Filtra tu búsqueda

Ikerketa, garapena eta berrikuntza

I+G+B-a, trantsizioa azkartzeko industria jasangarri, digital eta sozialago baterantz

Lanean ari gara euskal enpresei euren I+G+B-ren kalitatea hobetzen laguntzeko, eta enpresa gehiagok txerta dezaten I+G+B-a euren estrategietan, ikerketa, garapen eta berrikuntzako euskal sistemaren sustapena bultzatuz balio global, digital eta jasangarriko sareetan.

2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Plana da gure tresna garrantzitsuena euskal enpresaren erronka handiei aurre egiteko.

Planaren funtsezko helburua da euskal gizarteko bizi-maila eta enplegu kalitatea hobetzea, berrikuntza-politika bat bultzatuz, zeinaren bidez Euskadi Europako eskualde aurreratuenen artean kokatuko baita 2030erako.

Planak trantsizio hirukoitz bat —teknologiko-digitala, energetiko-klimatikoa eta soziosanitarioa— jasotzen du megajoera globalek Euskadin duten inpaktuaren ondorioz.

Eta ikerketa eta berrikuntzako politika bat proposatzen du, oinarritzat harturik RIS3Euskadi espezializazio adimenduna eta elementu hauen arteko elkarreragina: enpresa arloko gaitasunak, gaitasun zientifiko-teknologikoak eta merkatuko aukerak.

Estrategia

3 lehentasun estrategikotan, 4 aukera-eremutan eta transbersalak diren ekimen bultzatzaileen garapenean lan egiten dugu

Zientzia, teknologia eta berrikuntza gure tresnak dira aurrean ditugun erronka nagusiak konpontzeko eta Euskadin garapen ekonomiko eta sozial orekatua eta iraunkorra bermatzeko.

3 lehentasun estrategiko

Industria adimenduna

Aukera ematen du enpresen lehiakortasun-posizionamendua hobetzeko nazioarteko sektore industrialaren barruan, aurre egiteko horrela eraldaketa digitalarekin eta baliabide material zein energetikoen erabilpen eraginkorrarekin lotutako erronkei.

Gehiago ikusi

Energia garbiagoak

Estrategia honek energia sektoreko enpresen lehiakortasuna bultzatzen du merkatu globaletan, berrikuntza teknologikoaren bitartez.

Gehiago ikusi

Osasuna eta trantsizio soziosanitarioa

Euskal enpresek osasun arloko erronkei erantzungo dieten aurrerapen eta konponbide berriak garatu eta esportatu ditzaten. Funtsean, helburua da osasun arloko I+G+B-k ezagutza sor dezala, eta bere emaitzak baliagarri izan daitezela herritarrei osasun arreta hobea emateko.

Gehiago ikusi

4 aukera-eremu

Elikadura osasuntsua

Ekoberrikuntza

Hiri jasangarriak

Euskadi Creativa

Eta trakzio-ekimen transbertsalen garapena:

Arlo estrategiko jakin batzuetan elkarlana indartzeko tresna.

Jar zaitez gurekin harremanetan

I+G+B-rako tresnak, aktiboak, laguntzak, lantaldeak eta aliantzak bultzatzen ditugu.

Erronkak

Hainbat erronka onartzen ditugu I+G+B-ren kalitatea hobetzeko eta balio-sareetan txertatzeko

Euskadiko sarea zabaltzeko eta I+G+B-ren kalitatea hobetzeko:

01_

I+G+B-a bultzatzera bideratutako instrumentuak lerrokatzea RIS3 arloen garapenarekin eta trantsizio digital eta jasangarriarekin, lotune gisa baliatu ahal izateko zientzia, teknologia eta berrikuntza behar duten politiken (energia, ingurumena, osasuna, hezkuntza…) garapenean.

02_

I+G+B-a bultzatzeko egungo tresnak garatu eta indartzea.

Laguntza programen kudeaketa garatu eta indartzea.

Euskadiko zein nazioarteko trakzio-enpresen potentziala aprobetxatzea. I+G+B-a bultzatzearen inpaktua neurtzea.

03_

I+G+B-ra bideratutako laguntza mekanismo berriekin osatzea.

Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko ekipamenduen eguneratze- eta berritze-prozesua bultzatzea, kapitaleko dirulaguntzak eskainiz azpiegitura eta ekipamendu zientifiko-teknologikoentzat.

Berrikuntzaren Erosketa Publikoko prozesuak bultzatzea administrazioan, euskal enpresek modu berriak eskura ditzaten I+G+B-a sustatzeko.

I+G+B-ko euskal sistema txertatzeko balio global, digital eta jasangarriko sareetan:

01_

Nazioarteko ekimenetan dugun posizionamendua aprobetxatzea eta I+G+B-a Nazioartekotzeko Euskal Estrategia ezartzea.

02_

Enpresetan, batik bat ETEetan, konponbide teknologiko aurreratu, digital eta jasangarriak txertatzeko prozesua azkartzea.

03_

Enpresak -batik bat ETEak- mobilizatzea, digitalizazioa eta ingurumen-jasangarritasuna txertatuko dituzten berrikuntza-dinamikak garatu ditzaten.

04_

Datuak partekatzea helburu duten eta nazioarteko estandarrekin lerrokatuta dauden planteamendu kolaboratiboak bultzatzea enpresen artean, oinarrizko posizionamendu bat lortzeko AAren arloan.

Euskadiko ekosistema zientifiko-teknologikoa

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea indartzen saiatzen gara funtsezkoa baita ongizatea eta aberastasun ekonomiko soziala sortzeko

1997an sortutako ZTBESek berebiziko garrantzia izan du enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta ongizatea eta aberastasun ekonomiko eta soziala sortzeko.

Eusko Jaurlaritzaren etengabeko babesak indartu egin du sarean, modu osagarri eta koordinatuan, merkatuko ikuspegitik eta bezeroarekiko hurbiltasunetik lan egitera bideratutako azpiegitura zientifiko eta teknologiko hau. Eta horri esker, Euskadi Europar Batasuneko berrikuntza handiko eskualdeen multzoan sartu da.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea hainbat eragile-motek osatzen dute:

Agente bereziak dira Eusko Jaurlaritzaren ekimenez sortutako agenteak, zeintzuen zeregina baita Jaurlaritzari laguntzea zientzia, teknologia eta berrikuntzaren inguruko politika berriak diseinatu, inplementatu eta bultzatzen, bai eta talentua erakartzen edo berrikuntza ez-teknologikoa sustatzen.

Unibertsitateetako ikerketa-egiturak dira Euskal Unibertsitate Sistemako (EUS) unibertsitateetara atxikitako zentroak, sailak, atalak eta ikerketa-taldeak, bai eta unibertsitateen mendeko beste egitura batzuk, zeintzuen helburu nagusia baita ezagutza zientifikoa sortzea, nahiz eta jarduerak ere garatzen dituzten I+G+B-ren balio-kate osoan.

Oinarrizko eta Bikaintasuneko Ikerketa Zentroek Euskadirentzat interesgarriak diren arlo zientifikoetan garatzen dituzte euren jarduerak.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Hedapenerako Agenteen oinarrizko zeregina da ezagutza gizartera zabaltzea, eta ezagutza hori Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemako agenteen artean transferitzea.

Osasungintzako Ikerketa Zentroak (OIZ) ikerketa eta berrikuntza arloko erakundeak dira, osasungintzako antolakunde batean edo batzuetan dute euren nukleoa, eta beren zeregin garrantzitsuena da ikerketa traslazionala garatzea.

Osasungintzako I+G-ko antolakundeek fokua jartzen dute osasun arloko ikerketan (biomedikuntza, epidemiologia, osasun publikoa edo/eta osasun zerbitzuak), berrikuntzan, sustapenean eta kudeaketan.

Teknologi zentroak ikerketako erakundeak dira, eta beren zeregin nagusia da teknologia sortu, garatu eta EAEko enpresa-sareari helaraztea. Honela sailkatzen dira teknologi zentroak:

  1. Foku Anitzeko Teknologi Zentroak.
    Foku Anitzeko Teknologi Zentroek hainbat tekonologia erabiltzen dituzte eta hainbat ekonomia- edo enpresa-sektoretan garatzen dituzte beren I+G-ko jarduerak.
  2. Teknologi Zentro Sektorialak.
    Teknologi Zentro Sektorialek ekonomia- edo enpresa-sektore jakin batean garatzen dituzte beren I+G-ko jarduerak.

Ikerketa Kooperatiboko Zentroek (IKZ) bikaintasuneko ikerketa kolaboratiboak garatzen dituzte EAErentzat estrategikoa den arlo zientifiko-teknologiko batean.

Enpresetako I+G unitateak ikerketa-erakunde batzuk dira, batik bat garapen esperimentalean zentratzen direnak, eta enpresa titularren I+G-ko beharrak asetzera bideratuta daudenak.

