Euskadin zero emisio garbietarako bidea bizkortzeko SPRIk sustatzen duen Net Zero Basque Industrial SuperCluster ekimena Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astearen 30. edizioko jardunbide egokietako bat izango da aurten, urriaren 14tik 25era bitartean, eta 40 ekitaldi baino gehiago izango ditu Euskadi osoan. Euskalitek (Kudeaketa Aurreratua Sustatzeko Fundazioa) koordinatzen ditu topaketa horiek, 60 erakunde antolatzaileren laguntzarekin. SPRI Taldeak urriaren 16an parte hartuko du. Izen-emateak zabalik daude.
Hain zuzen ere, Net Zero Basque Industrial SperCluster ekimenaren helburua da Euskadin zero emisio garbietarako bidea bizkortzea, industria-sektoreetan energia-horniduraren deskarbonizazioa eta energia-eraginkortasuna sustatuz, eta teknologia berrien eta zerbitzu berritzaileen eskalatzean oinarritutako merkatu-aukerak sortuz.
Ekimena Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak bultzatu du SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) bidez eta Euskadiko bi energia-enpresa nagusiek hartu dute bertan parte: Iberdrolak eta Petronor Repsolek. Gainera, negutegi-efektuko gasen isuri handienak dituzten Euskadiko industriak biltzen dituzten kluster industrialen (Aclima, Siderex, AFV, paperaren klusterra) eta deskarbonizaziorako konponbideak eskain ditzaketen balio-katea ordezkatzen duen Energia Klusterraren babesa jaso du.
Net-Zero Basque Industrial Super Cluster ekimenarekin lotutako aurrerapen nagusiak dokumentu honetan daude ikusgai.
Astearen barruan, biltzar bat egingo da urriaren 16an eta 17an Bilboko Euskalduna Jauregian, streaming bidezko emisioarekin indartuko dena, eta gaikako bi bloke handi izango ditu: lehiakortasun iraunkorra eta kudeaketa, eta pertsonen zaintza eta fidelizazioa.
Formatu horretatik kanpo, beste 30 ekitaldi egongo dira hiru lurraldeetan, Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, eta, horietan, kudeaketaren hainbat eremutan sakonduko da, hala nola estrategian, AAren kudeaketan edo osasun mentalaren zaintzan, ekintza presentzial eta birtualen bidez.
Halaber, aste honetan antolatutako jardueren artean, aipatzekoa da “Kudeaketa laburrean” bideo-lehiaketaren 8. edizioa, Euskalitek Mondragon Unibertsitatearen laguntzarekin antolatutakoa, kudeaketa ikus-entzunezko hizkuntzaren bidez hurbiltzeko, genero dokumentala, fikzioa edo bideo korporatiboen errealizazioa barne.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?