Duela urte batzuetatik hona, gora egiten ari da lantaldeentzako online prestakuntza; baina, askotan, monotonoa eta ez oso sortzailea izaten da. E-learning-a ikaskuntza ekintza erakargarri, sortzaile, interaktibo eta eraginkor bihurtzeko helburuarekin, Wetak enpresa sortu zen duela 15 urte. Horrek enpresei laguntzeko zerbitzu integrala eskaintzen du, prestakuntza digitalizatzeko eta haien ezagutza transmititzeko.
Bere garapena hiru zutabetan oinarritzen da: teknologia, sormena eta pedagogia. Diziplina anitzeko lantaldeak sortzen ditu, eta “horrela, hainbat pertsonaren ezagutza proiektu bererako konbinatzen dugu: diseinatzaile pedagogikoak, ikus-entzunezko diseinatzaileak, programatzaileak…”, adierazi du Óscar Astier Wetak enpresako CEOak. Era berean, garrantzi handia ematen dio storytelling-ari edo gamifikazioari, “parte-hartzailea harrapatzea laguntzen dutelako, baita bere ikaskuntza-prozesuan motibatzen eta desafiatzen laguntzen dutelako, ekintza horien izaera pedagogikoa ahaztu gabe”.
Wetak empresak bezero bakoitzaren beharretara egokitzen diren soluzioak ditu. Haien langileei online ikastaroak eskaini nahi dizkieten enpresek haien plataforma propioa izan dezakete, modu autonomoan kudeatua: ‘Alexandria’, “kontrol handiagoa izateko eta dena leku berean biltzeko modu bat”, azaldu du Óscar Astierrek. Gainera, tresna horrekin, bezeroek “jarraipen hobea egin dezakete, banakako beharrei hobeto erantzun, eta epe luzerako prestakuntza-planak eskaini”. Beste bezero batzuek, ordea, neurrira egindako soluzioak behar dituzte, “konpainiaren mezuarekin, tonuarekin eta estiloarekin oso lerrokatuak”, kode etikoari, produktuaren edo compliance formazioari edo onboarding-ei buruzkoak, adibidez. Eskari handia duten beste elementu bat katalogo-ikastaroak dira, haien taldeei gaitasun mota desberdinak ematen dizkietenak: trebetasun bigunak zein gogorrak.
Enpresa donostiarra Gaitasun Digital Profesionalen Diagnostikoetarako aholkulari ofiziala da. Hirugarren urtez, SPRI taldeak laguntza-programa hau diruz lagundu du, IKANOS sistema enpresa-lehiakortasuna areagotzeko tresna gisa ezartzea sustatzeko, euskal enpresetako kide diren pertsonen gaitasun digital profesionalak garatuz eta indartuz. “Ibilbide osoan zehar, programa honen aholkulari ofizialak izan gara, eta erabateko laguntza-zerbitzua eskaintzen dugu”, zehaztu du Wetaken CEOak.
Batez ere merkatu nazionalean mugitzen da eta, askotan, euskal enpresekin. Hala ere, Europako, herrialde arabiarretako, Latinoamerikako, Ipar Amerikako eta Asiako bezero atzerritarrak ere baditu, “baina proiektu urriagoak dira”, dio Oscar Astierrek. Bere bezeroak sektore askotakoak dira, industria-sektoretik retail sektoreraino. “Hori aberasgarria egiten zaigu, bakoitzaren berezitasunetatik ikasten dugulako eta batzuetan zer gauzek funtzionatzen duten ikusten dugulako eta beste batzuetan estrapolatu dezakegulako”.
Bere produktua sendotzea lortu ondoren, orain bere marka-irudia hobetu nahi du: “gure sormenagatik eta fidagarritasunagatik ezagunak izatea eta ospe handiagoa izatea”, azpimarratu du Wetaken CEOak. Epe luzera, espero du “hazkunde hori guztia” esportazioei bultzada bat ematea eta dagoeneko lan egin duen merkatuetan ezartzea.
Aldi berean, IA prestakuntza-plataforman sartzeko lanean ari da, eta uste du azken erabiltzailearentzat eta prestakuntzaren kudeatzaileentzat onuragarria izango dela. “Espainiako merkatua goraka doa eta e-learning-aren iraultza honen parte izan nahi dugu”, ondorioztatu du Oscar Astierrek.
SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?