Bere profesional sare zabalari esker, ‘Lagunklik‘ startupak konponbide azkarra eta kalitatezkoa ematen die bere zerbitzuak behar dituenak lasai egon dadin eta esku onetan dagoela jakin dezan. Orain arte 1.500 zerbitzu-eskaera ingururi erantzun ditu.
“Lagunklik behar bat duten pertsonen eta kalitate handiko profesionalen arteko topagunea da, eta beharra eta konponbidea klik bakar batean lotzen dituen zerbitzu bideratzaile bihurtzeko helburuarekin jaiotzen dena”.
Eskaintzen dituen zerbitzuen artean leihoak eta pertsianak konpontzea eta etxean mantentzea, sarrailagintza eta iturgintza daude, besteak beste. Etxez etxeko zainketen arloan, garbiketa, adinekoen zaintza, fisioterapia eta podologia zerbitzuak eskaintzen ditu. Zerbitzuen katalogo zabal horri ibilgailuen konponketak eta mantentze-lanak ere gehitu zaizkio. “Kasu honetan, gure bezeroek Ibilgailuen azterketa teknikoa (IAT), aurreko IAT eta ibilgailurako bateriak aldatzeko aukera dute“, azaldu dute.
Startupak kontsulta-sistema azkar bat eskaintzen du, erabiltzaileei 24 ordu baino gutxiagoan beren neurriko soluzio bat izatea errazten diena. Abantaila horri zerbitzuaren aurrekontu itxia izateko aukera gehitzen zaio, bere etxera joaten den profesionalarekin koordinatuta dagoena. “Zerbitzuaren jarraipena egiten dugu, zerbitzuaren kalitatea bermatzeko, eta aukera ematen diegu bezeroei zerbitzuaren balorazioa bidaltzeko“, gehitzen dute Lagunkliketik.
Lagunklikek Laboral Kutxa Taldearen laguntza du, eta Bizkaian eskaintzen ditu zerbitzuak. Hala ere, arduradunek ziurtatu dutenez, profesional-sarea handitzeko lanean ari dira, eremu geografiko berriei estaldura emateko. “Urteetako esperientziak bermatzen gaitu, eta profesionalen sarerik onena, Laboral Kutxaren laguntzarekin“.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?