Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 urria, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna

Itabona: garraio jasangarriaren euskarria

Arabako bizikleta-aparkaleku eta beste soluzio batzuen enpresak azpiegiturak eskaintzen dizkie kutsatu gabe mugitzea aukeratzen duten pertsonei edo erakundeei.

Herritarrak gero eta gehiago jabetzen dira haien ingurumen-inpaktuaz. Askok garraio aukera garbiagoak hartzen dituzte bizikletak edo patineteak hautatzean. Horien erabilera handitzeak aldaketa hori babestuko duten azpiegiturak eskatu ditu: hiri-mugikortasunerako euskarriak, hala nola bizikleta-aparkalekuak, patineteen aparkalekuak eta karga-estazioak. 

Testuinguru horretan sortu zen Itabona 2005ean, Gasteizen. Enpresa bi lagunen ikusmenetik jaio zen, merkatuan gabezia bat antzeman zutenean: erosoak, seguruak, erabiltzeko azkarrak eta bisualki erakargarriak izango ziren bizikleta-aparkaleku eza. 

Horietako batek, Roberto Ruizek, REM-IRU soluzio metalikoen enpresaren sortzaileak, metalaren sektorean zuen esperientzia aplikatzea erabaki zuen, funtzionaltasuna eta diseinua uztartuko zituen prototipo berritzaile bat garatzeko, Andrés Ruiz de Gauna López de Luzuriaga bazkidearekin batera. “Praktikoa izateaz gain, hiri-espazioen estetika hobetuko zuen aparkaleku bat sortu nahi genuen”, esan du Judith Ruiz Pérez REM-IRU S.L. enpresaren gerenteak, enpresa merkaturatzailea eta Itabona markaren fabrikatzailea dena. 

Itabona pixkanaka hazi da, eta Gasteizko bizikleta-aparkaleku modeloen fabrikatzaile gisa finkatu da. “Hiriaren marka irudiari laguntzen diogu, eta oso harro gaude horretaz”, dio gerenteak. Arkitekto eta eraikitzaile handiekin lan egin du, eta estatu osoko ikastegi, lantoki, ospitale, erakunde ofizial, monumentu edo eski-estazioetan dago. Gaur egun, bere presentzia merkatu nazionalera mugatzen da, “baina nazioartera jauzi egitea pentsatzen ari gara”. 

Itabonaren produktu-sorta ez da bizikleta-aparkalekuetara mugatzen; mugikortasun kontzientearekin lotutako beste irtenbide batzuk ere baditu: patinete-aparkalekuak, ikastetxeetan arrakasta handia dutenak; skateentzako euskarriak; eta snowboard-aparkalekuak. 

Epe laburrera edo ertainera, bere produktu-lerroa zabaltzeko eta lankidetza estrategikoak egiteko lan egiten du. Are gehiago, produktu baten patentea eskatu du, “jasangarritasunarekin eta segurtasunarekin zerikusi handia duena, eta ez hainbeste mugikortasunarekin”, aurreratu du Judith Ruiz Pérezek. 

Etorkizunari begira, bere presentzia nazioarteko merkatuetara hedatu nahi izateaz gain, “bizikletaren erabilera eta mugikortasun jasangarria bultzatuko duten azpiegiturak sortzea sustatuko duten erantzukizun sozialeko ekimenak garatzearen aldeko apustua egiten dugu”, REM-IRU S.L. enpresako gerenteak azaldu duenez. Izan ere, hiri-mugikortasun ekologikoa bultzatzean, “bai erakundeek, bai herritarrek, bai guk, elkarrekin lan egiten dugu etorkizun jasangarriago baten alde, airearen kalitatea eta komunitateen ongizatea lehentasuna izango diren etorkizun baten alde”. 

SPRI Taldea RIS 3 Euskadi estrategia abian jartzen duen eragileetako bat da, energiaren, fabrikazio aurreratuaren, bio-osasunaren eta nanozientziaren arloetan espezializazio adimenduna bultzatzeko.   

Lotutako albisteak

4 urria, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
SPRIk industrian zero emisio garbiak bizkortzeko ekimena aurkeztuko du Kudeaketa Aurreratuaren Europako Astean
Irakurri gehiago
2 urria, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Jauregi sailburuak CAF enpresa bisitatu du, garraioaren deskarbonizazioaren eta elektromugikortasunaren aldeko apustuan estrategikoa den Euskadiko enpresa
Irakurri gehiago
1 urria, 2024 Ekintzailetza
ON2YOUk kontsumoa eta energia-kostuak murrizteko irtenbide pertsonalizatuak proposatzen ditu
Irakurri gehiago
30 iraila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Jauregi sailburua Petronorren izan da deskarbonizazioaren eta trantsizio energetikoaren aldeko horren apustua ezagutzeko
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
EIT Manufacturing eta Global Factor-ek bat egin dute industrian jasangarritasuna bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak