderurgikoak
SIDEREX


www.siderex.es

Elikadura
Euskadiko elikadura Klusterra


www.clusteralimentacion.com

Energia
Energia Klusterra (+ Fluidex)


www.clusterenergia.com

Itsas industria
FMV - Euskal Herriko Itsas Foroa


www.foromaritimovasco.com

Fabrikazio-teknologia aurreratuak
AFM (+ Invema + Eskuin)


www.afm.es

Automozioa
ACICAE


www.acicae.es

Railway Equipment
MAFEX


www.mafex.es

Ingurumena
Aclima


www.aclima.eus

EIKTak eta ezagutza
GAIA (+ AVIC + Cybasque +BasqueGame+ Eiken


www.gaia.es

Bio-osasuna
BHC - Basque Health Cluster


www.basquehealthcluster.org

Galdaketa eta forjaketa
AFV(+ Fundigex + Sife)


www.feaf.es

Papera
Euskadiko Paper Klusterra


clusterpapel.com

Garraioak, Mugikortasuna eta Logistika
MLC + UNIPORT


www.bclm-federacion.com

Ezagutu azken albisteak euskal enpresaren blogean

Klusterrei Buruzko Aktualitatea

Zoaz blogera