Filtra tu búsqueda

Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 iraila, 2024 I+G

Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria

Jauregik Fagor Automation, Gurutzpe, Danobat eta Ideko enpresak bisitatu ditu, AFM Cluster fabrikazio aurreratuko kluster industrialaren eskutik
  • Makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren sektorea jarduera estrategikoa da Euskadiko industria osoaren lehiakortasunerako eta etorkizunerako, eta esportazioen zifra errekorrarekin (894 milioi eurorekin) itxi zuen 2023a

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu Mikel Jauregik, Industriako sailburuorde Andoitz Kortarekin, Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko sailburuorde Jaione Ganzarainekin eta SPRI taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelairekin batera, fabrikazio aurreratuaren sektorea bertatik bertara ezagutu du, makina-erremintaren sektoreko funtsezko zenbait enpresa bisitatu baititu. Goizean zehar FAGOR AUTOMATION, GURUTZPE, DANOBATGROUP eta IDEKO enpresen instalazioak ikusi ahal izan dituzte.

Jardunaldia Fagor Automationen Eskoriatzako instalazioetan hasi da. Fagor Automation enpresa liderra da CNC sistemak, kodetzaile lineal eta angeluarrak eta produkzio-instalazioak digitalizatzeko softwarea fabrikatzen. Sailburua José Pérez Berdudek hartu du, AFMko presidente eta enpresako eta bere taldeko CEOak. Xabier Ortueta AFM Clusterreko zuzendari nagusiak fabrikazio aurreratuaren eta makina-erremintaren sektorearen aurkezpen bat egin du, eta aurkezpen horretan egungo egoera eta etorkizuneko erronka nagusiak aztertu ditu. Ondoren, Jauregi sailburuak eta ordezkaritzako gainerako kideek kodetzaileak fabrikatzeko instalazioa bisitatu dute.

Hurrengo geldialdia Gurutzpen izan da, Itziarren. Nazioarteko erreferenteetako bat da errendimendu eta doitasun handiko funtzio anitzeko tornu horizontal handien fabrikazioan. Tornu horiek konplexutasun eta konpromiso handiko piezetarako dira. Elías Badiola Gurutzpeko zuzendari nagusiak Jaurlaritzako ordezkariak hartu eta gidatu ditu instalaziora egindako bisitan.

Ondoren, Industriako sailburua Elgoibarrera joan da Danobatgroup eta Ideko enpresen instalazioak bisitatzera, eta taldeko zuzendari nagusi Nerea Arangurenek hartu du, Danobateko eta Idekoko taldearekin batera. Besteak beste, fresaketa, torneaketa eta artezketako teknologietan fabrikazio- eta automatizazio-soluzio aurreratuen diseinuan eta eraikuntzan espezializatutako talde industrial nagusietako bat da Danobatgroup. Ideko, bestalde, fabrikazio aurreratuan oinarritutako zentro teknologiko bat da, eta lan-ildoak ditu doitasunezko diseinu eta ingeniaritzaren, produkzio-prozesuen, dinamika eta kontrolaren, digitalizazio eta automatizazioaren eta abarren arloetan.

“Makina-erremintaren eta fabrikazio aurreratuaren sektoreak ondo erakusten du Euskadi Europan berrindustrializazioaren punta izan daitekeela. Estatuan makina-erremintan egiten diren negozioen ia hiru laurdenak (% 72) Euskadin sortzen dira, eta horrek erakusten du potentzial ikaragarriko industria duen herrialde txiki bat garela”, baloratu du Mikel Jauregi sailburuak. “Eusko Jaurlaritza Industria Plan berri bat lantzen ari da, Euskal Herriko ekosistema ekonomiko osoa inplikatuko duena: ehun enpresariala, teknologikoa, zientifikoa eta finantzarioa; erakundeen, klusterren eta gizarte-eragileen babesarekin. Ziur gaude gure industriak behar besteko gaitasuna duela Euskadi Europako industria-berpizkundearen erreferente izan dadin. Gure apustua argia da: industria gehiago, industria hobea eta emisio gutxiago”.

Makina-erreminta sektore estrategikoa eta bultzatzailea da gainerako industria-sektoreen lehiakortasunerako eta garapenerako. Sektore horien artean daude, besteak beste, automobilgintza, aeronautika, energia edo trengintza. Fabrikazio aurreratua, gainera, Euskadiko eragile ekonomiko nagusietako bat da, bai BPGd-ari egiten dion ekarpenari dagokionez, bai herrialdeko enpleguari dagokionez. Esportatzeko bokazio handia izateaz gainera, sektoreko enpresak nabarmentzen dira oso maila teknologiko altuagatik. Enpresa horiek espezializatu diren aplikazioetan munduko abangoardian kokatzen ditu horrek. Fabrikazio aurreratuaren inguruko industria-ehun trinkoa osatzen dute makina-erreminten, osagaien eta erreminten fabrikatzaileek, mekanizatzaileek, digitalizazioko eta automatizazio industrialeko adituek, zentro teknologikoek eta hezkuntza-komunitateak. Horiek ekosistema aparta osatzen dute, eta Euskadi fabrikazio aurreratuko eskualde erreferente gisa kokatzen dute maila globalean

Informazio gehiago Irekian: https://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/95681

Lotutako albisteak

26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
12 iraila, 2024 I+G
Neiker-ek eredu matematikoak garatzen ditu kultibo erresistenteagoak lortzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak