Ekhitek SATE estaldura, iragazgaizte eta isolamendu termikorako soluzioak ematen dituen enpresa gipuzkoarra da. Bere jarduera-eremua fatxadak, teilatuak, estalkiak, terrazak eta etxebizitzen barrualdeak babestera bideratuta dago.
Enpresak eskaintzen duen zerbitzu-katalogo zabalaren barruan, ‘Elasticover Tech’ nabarmendu daiteke; emultsio urtsuan, kortxo naturalean eta beste gehigarri batzuetan egindako estireno erretxina akrilikoz egindako mintza.“Bereziki diseinatuta dago beroaren pasaera tratatutako eremuaren barnealderantz murrizteko”, azpimarratzen dute konpainiatik. Bere aplikazioen artean, fatxadak, terrazak eta teilatuak iragazgaizteko erabilera nabarmentzen da.
“Bere propietate mekanikoek eta urarekiko erresistentziakoek arrailduren eraketa murrizten dute. Beste produktuekin alderatuz, ere nabarmentzen dira, mintz hauek elastikoak direlako, atmosferako agenteekiko erresistentzia handia dutelako eta euskarriekiko atxikidura ona dutelako”, nabarmetzen dute.
Elastiover Tech-ek eskaintzen duen isolamendu termikoari esker, dilatazioak eta muturreko uzkurdurak saihestea lortzen da, eraikuntza-elementuen egiturei babes termiko pasiboa emanez.“Bere babes termikoa eta egitura inguratzailea dela eta, eraikuntza-egituren eta elementuen dilatazioak eta uzkurdurak saihesten ditu, baita fatxaden iragazgaiztea ere”.
Bere proiektuak arrakastaz gauzatzeko, Donostian egoitza duen empresa honek, ihinztagailu bat du, konpresore, ponpaketa-makina eta ihinztagailu-pita batez osatua dagoena.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?