Cutting Tools enpresa donostiarra euskarri teknologiko nagusienetakoa eta metal gogorren tresnen hornitzailea da. Orain dela 31 urtetatik kalitate goreneko ebaketa-tresnen salmenta pertsonalizatua, ingeniaritza-zerbitzuak eta bezero bakoitzari egokitutako formazioa eskaintzen ditu. 180.000 produktu baino gehiago merkaturatzen ditu, eta langileen erdiek salmenta presentzialean egiten dute lan. Enpresak SPRI Taldearen Kloud programaren laguntza jaso du. Zerbitzu, datu eta aplikazio informatiko guztiak Cloud eremuetara migratzen laguntzen die programa horrek EAEko enpresei. SPRI Taldeak haien proiektuak ezagutzera emateko aukera ematen die euskal enpresei, “Zutaz mintzo gara” egitasmoaren bidez.
Enpresa 1993an sortu zen beste konpainia batetik atera ondoren, eta ebaketa-tresna eta lanabesen salmentari jarraipena eman zion. “Gure bezeroak txiribil-harroketa bidez mekanizatzen duten enpresak dira”, azaldu dute Xanti Martínezek, Cutting Toolseko zuzendari kudeatzaileak, eta Jesús Eguiak, zuzendari laguntzaileak.
Oiartzunen abiatu zen, eta 2006an Donostiako egungo instalazioetara lekualdatu zen. “Beti indartu dugu salmenta teknikoa. Gure saltzaileen profila lantegian ardura karguetan lan egindako jendearena da. Horregatik, prozesuen optimizazioaz eta bezeroengan tresnak egoki aplikatzeaz arduratzen gara”.
Cutting Toolsek bere ERPa du, eta hiru langile esklusiboki IT sailean, “izan ere, 180.000 produktu darabiltzagu 4.000 bezero baino gehiagorengan. Kudeaketa optimizaturik ezean, ezinezkoa litzateke ondo egitea”.
Bezero gehienak automozio-, trenbide-, aeronautika- eta medikuntza-sektorekoak dira. Espainian eta Portugalen Sumitorno, Horn eta Nikken moduko marken ordezkari dira. Beren produktuak metal gogorrerako lanabesak eta erreminta sistemak dira funtsean. 3.100 ohiko bezero baino gehiago ditu.
Salmenta Espainia eta Portugalera mugatzen da, “izan ere, banatzen ditugun marken arabera kontratu bidez mugatuta daude”. Enpresak konponbideak eskaintzen dizkie bere bezeroen mekanizazio prozesuei, ingeniaritza zerbitzuen bidez, prozesuetako hutsuneak identifikatu ondoren neurrira prestatutako formazio eta ondoko jarraipenaren bidez eta produktuen salmentaren bidez.
“Gure teknosaltzaileen profil teknikoak desberdintzen gaitu. Guk ez dugu fabrikatzen, banatu eta fabrikatzaileei ideiak eman baizik, zeinak aldian behin gurekin batera etortzen diren bezeroei egindako bisitetara. Are gehiago, beren lanabesen garapenaren partaide egiten gaituzte”.
Hortaz, formazioa, jarraipena eta tutoretza beren identitate marka dira. “Gure salmenta presentziala da, garrantzi handia ematen diogu aurrez aurreko harremanari. Azken bezeroarengana jotzen dugu, horregatik, gure langileen erdia kalean ari da”.
Cutting Toolsek, bere izaera teknologikoa dela eta, optimizazio kultura “oso indartsua du. Beti garatu izan ditugu gure aplikazioak eta gure ERPa hain dago neurrira egina prozesu guztiak optimizatzen baititu, eta beti baikaude etengabeko bilakaeran”.
Ia 50 langile ditu eta urteko fakturazioa 15 milioi euro ingurukoa da.
SPRI taldeak emandako Kloud programaren laguntza zibersegurtasun-sistema indartzera bideratu dute, sistema osoaren kopia baten bidez.
Bezeroei eskaintzen dizkieten ingeniaritza zerbitzuak sustatzea eta serbitizazioa dira etorkizuneko erronkak, “zerbitzuari produktuari baino gehiago begiratzea. Eta merkatua oso aldakor dagoenez, bilakaerari adi egotea”.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?