Eskaintza eta eskaera arteko bitartekaritza-agenteen zeregina da enpresen (batez ere ETEen) eskaintza eta eskaera teknologikoaren arteko bitartekaritza-lanak egitea I+G-ren balio kate osoan zehar.

Akredita zaitez Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sareko agente gisa

Eta sar zaitez Europan erreferentziazkoa den sare batean

Ezagutu itzazu sareko kide diren agenteak

Proiektu komunak izan ditzakezue

Euskadiko ekosistema teknologikoa bultzatzeko aliantza handian parte hartzen dugu

Basque Research
& Technology Alliance

BRTA sortu da Euskadiko industriaren erronkei aurre egiteko eta teknologia arloko ikerketan eta garapenean nazioarteko lider diren korporazio handiekin lehiatzeko. Aliantza handi hori euskal ikerketaren aitzindaria izango da Europan eta mundu mailan, eta SPRI Taldea aliantza horretako kide aktiboa da.

Basque Research and Technology Alliance lankidetza-hitzarmen baten bidez sortu da, eta hitzarmen horretara biltzen dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko 16 teknologia-zentro, ikerketa kooperatiboko zentroak, Eusko Jaurlaritza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak eta SPRI Taldea.

ikertzaile
M €
-ko inbertsioa urtean
argitalpen zientifiko urtean
patente urtean
Nazioarteko posizionamendua

Europako zein nazioarteko lehiakortasun-gune garrantzitsu izateko aukera ematen diguten lan-sareak lideratzen ditugu

Internacionalización de la I+D+i vasca, para anticiparnos y generar oportunidades

I+G+B-a Nazioartekotzeko 2021-2030 estrategia berriak oinarritzat ditu lortutako emaitza bikainak: aurkeztutako proposamenen bikaintasuna, Europako batez bestekoaren gainetik dauden arrakasta-tasak, gure enpresen parte-hartze handiagoa edo lortutako finantzaketa-bolumena.

Europan ondoen estimatutako eskualdeetako bat eta bazkide aktiboa gara:

SPRI taldeak zuzentzen du Enterprise Europe Network Sarearen euskal partzuergoa. Europako Batzordeak sustatutako sare horrek aholkularitza eta Europar Batasuneko negozio-aukerei buruzko informazioa ematen die ETEei transferentzia teknologikoko prozesuetan, eta sarbidea errazten die I+G+B-a finantzatzeko Europako programetara.

Europako “Digital Innovation Hubs” sareko kide gara. DIH-en helburua da negozioak, produkzio-prozesuak, produktuak eta zerbitzuak hobetzea teknologia digitalaren bidez. +

Europako Berrikuntza eta Teknologia Institutuaren (EIT) barruko Berrikuntza Komunitateko kide gara. Institutu horrek harremanetan jartzen ditu Europa osoko liderrak balio bereizgarri bat sortu dezaten euren produktu, zerbitzu eta prozesuetan eta, bide horretatik, Europak berrikuntza industrialaren buru izaten jarraitu dezan.

Konprometituta gaude S4-rekin, hots, eskualdeen eraldaketa ekonomikorako agendarekin, helburutzat izanik Europako erreferentziazko eskualde izatea ekonomia jasangarrian eta digitalean, eta baita ere eskualde konprometitua lurraldearekin eta pertsonekin.

Euskadik Adimen Artifizialaren eta Fabrikazio aurreratuaren arloetako proiektu pilotuetan parte hartzen du, energia arloko aplikazioak ezartzeko ingurune zailetan.

Vanguard Initiative ekimenak Europako 39 eskualde industrial biltzen ditu, zeintzuen asmoa baita berrikuntza industriala sustatzea eta Europa mailako balio-kateak eraikitzea, oinarritzat hartuz euren espezializazio adimenduneko estrategien arteko sinergiak eta eskualde arteko lankidetza.

Euskadik Adimen Artifizialaren eta Fabrikazio aurreratuaren arloetako proiektu pilotuetan parte hartzen du, energia arloko aplikazioak ezartzeko ingurune zailetan.

Vanguard Initiative ekimenak Europako 39 eskualde industrial biltzen ditu, zeintzuen asmoa baita berrikuntza industriala sustatzea eta Europa mailako balio-kateak eraikitzea, oinarritzat hartuz euren espezializazio adimenduneko estrategien arteko sinergiak eta eskualde arteko lankidetza.

SPRIk “Women in Manufacturing” aditu-taldea gidatzen du, World Manufacturing Foundation (WMF) plataforma irekiak sustatua; WMFk helburutzat dauka kultura industriala hobetu eta zabaltzea mundu osoan, berdintasun ekonomikoa eta garapen jasangarria bermatzeko tresna bezala. Testuinguru horretan, Euskadik neurriak bultzatzen ditu emakumearen sarbidea, iraupena, sustapena eta lidergoa errazteko industrian.

I+G+B-ri buruzko argitalpenak

Informazioa zabaltzen dugu ikerketa, teknologia eta berrikuntzako argitalpenekin

25 urtarrila, 2023 I+G

Davosen aurkeztu da Net-Zero Basque Industrial SuperCluster

Munduko Ekonomi Foroaren (WEF) urteroko bilera ostatatzen duen Davos hirian aurkeztu da Net-Zero Basque Industrial SuperCluster (NZBIS) ekimena. Net-Zero Basque Industrial SuperCluster WEF-en Transitioning Industrial Clusters Towards Net Zero (“Kluster industrialen Zero Isuri Garbiranzko trantsizioa”) proiektuaren parte diren 11 egitasmoetako bat da. Proiektu honen bidez, WEF, EPRI eta Accenture-k azkartu egin nahi dute munduko kluster industrialek Zero Isuri Garbirantz egin beharreko...Irakurri gehiago

Zer eskaintzen dugu?

Laguntzak, zerbitzuak eta tresnak eskaintzen ditugu, balio erantsi handiko produktu berriak garatu ditzazun edo I+G arloko enpresa-ekimen berriak martxan jar ditzazun

01. EMAITZETARAKO ORIENTAZIOA

ZTBESeko kide bazara eta zure emaitzak eta gaitasunak hobetu eta merkatura orientatu nahi badituzu.

02. IKERKETA KOLABORATIBOA

Oinarrizko ikerketako, ikerketa industrialeko edo garapen esperimentaleko jarduerak lantzen ari bazara teknologia propioa sortzeko eta garatzeko.

03. AZPIEGITURA TEKNOLOGIKOAK

Ekipamendu edo azpiegitura berriak behar dituzu, edo egungoak hobetu nahi dituzu zure I+G+B-k emaitza baliotsuak eman ditzan?

04. IKERKETA INDUSTRIALA

Produktu originalak eta orain arte zeudenak baino hobeak garatzen badituzu.

05. GARAPEN ESPERIMENTALAK

Ikerketa industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuetan parte hartzen baduzu sektore estrategikoetan.

06. MAKINA ADIMENDUN KONEKTATUAK

Produkzioko teknologia adimendunak inplementatu nahi badituzu eta zure sistemen eta makina industrialen arteko konektagarritasuna hobetu.

07. TESTATZEA ETA ESPERIMENTAZIOA

Zure produkzio-prozesua hobetu nahi baduzu teknologia digitalak erabiliz, baina testatu egin nahi badituzu ezertan hasi aurretik.

08. I+G+B-ren FISKALITATEA

Interesatuko litzaizuke zure I+G+B-ko proiektua deduzigarria izatea Sozietateen gaineko Zergan segurtasun juridiko handiagoarekin?

Norentzat da?

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileentzat

  • Europako erreferentziazko sare bateko kide izan nahi baduzu eta akreditatu nahi baduzu.
  • Beste agente batzuk ezagutu eta proiektu komunik baduzuen jakin nahi baduzu.
  • Merkatuaren eta bezeroarekiko hurbiltasunaren ikuspegitik lan egiten baduzu.

Euskal enpresentzako

  • Ikerketan eta produktu berrien garapenean inbertitu nahi baduzu.
  • Produktu original bat edo orain arte zeneukana baino hobea den produktu bat garatzen ari bazara.
  • Jabetza intelektualeko eskubide propioak edo lizentzia esklusiboen bidez erositakoak erabiltzen badituzu.
  • Material berriekin esperimentatzen baduzu.
  • Edo zure eguneroko lana beste era batera kudeatu nahi baduzu.

SPRI Taldean laguntza ematen diegu euskal enpresei
bere I+G+B garatu dezaten.

Programak

Zure proiektu berritzailea bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu

Ezagutzen duzu euskal I+G+B Estrategiak zure enpresari eskain diezaiokeen guztia? Ikerketa eta garapen industrial jasangarriaren alde egiten baduzu, asko daukagu zuri eskaintzeko