Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 urria, 2024 Berrikuntza

Mikel Jauregi Industriako sailburuak Arteche bisitatu du, mundu mailan elektrizitate-sektorean erreferente bihurtu den euskal familia-enpresa

"Euskal industriak hainbat erronka handi ditu, hala nola deskarbonizazioa eta trantsizio energetikoa; Artechek erakusten digu posible dela bide horretan aurrera egitea berrikuntzan eta garapen teknologikoan oinarrituta, lehiakortasuna handituta, langile kopurua areagotuta eta nazioartean duen presentzia zabalduta», azpimarratu du Jauregik.
Mikel Jauregi sailburua, erdian.
  • Arteche euskal familia-enpresa da eta nazioartean liderra energia elektrikoaren sorkuntzan, garraioan eta banaketan; 13 lantegi ditu munduan zehar eta 175 herrialde baino gehiagotan merkaturatzen du. Kontsumo elektrikoaren % 59 iturri berriztagarrien bidez sortzen du, eta 2022 urtetik % 42 murriztu ditu isurketak.

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua Arteche enpresak Mungian duen egoitzan egon da gaur. Bertan egin diote harrera Alex Artetxe presidente eta kontseilari delegatuak, Lander Arteche kontseilariak eta Luis María Pérez zuzendari nagusiak. Sailburuarekin batera, Andoitz Korta Industriako sailburuordea ere egon da.

Arteche familia-enpresa duela 77 urte eratu zen Bilbon, eta sektore elektrikoaren alderdi guztiak barne hartzen du, energia elektrikoaren sorkuntzatik hasi eta garraio eta banaketara arte; sektorean nazioarteko lider bihurtu da. Gaur egun, 175 herrialdetan merkaturatzen du, 13 lantegi ditu Europan, Asian, Amerikan eta Ozeanian, 7 ikerketa-zentro eta mundu osoan 2.800 langile baino gehiago. 2021ean, burtsaratu egin zen, BME Growth-ekin bat eginda, eta salmenten errekor historikoarekin itxi zuen 2023 urtea: 401 milioi euro fakturatu zituen.

Bisitan, Mikel Jauregik bertatik bertara ezagutu du ekoizpen-instalazioa. Han, enpresako arduradunek erakutsi dute nola funtzionatzen duten kapazitiboen zelulak eta produktuaren testatzeak eta monitorizazioak, transformadore-nukleoak lehortzeko labeak eta Mungiako instalazioetako robotikako eta adimen artifizialeko elementuek. Ultra Goi Tentsioko Laborategia ere bisitatu dute.

Mikel Jauregi sailburuak azpimarratu duenez, «Arteche familia-enpresa da Euskadin hasi eta sektoreko munduko lider nola bihur daitekeen erakusten duen adibiderik onenetako bat. 77 urte daramatza energia elektrikoa sortzen, garraiatzen eta banatzen. Enpresa honek sorrerako familia-balioei eusten jarraitzen du, eta, aldi berean, aurrera egin du nazioarteko merkatu lehiakorrean lan egiteko. Artecheren kasuan, etorkizuneko industriaz ari gara: oso industria espezializatua da, I+G+Bn inbertsio handia egiten du, garapen teknologiko ezin hobea du, eta gizarte gisa aurrean ditugun etorkizuneko erronkei erantzuteko ahalmena du. Enpresa estrategiko bati buruz ari gara, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzak Artecheren kapitalaren % 6,4 erosi zuen bere garaian, ez bakarrik enpresa Euskadin errotzen laguntzeko, baizik eta haren hazkundean eta apustu teknologikoan laguntzeko; bidelagun onak gara».

«Gaur, gure industria-sektoreak aurrez aurre dituen funtsezko bi arlotan konprometitutako enpresa bisitatzen ari gara, munduari bide hori egin daitekeela erakusten diona. Alde batetik, deskarbonizazioarekiko konpromisoa, lehen mailako soluzioak eta soluzio jasangarriagoak bilatuz, eta, bestetik, trantsizio energetikoarekiko konpromisoa, autohornikuntzarantz eginez», gaineratu du Jauregik. «Gaur egun, Artechek elektrizitate-kontsumoaren ia % 60 energia berriztagarrien bidez sortzen du, eta 2022tik urtetik % 42 murriztu ditu isurketak. Industria gehiago eta hobeaz eta isurketa gutxiagoz ari garenean, horixe da Euskadik jarraitzea nahi dugun adibidea. Badakigu bidea ez dela erraza. Asmo handiko helburu bat dugu: 2050ean zero emisio garbi lortzea. Industriak deskarbonizaziorantz eta trantsizio energetikorantz egin dezake aurrera, lehiakortasunetik eta garapen teknologikotik abiatuta. Eta hori nola egin erakusten digun adibide argia da Arteche enpresa, lantaldea handituta, mundu mailan hazita eta sektorean erreferente bihurtuta. Euskal industriaren etorkizuneko erronkak lehiakortasunaren palanka bihur ditzakegu, eta gaur egun hori lor daitekeela erakusten digun adibidearen aurrean gaude».

Lotutako albisteak

19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
8 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Euskadiko ITS Batzarraren 15. edizioa jasoko du Bilbok, mugikortasunari buruzko enpresen urteroko hitzordua
Irakurri gehiago
7 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Pepe Barreira, Begoña Castro eta Josean Murori emango dizkiete 2024ko Joxe Mari Korta sariak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak