Filtra tu búsqueda

Topaketak Kanpo-sarearekin

BasqueTrade
International
Meetings

Banakako topaketak BasqueTrade & Investment Kanpo Sarearekin

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak – Basque Trade & Investmentek nazioarteko ordezkarien aholkularitza aditua eta euskal enpresaren nazioartekotzea indartzeko beharrezko tresnak jartzen ditu zure esku. Kanpora ateratzeko prozesu osoan, enpresa bakoitzaren neurrira prestatutako zerbitzuak eskaintzen ditu, erronka berriak irekitzeko, sendotzeko eta hazteko prozesua erraztuta.

Sareak 90 herrialde baino gehiagotan du presentzia eta lan egiten duen merkatu bakoitzaren inguruko ezagutza aditua eskaintzen du. Hala, oztopo posibleak identifikatu eta proiektu bakoitzerako egokienak diren ibilbide eta prozedurak diseinatzen laguntzen du.

Nazioarteko ordezkariekin egingo diren topaketez gain, parte-hartzaileek BasqueTrade & Investment Bilbaoko sektore-arduradunekin hitz egin ahal izango dute, eta kanpoan hazteko estrategiak nola indartu azalduko dute.

Nazioartekotzea hemen hasten da: Bilera pertsonalizatuak Kanpo Sarearekin, merkatu globalak zure eskura.

24 herrialde Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban

Banakako bilerak.
Azaroak 4, 5 eta 6
Interesatzen zaizu?

Norentzat da?

Nazioarteko merkatuetan hazteko aukerak aztertu nahi dituzten enpresentzat

BasqueTrade & Investment Sarearen bidez, euskal enpresei bazkideak, finantza-aholkularitza, helmuga tokian talentua bilatzeko eta abarretarako lanak egiteko erraztasunak ematen dizkiegu eta, gainera, ezartzeko laguntza eskaintzen diegu.

Aukeratu zure enpresaren nazioartekotze-prozesuan aurrerapausoa emateko hautatutako gaia:

Sektore mailako adituen eta merkatuen aholkularitza pertsonalizatua

Ezagutu Euskadiko Kanpo Sareko bulegoetako profesionalak

Zure nazioartekotze-potentzialaren, ibilbidearen eta tutorizazioaren diagnostikoa

  • Helmugan talentua bilatzea eta aurreaukeraketa egitea
  • Enpresak gaitzea
  • Prestakuntzako eta nazioarteko mugikortasuneko programak

Zure nazioarteko jarduera handitzeko prozesua bultzatzen dugu

  • Banakako azterketa tokiko balio-kateetan sartzeko.
  • Bazkideak eta aliatuak identifikatzea.
  • Diplomazia korporatiboa: erakunde mailako laguntza.
  • Laguntza erakunde esanguratsuetara egindako bisitetan.

Hitzordua erreserbatu ahal izateko, ez da beharrezkoa buruan proiektu zehatz bat izatea. Askotan, zalantza txikiak izaten dira ekimen oparoak eta enpresa-proiektu interesgarriak blokeatzen dituztenak. Zure produktua kanpo-merkatuan sartzea pentsatzen ari bazara, finantzaketa, merkataritza-harremanak, tokiko bazkideak edo zerbitzu espezializatuak bilatzen badituzu, ez izan zalantzarik, aprobetxatu BasqueTrade International Meetings hitzordu pertsonalizatuak.

Kapo sarearen zerbitzuak

Erosketak

Hornitzaileak identifikatzea.

Juridiko Fiskala

Orientazio juridikoa, fiskala eta laguntza publikoena | Erakunde publikoekiko harremanak eta kudeaketak | Kontu korporatiboa irekitzen laguntzea.

Merkataritza Ekintza

Bezero potentzialen bilaketa | Agente komertzialen bilaketa | Banatzaileen bilaketa | Banatzaileen eta agenteen aldi baterako jarraipena.

Marka eta garapen teknologikoa

Marka-erregistroan laguntzea | Homologazio- eta ziurtapen-prozesuan laguntzea.

Ezarpena eta Softlanding

Helmugan ezartzeko laguntza operatiboa | Kokapenak bilatzea | Bileretarako edo BasqueTrade-ko bulegoetako lanerako kokapen puntuala.

Lankidetza

Nazioarteko merkataritza-bazkideak identifikatzea | Helmugan esportazio-partzuergoak sortzen laguntzea.

Talentua

Destinoko langileak bilatzea eta aurrez hautatzea.

Bileren agenda

3 egun, 30 minutuko banakako topaketak izateko

calendar gris

Azaroak 4

Kursaal, Donostia,
Gipuzkoa

Azaroak 5

Zamudioko Teknologia Parkeko eraikin nagusia, Bizkaia

Azaroak 6

Miñaoko Teknologia Parkeko eraikin nagusia, Gasteiz, Araba

Honako herrialde hauekin bildu

Alemania · ASEAN (Singapur) · Argentina · Australia · Brasil · Kanada · Txile · Txina · Kolonbia · Korea · Eslovakia · Estatu Batuak · Frantzia · India · Italia · Irlanda · Japonia · Mexiko · Polonia · Erresuma Batua · Txekiar Errepublika · Turkia · Ukraina · Uruguai

Honako sektore hauetako informazioa jaso

Automozioa eta Eraldaketa Metalikoa
Makina erreminta eta aeroespaziala
Biozientziak, Osasuna eta Elikadura
Energia eta Ingurumena
Teknologia Elektronikoa eta Ezagutza Aplikatua
Trenbidea
Beste sektore batzuk...

Hitzartu zure bilera interesatzen zaizun herrialdearekin.
Eska ezazu zure hitzordua

Kanpo sareko eragileak

Euskal enpresentzako aukera-merkatuak ordezkatzen dituzten Kanpo Sareko eragileak

Kontsulta iezaguzu zure kasua eta zure negozio-eredura ondoen egokitzen den formula bilatuko dugu. Zure enpresarentzat bakarrik balio duen plan erreala eta sendoa eskainiko dizugu.

1

Alemania

2

Argentina y Uruguay

3

ASEAN Singapur

4

Kanada

5

Brasil

6

Txina

7

Txile

8

Kolombia

9

Hego Korea

10

Frantzia

11

Estatu Batuak

12

Frantzia

13

India

14

Italia

15

Japonia

16

Mexiko

17

Polonia eta Ukraina

18

Txekiar Errepublika eta Eslovakia

19

Turkia

Parte hartu zure hedapen globala planifikatzeko bilera estrategikoetan

Beste herrialde eta sektore batzuk interesatzen zaizkizu? Halaber, lagun zaitzakegu

Eskatu hitzordua

Ez duzu aurkitu zehazki bilatzen duzuna? Beste herrialde eta sektore batzuk interesatzen zaizkizu? Jarri gurekin harremanetan

Erabili formulario hau zure zalantzak bidaltzeko. Zenbat eta zehatzagoa izan zure galdera, orduan eta azkarrago erantzun ahal izango dizugu.


  • SPRI-Enpresen Garapenerako Euskal Agentziak, datuen tratamenduaren arduradun gisa, zure datu pertsonalak biltzen ditu gure zerbitzu eta programekin zerikusia duten zerbitzuak emateko. Eskubidea duzu edozein unetan zure adostasuna erretiratzeko, tratamendua aurkatzeko, zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatzeko, eta orobat beste eskubide batzuk erabiltzeko. Horretarako, posta elektroniko bat bidali beharko duzu lopd@spri.eus helbidera. Era berean, Datu Pertsonalen Babesari buruzko informazio gehigarriaren eta xehearen berri izateko, jo Pribatutasun politika atalera. “Bidali” botoia klikatuz adostasuna emango duzu zure datuak trata daitezen gorago adierazitako baldintzetan.

Eska ezazu zure hitzordua hemen

Bildu kanpoko sarearekin eta sektoreko adituekin eta argitu zure zalantzak 30 minutuan.

Sartu hemen

Kanpo-sarea 90 herrialdetan

90tik gorako herrialdetan dagoen sare bat aurkitzea ez da lan erraza, baina guk badaukagu

Nazioartekotzeko Euskal Agentzia euskal enpresaren nazioarteko proiektuak bultzatzeko sortu da.

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak baliabide tekniko eta ekonomiko guztiak integratzen ditu, eta laguntza-eredu berri, espezializatu eta egokitu bat eskaintzen du. Bere nazioarteko sareari esker, leihatila bakar honek elkarrekin konbinatzen ditu ezagutza sektoriala eta geografikoa. Izan ere, bere nazioarteko sarea indartsuenetako bat da, presente dago 90tik gora herrialdetako merkatu garrantzitsuenetan eta 21 bulego propio ditu.

Ezagutu zehazki non gauden:

Angola | Arabia Saudí | Argelia | Australia | Austria | Bélgica | Bielorrusia | Bolivia | Bosnia – Herzegovina | Canadá | Corea | Costa de Marfil | Croacia | Dinamarca | Ecuador | Egipto | El Salvador | Emiratos Árabes | Eslovaquia | Eslovenia | Estonia | Filipinas | Finlandia | Francia | Ghana | Guatemala | Holanda | Honduras | Hungría | Indonesia | Irán | Irlanda | Israel | Japón | Kenia | Kosovo | Kuwait | Letonia | Lituania | Luxemburgo | Macedonia | Malasia | Marruecos | Montenegro | Mozambique | Nicaragua | Nigeria | Noruega | Nueva | Zelanda | Omán | Panamá | Paraguay | Perú | Portugal | Qatar | República | Dominicana | Rumanía | Senegal | Serbia | Sudáfrica | Suecia | Suiza | Taiwan | Tailandia

thumbnail_+de90paises
Estrategia

Euskal Agentzia da SPRI Taldearen eta Eusko Jaurlaritzaren tresna nagusia, nazioartekotze-zerbitzuen gaitasun guztiak biltzen dituena: baliabide teknikoak eta ekonomikoak, eta enpresa bakoitzari egokitutako laguntza-eredu espezializatu bat eskaintzen du.

22 M €-tik gorako aurrekontua kudeatzen du, eta 50 pertsona baino gehiagoko lantaldea, 30 Bilboko egoitza nagusian eta 20 kanpo-agente.

Finantzaketa, merkataritza-harremanak, tokiko bazkideak edo zerbitzu espezializatuak bilatzen badituzu, hemen gaude zure jarduerari laguntzeko.

 

Ezagutu Basque Trade & Investment

Grupo 2932
Lotutako laguntzak

Zure Internacionalización-proiektua bultzatzeko laguntza-programak diseinatzen ditugu