Filtra tu búsqueda

Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 25 iraila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna

Landfeed proiektuak ongarri jasangarriak garatzea du helburu nekazaritzako elikagaien hondakinak erabiliz

Neiker buru duen Europako ekimenak landa eremuetan enplegua sortzea eta nekazaritzaren ingurumen inpaktua murriztea du xede bezala.

Gaur egun, ongarri mineralak dira ohikoenak Europako nekazaritzan. Elementu horiek, nagusiki, nitrogenoz, fosforoz eta potasioz osatuta daude, eta horiek ekoizteak eragin handia du ingurumenean, karbono-aztarna handia sortzen baitute. Alternatiba jasangarriagoak bilatzeko hainbat ekimen daude, eta horietako baten buru Neiker zentro teknologikoa da. 

Landfeed proiektua Europako partzuergo bat da, 7 estatutako 21 bazkidek osatua, eta nekazaritzako elikagaien hondakinak erabilita ongarri jasangarriak ekoiztea du helburu. Zentro teknologikoaz gain, Azti, Kollvik Recycling edo Zabala Innovation bezalako euskal erakunde eta enpresek parte hartzen dute. Proiektuak 6,6 milioi euroko aurrekontua du eta 4 urteko iraupena izango du. 

Denbora horretan, erakunde kolaboratzaileek nekazaritzako elikagaien hondakinak bio-ongarri bihurtuko dituzte, eta, iraunkorragoak izateaz gain, lurzoruaren egitura hobetzea eta higadura murriztea ahalbidetuko dute. “Gure helburua da ongarriak sortzea, jasangarriagoak izango direnak eta, gainera, lurzoruaren osasuna eta biodibertsitatea hobetzeko aukera emango dutenak, ingurumen-inpaktua murriztuz ”, azaldu du Miriam Pintok, Neikerreko hondakinen errebalorizazioko ikertzaile eta proiektuaren koordinatzaileak 

Zehazki, zentro teknologikoak algetan oinarritutako estaldura biodegradagarriak garatuko ditu ongarri horietarako, mantenugaien isurketa hobetzeko eta berotegi-gasen emisioak murrizteko. “Estaldura horiei esker, elikagaiak modu kontrolatuagoan aska daitezke, landareak modu eraginkorragoan haz daitezen ahalbidetuz”, adierazi du proiektuaren arduradunak. 

Gainera, ekimen honen helburua da landa-eremuak bio-ekonomiaren bidez bultzatzea. Proiektuak 150 lanpostu sortuko ditu Estatuko Teruel eta Jaén eskualdeetan, baita Frantziako eta Italiako beste eremu batzuetan ere. Karbono-aztarna ere gutxituko da, ongarri konbentzionalen ekoizpenera bideratzen den ur- eta energia-kontsumoa murriztuz. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

Lotutako albisteak

26 iraila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
EIT Manufacturing eta Global Factor-ek bat egin dute industrian jasangarritasuna bultzatzeko
Irakurri gehiago
25 iraila, 2024 Ekintzailetza
CIMICO enpresa gipuzkoarrak Retina saria jaso du hondakin-uren tratamendu biologikorako AMAS teknologia berritzaileagatik
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
NX Technologies: garraio jasangarria bultzatzea teknologia berritzaile eta irisgarria erabiliz
Irakurri gehiago
19 iraila, 2024 Ekintzailetza
Innitius enpresak Adimen Artifizialaren bidez emakume haurdunen eta jaioberrien osasuna eta bizi-kalitatea hobetzea lortu du
Irakurri gehiago
6 iraila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
RESINSURF proiektuak kromo hexabalentea ordezkatzeko alternatiba jasangarriak garatzen ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak